91. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

185/2017 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez argitara ematen dira, alde batetik, Vianan industrialde bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia, eta bestetik, Vianako industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren araudia. Lehenengo plan sektorialaren sustatzailea Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentua da, eta bigarrenarena, Nafarroako Industria Lurzorua, S.A.

Nafarroako Gobernuak 2000ko abenduaren 18an hartutako Erabakiaren bidez, Vianan industrialde bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zen, Nafarroak Gobernuko Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua. Erabaki hori 2001eko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19koan.

Gero, Nafarroako Gobernuak 2003ko uztailaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Vianako industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea onetsi zen, Nafarroako Industria Lurzorua, S.A.k sustatua.

Planeamendu hori ez zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu.

Kontuan harturik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2017ko apirilaren 26an egindako txostenean proposatzen duela araudi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, alde batetik, Vianan industrialde bat ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia, eta bestetik, Vianako industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketaren araudia. Lehenengo plan sektorialaren sustatzailea Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentua da, eta bigarrenarena, Nafarroako Industria Lurzorua, S.A.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

3. Ebazpen hau, eranskinekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2017ko apirilaren 27an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Vianako industrialdea UPSa (PDFa)

Iragarkiaren kodea: F1705267