1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 130/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez diru-laguntzen deialdia onesten da babes zibileko boluntarioen udal taldea duten Nafarroako udalentzat eta babes zibileko boluntarioen toki elkarteentzat, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako hitzarmena sinatu badute, 2017an haien funtzionamenduan laguntzeko.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 344459.
Lehena.–Onuradunak.
Babes zibileko boluntarioen udal talde bat izan eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu duten Nafarroako udalak, bai eta Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloan lankidetzarako hitzarmena sinatu duten babes zibileko boluntarioen toki elkarteak ere.
Bigarrena.–Xedea.
Babes zibileko toki erakundeen jarduerak diruz laguntzea, gastu arruntak eta inbertsioak finantzatzen dituzten diru-laguntzen bidez, betiere Babes Zibilerako Zerbitzuaren jarraibideen arabera beharrezkotzat jotzen badira babes zibileko boluntarioen toki erakundeen eta haien instalazioen funtzionamendu edo hobekuntzarako.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Ebazpenaren eranskina.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
90.000,00 euro, honela banaturik:
–50.000,00 euro, gastu arruntetarako.
–40.000,00 euro, inbertsio gastuetarako.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Laguntzen eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko apirilaren 26an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.
Iragarkiaren kodea: F1705193