91. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 22ko 20/2017 Foru Dekretuarena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen martxoaren 22ko 20/2017 Foru Dekretuan akatsak daudela oharturik (2017ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 30ean), bidezkoa da dagozkion zuzenketak egitea:

3679. orrialdea, eskuineko zutabea, 2. artikulua, Zenbait lanposturen sorrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, egiturazko enplegua sendotzeko.

Honela dioen tokian:

  • Nafarroako Ospitalegunea:
  • “Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria. Sei lanpostu huts, C mailakoak, funtzionarioen araubidekoak...”

Honakoa behar du:

  • “Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria. Sei lanpostu huts, D mailakoak, funtzionarioen araubidekoak...”

Honela dioen tokian:

  • Oinarrizko Osasun Laguntza:
  • “Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa...”

Honakoa behar du:

  • “Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa...”

3680. orrialdea, ezkerreko zutabea, 3. artikulua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan plantilla organikoan lanpostuak sortzea, Nafarroako Ospitaleguneko sukalde zerbitzuen itzulketa prozesua dela-eta.

  • Nafarroako Ospitalegunea:
  • Zerbitzu anitzetako enplegatuak. Hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak...

Honela dioen tokian: “31373”.

Honakoa behar du: “71373”.

Iruñean, 2017ko apirilaren 12an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1705153