2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GARDE
Deialdia, Gardeko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin betetzea zerbitzu anitzetako peoi izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.
1.2. Aipatu foru dekretuan ezarritakoari jarraikiz, deialdia eta haren oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
1.3. Hautapen prozesuan parte hartzeko eskabideak Gardeko Udalaren Idazkaritza Orokorrean aurkeztu beharko dira, jendeari arreta egiteko ordutegian, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
1.4. Aipatu lanpostuaren ordainsari gordina Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko D mailari dagokiona izanen da, %12ko lanpostuko osagarriarekin, lanaldiaren proportzioan ordainduko dena, deusetan kaltetu gabe, lan kontratua dela-eta, Langileen Estatutuetan eta hura garatzen duten gainerako xedapenetan arautzea.
Halaber, Gizarte Segurantzan emanen zaio alta, langileari dagokion kotizazioa eta PFEZaren atxikipena haren kontura izanik.
Izendapena finkoa izanen da eta bi hilabeteko frogaldia izanen du.
1.5. Lanaldiaren araubidea lanaldi osoaren %100ekoa izanen da, eta ordutegia Udalak ezarriko du, egin beharreko zerbitzua ahalik eta modurik egokienean egin dadin. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute. Ordutegi malgutasuna eta prestasun osoa (barne hartuta jaiegunak...) eskatzen da.
1.6. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko gutxieneko jakintza maila ez duela iritziz gero.
1.7. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, hautaproben emaitzak zerrenda bat osatzeko erabiliko dira, Udalak aurrerantzean ere baliatzen ahalko duena, baldintza bereko kontratazioak egiteko.
2.–Bete beharreko eginkizunak.
2.1. Albientearen lanak, bereziki eraikinak eta eremu publikoak garbitzea, eta igeltserotzako, iturgintzako eta elektrizitateko obra txikiak; baso-garbitze eta -markatzeak; toki azpiegiturak mantentzea; udal bando eta deiak argitaratzea; lorategiak mantentzea, zuhaitzak kimatzea, ureztatzea, etab.
2.2. Albientearen lanak egitea, herriko festetan eta antzekoetan.
2.3. Manatzen zaizkion gainerako lan guztiak, bere kategoriari dagozkionak.
3.–Izangaiek bete beharrekoak.
3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
a) Adinez nagusia izatea eta Espainiako nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa; bestela, ahaidetasun harremana izatea maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legean adierazi bezala. Halaber, langileen zirkulazio librea jasorik Europar Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio eremuko pertsonak izatea.
b) Eskola ziurtagiriaren titulua, lehen graduko Lanbide Heziketarena edo baliokidea izatea.
c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.
e) B1 gidabaimena izatea.
3.2. Aitzineko baldintzak deialdi honetan aurreikusitako epean eta maneran frogatu beharko ditu lanpostua eskuratzen duen izangai gaindituak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea burutzen denean betetzen direla ulertuko da, hautaprobek dirauten bitartean eta izendatu arte.
4.–Eskaerak.
4.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Gardeko Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta biharamunetik hasita (Gardeko Udalaren Idazkaritza astelehenetik ostiralera dago zabalik, eguerdiko ordu batetik arratsaldeko hirurak arte). Eskabideak deialdi honen I. eranskin gisa argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, bereziki adierazi beharreko datu pertsonalei dagokienez; eta haietan izangaiek adierazi beharko dute hautapen prozesuan parte hartu nahi dutela eta baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
4.2. Eskabidearekin batera, NANaren fotokopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da, bai eta lehiaketaldian baloratu beharreko merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak edo horien kopia kautotuak ere; eskabidean lehiaketaldirako alegatutako merezimenduak adierazi beharko dira.
4.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
5.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
5.1. Eskaerak aurkezteko epea buruturik, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, lehiaketaldiaren balorazioarekin batera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo hamar egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.
5.2. Erreklamazioak egiteko epea burutu eta haiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, lehiaketaldiaren balorazioarekin batera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Argitaratzearekin batera zabalduko da errekurtsoak aurkezteko epea.
5.3. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioaldiko probak non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren, eta, behar izatera, baita izangaien azterketarako ordena zehazten duen zozketa publikoa non, zer egunetan eta zer ordutan eginen den ere. Zozketaren emaitza Udalaren iragarki-oholean argitaratuko da.
5.4. Behin hautaprobak hasita, gainerako probak egiteko hurrengo iragarkiak Udalaren iragarki-oholean argitaratuko dira.
5.5. Izangaien kalifikazioa egin ondotik, epaimahaiak gaindituen zerrenda, puntuazio-ordenaren araberakoa, paratuko du Udalaren iragarki-oholean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.
6.–Kalifikazio epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduna.
6.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiko burua: José Javier Echandi Sarries, Gardeko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Martín Javier Rípodas Trigo, alkateordea.
–1. mahaikidea: María Cristina Mamilo Bona, Gardeko Udaleko administrari laguntzailea.
–2. mahaikidea: José Ángel Ureña Marco, Gardeko Udaleko zinegotzia.
Aurreko bi mahaikideen ordezkoa: Ienego Marco Glaría, Gardeko Udaleko zinegotzia.
–3. mahaikidea: Idoia F. Napal, toki garapenerako agentea (Erronkariko, Zaraiztuko eta Nabaskozeko ibarrak).
Ordezkoa: izendatzen den toki garapenerako agentea.
–Idazkaria, hizpidea eta botoa dituela: María Díaz Castillo, Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko udaletako idazkaria.
Ordezkoa: Amaia Elkano Garralda, Erronkariko eta Urzainkiko udaletako idazkaria.
6.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko gutxienez ere kideen gehiengo osoa beharko da elkartu.
6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
6.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
7.–Lehiaketaldia.
7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu, oinarri honen 7.2 puntuan jaso merezimendu-baremoaren arabera baloratu ere.
Udalak eskatzen ahalko du alegatutako merezimendu guztiak behar bezala frogatzeko, jatorrizko agirien edo fotokopia konpultsatuen bidez.
7.2. Merezimenduen baremoa:
30 PUNTU GEHIENEZ |
• 7.2.1. Laneko esperientzia. 30 puntu gehienez. Zerbitzu anitzetako lanpostuan, toki entitateetan ................................................ 10 puntu lanean egindako urte bakoitzeko. 30 puntu gehienez. Urtebete baino gutxiagoko epeen kasuan, puntua 365 egunekin zatituko da, eta lan egindako egun kopuruarekin biderkatuko. |
7.3. Epaimahaiak lehiakideek alegatu merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu noiznahi.
Epaimahaiak nahi bezala baina bere iritzia arrazoituz baloratuko ditu kasuan-kasuan bidezkotzat jotzen dituen merezimenduak, eta ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta haiengatik eman ere adierazitako puntuazioa baino handiagorik.
8.–Azterketaren hasiera eta garapena.
8.1. Probak 2017ko uztailean izanen dira, Gardeko Udaletxean. Dena dela, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean jakinaraziko da probak zer toki, egun eta ordutan hasiko diren.
8.2. Azterketak zati teoriko eta praktiko bana izanen ditu, eta baztertzaileak izanen dira biak ala biak.
8.3. Zati teorikoa eginen da lehendabizi, eta test motako proba izanen da.
Oposizioak proba teoriko bat izanen du lehenik, lanpostuari lotutako gaitasunak, eta, zerbitzua zer herritan eginen den, hari buruzko ezagutzak baloratze aldera.
PROBA TEORIKOA. 40 PUNTU GEHIENEZ |
Proba teorikoa: deialdiaren xede den lanari buruzko test motako 40 galdera espezifikori idatziz erantzun beharko zaie. Gehienezko denbora: 45 minutu. Probaren balioa: 40 puntu gehienez. Erantzun zuzenak puntu batekin baloratuko dira. Gainditzeko, 20 puntu lortu beharko dira gutxienez. Erantzun oker bakoitzarengatik 0,25 puntu kenduko dira. |
8.4. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.
8.5. Behin proba teorikoa buruturik, kalifikazio epaimahaiak Gardeko Udalaren iragarki-oholean argitaratuko du izangai gaindituen zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, oposizioko hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, 48 ordu lehenago gutxienez.
8.6. Ondotik, proba praktikoa eginen da, gehienez ere 30 punturekin baloratuko dena, eta lanpostuari lotutako hiru lan txiki hauek egitean oinarrituko da:
8.6.1. Kimatzea. 10 puntu gehienez.
8.6.2. Belarra moztea. 10 puntu gehienez.
8.6.3. Kontagailuak irakurtzea. 10 puntu gehienez.
Proba bakoitzeko puntuen guztizkoa banatuko da, eta azpiatal bakoitzeko gehienezko puntuazioa emanen zaio hura hobekien garatu duen izangaiari; gainerakoei puntuazio alderantziz proportzionala emanen zaie.
9.–Gaindituen zerrenda eta agirien aurkezpena.
9.1. Lehiaketaren eta proben kalifikazioak egin eta gero, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dio gaindituen zerrenda, lortutako guztizko puntuazio ordenaren araberakoa, izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak batuta, eta, horrekin batera, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, loteslea izanen dena.
Berdinketarik izanez gero, jendaurreko zozketa bidez ebatziko da.
9.2. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek deialdia egin duen administrazioan aurkeztu beharko dituzte deialdian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak.
9.3. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten adierazitako epearen barruan, ezin izanen da izendatu eta onartuen zerrendan hurrengoa den izangaia izendatuko da haren ordez.
10.–Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Udaleko Alkatetzak izangai proposatua izendatuko du lanpostua betetzeko.
10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean.
Aipatu epean, eta ezinbertzeko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu eta deialdiaren 9.3 oinarrian xedatua aplikatuko da.
10.4. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da.
11.–Errekurtsoak.
11.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoari jarraikiz, zuzenean aurkezten ahalko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, deialdia argitaratzen denetik hasita, edota, aitzinetik eta hautara, honako errekurtso hauetako bat:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.
Garden, 2017ko martxoaren 21ean.–Alkatea, José Javier Echandi Sarries.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua (PDFa).
II. ERANSKINA
1. gaia.–Udala. Osaera. Kideak hautatzea. Osoko bilkura, alkatea eta zinegotziak. Bilkuren araubidea. Gardeko Udalaren eta Erronkariko Ibaxaren Batzordearen antolaketaren berezitasunak.
2. gaia.–Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena.
3. gaia.–Administrazio egintza. Administrazio-prozedura. Kontzeptua eta erregulazioa. Ideia orokorra haren hasieraz, antolamenduaz, instrukzioaz eta bukaeraz. Administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak. Argitalpena: modua eta kasuak.
4. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua). Edukia eta egitura. Haren azterketa laburra.
5. gaia.– Soropiletako eta belaietako zainketa lanak (ureztatzea eta ureztatze motak; soropila segatzea; lurra harrotzea; aireztatzea; profilatzea; berrereintza. Zohien bidez berritzea). Zuhaitz eta zuhaixkak zaintzeko lanak (ureztatzea eta ureztatze motak; aitzurtzea eta jorratzea; inausketak; zurkaiztea). Landare loredunak eta erraboildunak zaintzeko lanak (ureztatzea eta ureztatze motak; substratua ematea; lurra prestatzea; garbitzea eta kentzea).
6. gaia.–Sortze eta/edo lehengoratze lanak lorezaintzan. Soropilak berriztatzea eta ereitea (helburua, berrereintza motak, horiek egiteko sasoia, drainatzeak eta drainatze motak). Zuhaitzak, zuhaixkak eta landare loredunak berriztatzea (zuhaitzak, urteroko landareak, biurteko landareak, landare erraboildunak, landare bizikorrak). Lurra prestatzea. Drainatzeak. Drainatze motak. Landaketa motak. Landaketa esparrua eta espezieak hautatzea.
7. gaia.– Kimaketa lanak: Arbolak kimatzea. Kimatu beharra espezie bakoitzean. Kimatzearen oinarriak (helburuak, motak, sasoia eta maiztasuna, mozketak egiteko manera). Zuhaixkak, azpi-zuhaixkak eta heskaiak kimatzea (kimatu beharra espezie bakoitzean, kontuan izan beharreko alderdiak, kimaketa motak, kimaketa egitea, kimaketa egiteko sasoia).
8. gaia.–Ureztaketa sarea mantentzeko lanak: Ureztaketa instalazioa aldian-aldian mantentzea. Aspertsoreak, difusoreak, tantakako sistema eta ur zabaltzeak. Ukondoak, t-ak, paso-giltza eta moztekoa. Balbula elektrikoak. Iragazkiak. Euri sentsoreak.
9. gaia.–Klorazio sistema eta ur hornidura. Kontagailuak irakurtzea.
10. gaia.–Igeltserotzako, iturgintzako eta elektrizitateko oinarrizko ezagutzak.
11. gaia.–Garde: kokapena, geografia eta populazioa. Udalerriko alderdiak eta leku izenak: udal-mugarteko karrikak: izen ofizialak eta tradiziozkoak.
Iragarkiaren kodea: L1705162