1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
142/2017 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez jarraibideak ematen dira Batxilergoko irakaskuntzetan modalitatea edo ibilbidea aldatzeko.
Nafarroako Foru Komunitateak apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretua argitaratu zuen, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.
Aipatutako foru dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian (“Modalitate aldaketa”) zehazten da Hezkuntzako Departamentuak ezarriko duela Batxilergoko ikasle batek zer baldintzatan alda dezakeen modalitatea edo, bestela, ibilbidea.
Beraz, bidezkoa da jarraibideak ematea modalitate edo ibilbide aldaketak arautzeko, kasua bada, baldin ikasleak Batxilergoko irakaskuntzak modalitate batean hasi eta ikasketak beste modalitate edo ibilbide batean bukatu nahi baditu.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Batxilergoko irakaskuntzetako modalitatea edo ibilbidea aldatzeko jarraibideak onestea, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuko ikastetxeetarako. Ebazpen honen eranskinetan zehazten dira.
2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
I. ERANSKINA
Jarraibide orokorrak
1. Ikasleak Batxilergoko modalitatea edo ibilbidea aldatzen ahalko du ikasturte berri bateko matrikula formalizatzean. Ikastetxeak aurkezten duen hezkuntza eskaintza kontuan hartuz egin daiteke aldaketa hori, eta lehenbiziko ikasmaila osorik errepikatzean eginen da, edo lehenbiziko ikasmailatik bigarrenera igarotzean, edo bigarren ikasmailan beste urte bat irautean.
2. Batxilergoko bigarren ikasmaila bukatutakoan, ikasleak gainditurik behar ditu izan Batxilergoko zein modalitate eta ibilbide egin dituen, horietako irakasgai guztiak, kontuan izanik ebazpen honen eranskinetan xedatutakoa.
3. Gaindutako irakasgai guztiak hartuko dira kontuan Batxilergoko batez besteko nota kalkulatzeko.
4. Onar daiteke utzitako modalitate edo ibilbideko irakasgai gaindituen izaera aldatzea, modalitateko enborreko irakasgai orokorra izatetik edo aukerako enborrekoa izatetik berariazko irakasgai izatera, izen bera ez izan arren. Halaber, berariazko izatetik modalitateko enborreko orokor izatera igaro daitezke, edo aukerako enborreko izatera, irakasgai bera izanez gero.
A.–Modalitatea edo ibilbidea aldatzea,
lehenbiziko maila osorik errepikatzean
5. Lehenbiziko ikasmaila osorik errepikatzean modalitatea edo ibilbidea aldatzen badu, ikasleak lehenbiziko ikasmailako irakasgai guztiak egin beharko ditu modalitate edo ibilbide berrian.
B.–Modalitatea edo ibilbidea aldatzea,
lehenbiziko ikasmailatik bigarrenera igarotzean
6. Ikasleak lehenbiziko ikasmailan egin beharreko irakasgai berriak ez dira kontuan hartuko jadanik lortu den ikasmaila igoeraren ondorioetarako, eta gainditu gabeko irakasgaitzat hartuko dira.
7. Uzten den modalitate edo ibilbideko aukerako enborreko irakasgaiak eta modalitateko enborreko irakasgai orokorrak erabil daitezke modalitate edo ibilbide berriko lehen edo bigarren ikasmailako berariazko irakasgai gisa, baldin gainditurik badaude.
8. Uzten den modalitate edo ibilbidean berariazko gisa egindako irakasgaia har daiteke aukerako enborreko gisa edo modalitateko enborreko gisa modalitate edo ibilbide berrian, izen bera izanez gero.
9. Utzitako modalitate edo ibilbidean gainditutako berariazko irakasgai bat halakotzat har daiteke modalitate edo ibilbide berrian.
10. Modalitate edo ibilbide aldaketaren ondorio gisa, gehitu behar baldin badira lehenbiziko mailan eduki progresiboko irakasgai direnak, irakasgai horiek gainditu daitezke Batxilergoaren ebaluazioa arautzeko foru aginduaren 10. artikuluan (“Batxilergoko irakasgaien arteko jarraitutasuna”) xedatutakoaren arabera.
C.–Modalitatea edo ibilbidea aldatzea,
bigarren ikasmailan beste urte bat irautean.
11. Ikasleak lehenbiziko ikasmailan egin beharreko irakasgai berriak gainditu gabeko irakasgaitzat hartuko dira.
12. Uzten den modalitate edo ibilbideko aukerako enborreko irakasgaiak eta modalitateko enborreko irakasgai orokorrak erabil daitezke modalitate edo ibilbide berriko lehen edo bigarren ikasmailako berariazko irakasgai gisa, baldin gainditurik badaude.
13. Uzten den modalitate edo ibilbidean berariazko gisa egindako irakasgaia har daiteke aukerako enborreko gisa edo modalitateko enborreko gisa modalitate edo ibilbide berrian, izen bera izanez gero.
14. Utzitako modalitate edo ibilbidean gainditutako berariazko irakasgai bat halakotzat har daiteke modalitate edo ibilbide berrian.
15. Modalitate edo ibilbide aldaketaren ondorio gisa, gehitu behar baldin badira lehenbiziko mailan eduki progresiboko irakasgai direnak, irakasgai horiek gainditu daitezke Batxilergoaren ebaluazioa arautzeko foru aginduaren 10. artikuluan (“Batxilergoko irakasgaien arteko jarraitutasuna”) xedatutakoaren arabera.
II. ERANSKINA
Zientzien modalitatea
Osasun Zientzien ibilbidea.
Batxilergoko 1. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Filosofia |
Gaztelania eta Literatura I |
Euskal Hizkuntza eta Literatura I (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza I |
Matematika I (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Biologia eta Geologia |
Fisika eta Kimika |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Gorputz Hezkuntza |
Kultura Zientifikoa / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia |
Anatomia Aplikatua / Marrazketa Teknikoa I /Nafarroako Geografia eta Historia / Atzerriko Bigarren Hizkuntza I / Teknologia Industriala I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura I (A eredua G/A ikastetxeak) |
Batxilergoko 2. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Espainiako Historia |
Gaztelania eta Literatura II |
Euskal Hizkuntza eta Literatura II (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza II |
Matematika II (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Biologia |
Kimika |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak / Marrazketa Teknikoa II / Fisika / Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak / Nafarroako Geografia eta Historia / Geologia / Filosofiaren Historia / Psikologia / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II / Teknologia Industriala II / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia. |
Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak / Marrazketa Teknikoa II / Fisika / Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak / Nafarroako Geografia eta Historia / Geologia / Filosofiaren Historia / Psikologia / Atzerriko Bigarren Hizkuntza II / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II / Teknologia Industriala II / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura II (A eredua G/A ikastetxeak) |
Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea.
Batxilergoko 1. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Filosofia |
Gaztelania eta Literatura I |
Euskal Hizkuntza eta Literatura I (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza I |
Matematika I (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Fisika eta Kimika |
Marrazketa Teknikoa I |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Gorputz Hezkuntza |
Kultura Zientifikoa / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia |
Biologia eta Geologia / Nafarroako Geografia eta Historia / Atzerriko Bigarren Hizkuntza I / Teknologia Industriala I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura I (A eredua G/A ikastetxeak) |
Batxilergoko 2. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Espainiako Historia |
Gaztelania eta Literatura II |
Euskal Hizkuntza eta Literatura II (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza II |
Matematika II (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Fisika |
Marrazketa Teknikoa II |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Biologia / Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak / Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak / Nafarroako Geografia eta Historia / Geologia / Filosofiaren Historia / Psikologia / Kimika / Teknologia Industriala II / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia. |
Biologia / Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak / Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak / Nafarroako Geografia eta Historia / Geologia / Filosofiaren Historia / Psikologia / Kimika / Atzerriko Bigarren Hizkuntza II / Teknologia Industriala II / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura II (A eredua G/A ikastetxeak) |
III. ERANSKINA
Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea
Giza Zientzien ibilbidea.
Batxilergoko 1. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Filosofia |
Gaztelania eta Literatura I |
Euskal Hizkuntza eta Literatura I (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza I |
Latina I (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Grekoa I / Literatura Unibertsala |
Mundu Garaikidearen Historia |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Gorputz Hezkuntza |
Kultura Zientifikoa / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia |
Marrazketa Artistikoa I / Ekonomia / Nafarroako Geografia eta Historia / Grekoa I / Literatura Unibertsala / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I / Atzerriko Bigarren Hizkuntza I / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura I (A eredua G/A ikastetxeak) |
Batxilergoko 2. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Espainiako Historia |
Gaztelania eta Literatura II |
Euskal Hizkuntza eta Literatura II (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza II |
Latina II (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Grekoa II / Artearen Historia |
Filosofiaren Historia |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Marrazketa Artistikoa II / Enpresaren Ekonomia / Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak / Geografia / Nafarroako Geografia eta Historia / Grekoa II / Artearen Historia / Musikaren eta Dantzaren Historia / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II / Psikologia / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia |
Marrazketa Artistikoa II / Enpresaren Ekonomia / Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak / Geografia / Nafarroako Geografia eta Historia / Grekoa II / Artearen Historia / Musikaren eta Dantzaren Historia / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II / Psikologia / Atzerriko Bigarren Hizkuntza II / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura II (A eredua G/A ikastetxeak) |
Gizarte Zientzien ibilbidea.
Batxilergoko 1. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Filosofia |
Gaztelania eta Literatura I |
Euskal Hizkuntza eta Literatura I (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza I |
Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Ekonomia |
Mundu Garaikidearen Historia |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Gorputz Hezkuntza |
Kultura Zientifikoa / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia |
Marrazketa Artistikoa I / Nafarroako Geografia eta Historia / Grekoa I / Latina I / Literatura Unibertsala / Atzerriko Bigarren Hizkuntza I / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura I (A eredua G/A ikastetxeak) |
Batxilergoko 2. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Espainiako Historia |
Gaztelania eta Literatura II |
Euskal Hizkuntza eta Literatura II (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza II |
Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Enpresaren Ekonomia / Geografia |
Filosofiaren Historia |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Marrazketa Artistikoa II / Enpresaren Ekonomia / Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak / Geografia / Nafarroako Geografia eta Historia / Grekoa II / Musikaren eta Dantzaren Historia / Artearen Historia / Latina II / Psikologia / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia |
Marrazketa Artistikoa II / Enpresaren Ekonomia / Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak / Geografia / Nafarroako Geografia eta Historia / Grekoa II / Musikaren eta Dantzaren Historia / Artearen Historia / Latina II / Psikologia / Atzerriko Bigarren Hizkuntza II / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura II (A eredua G/A ikastetxeak) |
IV. ERANSKINA
Arteen modalitatea
Arte Plastikoen, Diseinuaren eta Irudiaren ibilbidea.
Batxilergoko 1. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Filosofia |
Gaztelania eta Literatura I |
Euskal Hizkuntza eta Literatura I (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza I |
Artearen Oinarriak I (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Ikus-entzunezko Kultura I |
Mundu Garaikidearen Historia / Literatura Unibertsala |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Gorputz Hezkuntza |
Marrazketa Artistikoa I |
Kultura Zientifikoa / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Bolumena / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia |
Anatomia Aplikatua / Marrazketa Teknikoa I / Nafarroako Geografia eta Historia / Atzerriko Bigarren Hizkuntza I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura I (A eredua G/A ikastetxeak) |
Batxilergoko 2. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Espainiako Historia |
Gaztelania eta Literatura II |
Euskal Hizkuntza eta Literatura II (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza II |
Artearen Oinarriak II (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Ikus-entzunezko Kultura II |
Diseinua |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Marrazketa Artistikoa II |
Nafarroako Geografia eta Historia / Filosofiaren Historia / Adierazpen Grafiko-plastikoaren Teknikak / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia |
Marrazketa Teknikoa II / Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak / Nafarroako Geografia eta Historia / Filosofiaren Historia / Irudia eta Soinua / Psikologia / Atzerriko Bigarren Hizkuntza II / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura II (A eredua G/A ikastetxeak) |
Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren ibilbidea.
Batxilergoko 1. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Filosofia |
Gaztelania eta Literatura I |
Euskal Hizkuntza eta Literatura I (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza I |
Artearen Oinarriak I (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Ikus-entzunezko Kultura I |
Mundu Garaikidearen Historia / Literatura Unibertsala |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Gorputz Hezkuntza |
Musika Analisia I |
Kultura Zientifikoa / Musika Hizkuntza eta Praktika / Erlijioa / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia |
Anatomia Aplikatua / Nafarroako Geografia eta Historia / Atzerriko Bigarren Hizkuntza I / Ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura I (A eredua G/A ikastetxeak) |
Batxilergoko 2. ikasmaila.
ENBORREKO IRAKASGAI OROKORRAK |
Espainiako Historia |
Gaztelania eta Literatura II |
Euskal Hizkuntza eta Literatura II (autonomia erkidegoen konfigurazio askeko irakasgaia D eredurako eta A eredurako D/A ikastetxeak) |
Atzerriko Lehen Hizkuntza II |
Artearen Oinarriak II (modalitateko enborrekoa) |
AUKERAKO ENBORREKO IRAKASGAIAK |
Ikus-entzunezko Kultura II |
Arte Eszenikoak |
BERARIAZKO IRAKASGAIAK |
Musika Analisia II |
Nafarroako Geografia eta Historia / Filosofiaren Historia / Musikaren eta Dantzaren Historia / Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak II / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia |
Diseinua / Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak / Nafarroako Geografia eta Historia / Filosofiaren Historia / Irudia eta Soinua / Psikologia / Atzerriko Bigarren Hizkuntza II / ikastetxeak diseinatutako irakasgaia / Euskal Hizkuntza eta Literatura II (A eredua G/A ikastetxeak) |
Iragarkiaren kodea: F1705291