1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
110E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki entitateei, “Artea eta Kultura” programako kultur jarduerak egiteko, diru-laguntzak emateko deialdian aurkeztutako eskabideak baloratu behar dituen batzordeko kideak izendatzen dituena.
Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren martxoaren 16ko 1E/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, “Artea eta Kultura” programako kultur jarduerak egiteko.
Deialdi horren oinarrietan ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako eskabideak.
Kultur Ekintza Zerbitzuak proposamena egin du, Nafarroako toki entitateei, “Artea eta Kultura” programako kultur jarduerak egiteko, diru-laguntzak emateko deialdian aurkeztutako eskabideak baloratu behar dituen batzorde horretako kideen izendapenerako.
Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Nafarroako toki entitateei, “Artea eta Kultura 2017” programako kultur jarduerak egiteko, diru-laguntzak emateko deialdian aurkeztutako eskabideak baloratu behar dituen batzordeko kide izendatzea pertsona hauek:
–Dori López Jurío, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria. Batzordeko burua izanen da. Ordezkoa: Asunción Maestro Pegenaute.
–Roberto Rebolé Armendáriz, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko goi mailako teknikaria. Batzordeko kide izanen da. Ordezkoa: Montserrat Pérez Omeñaca.
–Mikel Ozkoidi Pérez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Herrikoiaren Bulegoko burua. Batzordeko kide izanen da. Ordezkoa: Urko Ocaña Gómez.
–Carmen Oroz Iribarren, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua. Batzordeko idazkaria izanen, hizpidea eta botoa dituela. Ordezkoa: Yolanda Osés Pérez.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kulturako, Kiroleko eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F1705286