1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 26ko 14E/2017 Foru Aginduarena. Foru Agindu horren bidez onetsi zen Nafarroako udalei diru-laguntza hau emateko deialdia: “Diru-laguntza Nafarroako udalei, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalen programazioa bultzatzeko 2017. urtean - Udal Platea Local”.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http:http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 331998.
Diru-laguntzen xedea eta helburua:
Diru-laguntzen xedea da laguntza ematea arte eszenikoen eta musikalen programazioari, publikoekin bitartekaritza egiteko jarduerei eta egoitzei, baita artista elkartuen beste ekintza batzuei ere, arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalak kontratatuz, Foru Komunitateko udalen titularitatekoak diren barruko agertokietarako.
Hartzaileak:
Nafarroako Antzokien Sarea elkarteko agertoki baten titular diren Nafarroako udalak, edo deialdiko baldintzak betetzen dituzten udalak, udaleko idazkariaren ziurtagiri baten bidez frogatuta, alkatearen oniritziarekin. Udalek beren agertokiak zuzenean kudeatzeko erabiltzen dituzten erakunde edo entitateak onuradunak izaten ahal dira.
Ezaugarriak:
2017. urterako, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 865.000 eurokoa izanen da, betiere kreditu egokia eta nahikoa izanez gero. Laguntzak, gehienez ere, justifikatutako gastuen %70ekoak izanen dira.
Iruñean, 2017ko apirilaren 26an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1705128