1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2017ko apirilaren 10eko Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko lau lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia (horietako baterako euskaraz jakin behar da) onetsi zen.
Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2017ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez (82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28koan, argitaratua), Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko lau lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia (horietako baterako euskaraz jakin behar da) onetsi zen.
Deialdiaren testuan akatsa dagoela ikusirik, bidezkoa da hori zuzentzea. Beraz, Lehendakaritza honek, bere ahalmen eta eskumenak erabiliz,
EBATZI DU:
1. Deialdiaren testua zuzentzea haren 6.2.a) oinarrian eta “Deialdiaren programa” izeneko 2. eranskineko 41. gaian; honela:
Honela dioen tokian:
“271/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontu egituraren arloan”.
Honakoa behar du:
“234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako toki entitateen aurrekontu egitura onesten duena”.
2. Zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitaratzea.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.
Iragarkiaren kodea: F1705229