90. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

54/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako Departamentuari baimena ematen diona Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateak ezartzeko, musikako lanbide ikasketei dagozkienak, eta aldatzen duena ekainaren 29ko 79/2007 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez ezarri ziren Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen egitura eta ordutegia Nafarroako Foru Komunitatean.

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, VI. kapituluko lehenbiziko atalean arautzen ditu musikako eta dantzako oinarrizko eta lanbideko irakaskuntzak. Abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuak finkatu zituen musikako lanbide ikasketen curriculumaren oinarrizko alderdiak.

Martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuak, otsailaren 21eko 12/2011 Foru Dekretuak aldatuak, ezarri zuen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean. Arau horren 6.2 artikuluak Hezkuntza Departamentuari ahalmena ematen dio espezialitate berrien ezarpena baimentzeko.

Proposatzen da Nafarroako Foru Komunitaterako musikako lanbide ikasketak zabaltzea, Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateak gehituz. Bi espezialitate horiek jaso ziren bai ekainaren 14ko 428/2013 Errege Dekretuan (haren bidez ezarri ziren Musika eta Dantza ikasketekin loturiko Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko irakaskuntzako espezialitateak) bai abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuan, 4. artikuluan, eta, era berean, 6. artikuluan ezarri zen zer irakasgaik osatzen duten espezialitate bakoitzeko curriculuma.

Martxoaren 19ko 79/2007 Foru Aginduan, zeina aldatu baitzen martxoaren 8ko 44/2010 eta maiatzaren 3ko 76/2010 foru aginduen bidez, finkatu ziren Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen egitura eta ordutegia Nafarroako Foru Komunitatean. Espezialitate berriak ezartzeko, beharrezkoa da 79/2007 Foru Agindua aldatzea, Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa lanbide ikasketen egitura eta ordutegia ezartzeko.

Musikako lanbide ikasketetako Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateak ezartzeko eta horien egitura eta ordutegia zehazteko prozedurari hasiera eman zion Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 7ko 12/2017 Foru Aginduak.

Ikusirik Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.–Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateak sartzea Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako lanbide heziketako espezialitateen zerrendan.

2.–Martxoaren 19ko 79/2007 Foru Agindua aldatzea (martxoaren 8ko 44/2010 eta maiatzaren 3ko 76/2010 foru aginduen bidez aldatu zen), Baxu Elektrikoa Eta Gitarra Elektrikoa espezialitateen egitura eta ordutegia ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza profesionaletan, foru agindu honen I. eranskinean ageri den bezala.

3.–II. eranskinean adierazi dira musikako lanbide ikasketetako musika-tresna irakasgaian Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitatearen curriculuma osatzen duten helburuak eta edukiak.

4.–Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5.–Foru agindu hau igotzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikuskapen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalari, behar diren ondorioetarako.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Ezartzeko egutegia.

2017-2018 ikasturtean hasiko da espezialitate horien ezarpen progresiboa, musikako lanbide ikasketetako 1. mailatik hasita.

Azken xedapenetako lehena.–Garapena eta aplikazioa.

Hezkuntzaren zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio behar diren jarduketa guztiak egin ditzan foru agindu honetan xedatutakoa aplikatu eta garatzeko.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

I. ERANSKINA

Eskola orduak irakasgaiko eta ikasmailako

Baxu elektrikoa:

IRAKASGAIAK

ASTEKO ORDU KOPURUA KURTSO BAKOITZEAN

1.

2.

3.

4.

5.

6.

Musika-tresna

1

1

1

1

1

1

Musika-hizkuntza

2

2

Harmonia

2

2

Musikaren historia

2

2

Analisia

1,5

1,5

Korua

1,5

1,5

Taldea

1

1

1

2

2

2

Piano osagarria

0,5

0,5

0,5

0,5

Aukerakoa

1

1

Gitarra elektrikoa:

IRAKASGAIAK

ASTEKO ORDU KOPURUA KURTSO BAKOITZEAN

1.

2.

3.

4.

5.

6.

Musika-tresna

1

1

1

1

1

1

Musika-hizkuntza

2

2

Harmonia

2

2

Musikaren historia

2

2

Analisia

1,5

1,5

Korua

1,5

1,5

Taldea

1

1

1

2

2

2

Piano osagarria

0,5

0,5

0,5

0,5

Aukerakoa

1

1

II. ERANSKINA

Musika-tresnak

Baxu elektrikoa

Helburuak:

Musikako ikasketa profesionaletan Baxu Elektrikoa irakasgaiaren ikasketek helburu dute ikasleen gaitasun hauek garatzea:

a) Musika-tresnaren teknika, oro har, eta soinu eta adierazpen aukerak garatzea, eta soinu kalitatea pixkanaka hobetzeko behar den entzumen sentsibilitatea lortzea eta frogatzea.

b) Behar diren teknikez jabetzea musika-tresna tonuan jartzeko, jo aurreko fasea den aldetik.

c) Musika-tresnaren historia, bilakaera eta ezaugarriak ulertzea, musika modernoaren eta jazzaren parte diren genero musikalekin loturik.

d) Musika hizkuntzari eta harmoniari dagozkion kontzeptuak bereganatzea, eta behar den irakurketa maila lortzea, aise interpretatzeko gitarra elektrikorako berariazko gidoiak, partiturak eta notazioak.

e) Musika-tresnaren eta haren mantentzearen ezaugarri teknikoak ezagutzea; anplifikazio eta ekualizazio materiala, osagarriak eta efektuak erabiltzea, musika egoera zehatz batera ongi moldatzeko, eta sonoritate berriak nola sortu ikertzeko.

f) Musika ezagutzak aplikatzea, gero eta autonomia handiagoz, norberak bere kabuz ebatz ditzan jotzean izan daitezkeen arazoak, hatz-jokoarekin, fraseatzearekin eta dinamikarekin lotuak.

g) Zehaztasun erritmikoarekin eta tempoa barneratuta jotzean sakontzea.

h) Memoria garatzeko, pixkanaka tresnak eta ahalmenak eskuratzea eta aplikatzea.

i) Bat-bateko irakurketarako ahalmena garatzea, eta gero eta autonomia handiagoz aplikatzea musika ezagutzak, musika-tresnarekin inprobisatzeko.

j) Musika taldean praktikatzea.

k) Errepertorio bat interpretatzea. Mailari dagokion zailtasuneko obra adierazgarriak izanen ditu.

Edukiak:

Ezker eskuaren posizioa. Pultsazioa. Eskuineko eskuaren hatz konbinazioak. Eskuineko eskua posizio finkoan: estudioetan sakontzea.

Posizio aldaketak ezagutzea eta horretan sakontzea: lehen posizioak eta goiko posizioak. Hari mugimendu disjuntuak. Airean jotzeko hariekin egiteko erritmo ariketak.

Akordeak. Arpegioak. Eskalak. Egitura harmonikoak. Erritmo patroiak:

Erritmo patroien transposizioak egitura harmonikoen gainean. Figura aldaketak dituzten estudioak, konpas desberdinetan. V-I akonpainamendua akorde maiorreko eta minorreko sekuentzietan. Tonua eta bolumena kontrolatzea, eta musika-tresnaren pickup aldaketa. Oinarrizko erritmoak. Konpas bakuneko eta konposatuko estudioak.

Erritmo patroien transposizioak egitura harmonikoen gainean. Sekuentzien akonpainamendua zazpigarrena arteko arpegioekin.

Bat-bateko irakurketa praktikatzea. Taldeko praktika.

Gitarra elektrikoa

Helburuak:

Musikako ikasketa profesionaletan Gitarra Elektrikoa irakasgaiaren ikasketek helburu dute ikasleen gaitasun hauek garatzea:

a) Musika-tresnaren teknika, oro har, eta soinu eta adierazpen aukerak garatzea, eta soinu kalitatea pixkanaka hobetzeko behar den entzumen sentsibilitatea lortzea eta frogatzea.

b) Behar diren teknikez jabetzea musika-tresna tonuan jartzeko, jo aurreko fasea den aldetik.

c) Musika-tresnaren historia, bilakaera eta ezaugarriak ulertzea, musika modernoaren eta jazzaren parte diren genero musikalekin loturik.

d) Musika hizkuntzari eta harmoniari dagozkion kontzeptuak bereganatzea, eta behar den irakurketa maila lortzea, aise interpretatzeko gitarra elektrikorako berariazko gidoiak, partiturak eta notazioak.

e) Musika-tresnaren eta haren mantentzearen ezaugarri teknikoak ezagutzea; anplifikazio eta ekualizazio materiala, osagarriak eta efektuak erabiltzea, musika egoera zehatz batera ongi moldatzeko, eta sonoritate berriak nola sortu ikertzeko.

f) Musika ezagutzak aplikatzea, gero eta autonomia handiagoz, norberak bere kabuz ebatz ditzan jotzean izan daitezkeen arazoak, hatz-jokoarekin, fraseatzearekin eta dinamikarekin lotuak.

g) Zehaztasun erritmikoarekin eta tempoa barneratuta jotzean sakontzea.

h) Memoria garatzeko, pixkanaka tresnak eta ahalmenak eskuratzea eta aplikatzea.

i) Bat-bateko irakurketarako ahalmena garatzea, eta gero eta autonomia handiagoz aplikatzea musika ezagutzak, musika-tresnarekin inprobisatzeko.

j) Musika taldean praktikatzea.

k) Errepertorio bat interpretatzea. Mailari dagokion zailtasuneko obra adierazgarriak izanen ditu.

Edukiak:

Gitarraren testuinguru historikoa, soziala eta kulturala. Genero eta interpretatzaile adierazgarrienak aztertzea, hainbat formatu grafiko eta entzumenekoetan. Gitarrak berezko dituen eginkizun erritmikoak, melodikoak eta estilistikoak ulertzea. Pixkanaka ikastea balio errtimikoak, konpasak, armadurak, eskalak eta tonalitateak, posizioen sistemaren bidez. Bat-bateko irakurketa. Notazio estandarra eta tablatura. Irakurketa erritmikoa, melodikoa eta harmonikoa. Akorde-zifratze. Artikulazioak, dinamikak eta egiturak. Bi eskuen independentzia eta koordinazioa garatzea, progresiboki, ariketa mekanikoen bidez. Teknikak: eskuineko eskua plektroarekin eta hatzekin. Teknikak: ezkerreko eskua eta adierazpen elementuak. Baliabide harmonikoak eta teknikoak akonpainamenduari aplikatuak. Gitarra egitea, materialak eta zatiak, piezak egokitzea. Bolumena eta tonua kontrolatzea. Pickup aktiboak eta pasiboak. Pedal analogikoak eta multiefektu digitalak. Anplifikazio ekipoen soinua ekualizatzea eta konfiguratzea. Berotzea, erlaxatzea, kontzentratzea eta gorputza musika-tresna aldera jartzea. Eskuratutako baliabideak aplikatzea taldean jotzeko. Akonpainamendua egiteko teknikak. Inprobisazioaren baliabideak eta teknikak aplikatzea, era mailakatuan, eta era sortzailean erabil daitezela sustatzea. Diktatu erritmikoak, melodikoak eta harmonikoak. Soloen transkripzioak. Erakustaldi, kontzertu, “jam” eta mintegi espezializatuetara joatea eta horietan parte hartzea. Ekoizpen musikala, partiturak editatzea, sekuentziazioa eta Internet.

Iragarkiaren kodea: F1705254