1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
465/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Agindua indarrik gabe uzten duena. Haren bidez, herri-lurretan edo parekatuetan presiozko sareen bidezko barne-banaketarako inbertsioen finantzaketa arautu zen, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtu edo ureztatzea modernizatzen denean.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak maiatzaren 11n eman 186/2011 Foru Aginduaren bidez, herri-lurretan edo parekatuetan presiozko sareen bidezko barne-banaketarako inbertsioen finantzaketa arautu zen, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtu edo ureztatzea modernizatzen denean.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 15eko 187/2015 Foru Aginduak maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Agindua aldatu zuen, eta %25etik %5era murriztu lurzatiko instalazioan egindako inbertsioaren kostu osoaren gaineko diru-laguntza, ondoko baldintzak betetzen direnean:
“a) Ureztalur bihurtuta dauden berdinetsitako lurren edo herri-lurren %60, gutxienez, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan lehentasunezkotzat katalogatuta dauden nekazaritzako ustiategiei esleituta badago. Eta, halaber,
b) Diru-laguntzarako eskaeraren xede diren herrilur loteen edo parekoen esleipen-hartzaileen %75ek, gutxienez, ureztaketak eta ongarridun ureztaketak programatzeari buruzko prestakuntza ikastaro homologatuak egin dituztela. Ikastaro horiek amaitzeko urtebeteko epea izanen da, herrilurretako lurzatiko interes orokorreko obrak, proiektu bakoitzari dagozkionak, entregatzen diren egunetik hasita.
c) Diru-laguntzarako eskaeraren xede diren herrilur loteen edo parekoen esleipen-hartzaileen %75ek, gutxienez, frogatu behar dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ur kontsumorako ezarritako jarraibideak betetzen dituztela, dela lehenbiziko ureztatze-kanpaina osoan, behin Administrazioak toki erakundearen edo parekoaren esku utzi ondoren proiektu bakoitzean herrilurretako lurzatian egindako interes orokorreko obrak, dela obren entrega hori egin eta hurrengo urte naturalean (urtarriletik abendura).”
Bestalde, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programan (Europako Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko azken 8143 (2015) Erabakiaren bidez onetsia), 4. neurria dago sartuta, “Inbertsioak aktibo fisikoetan” izenekoa, eta berariaz 4.3.6 eragiketa, “Herri-lurrak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak” izenekoa. Hortaz, bidezkoa da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Agindua indarrik gabe uztea.
Nafarroako Gobernuaren 2016ko azaroaren 30eko Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari 521.543 euroko gastu konpromiso berriak hartzeko, 2016ko ekitaldiari egoztekoak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren azaroaren 11ko 135/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 1.1.2 puntuan xedatutakoarekin bat.
Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.–Indarrik gabe uztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Agindua.
Indarrik gabe uzten da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Agindua, baita ondoren egindako aldaketak ere. Foru agindu horren bidez, herri-lurretan edo parekatuetan presiozko sareen bidezko barne-banaketarako inbertsioen finantzaketa arautu zen, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtu edo ureztatzea modernizatzen denean.
Xedapen iragankor bakarra.–Tramitazioan dauden espedienteak aplikatzeko baldintzak.
1. 2015eko ekainaren 17aren aurretik (egun hori barne) aurkeztutako laguntza eskaerak ebazteko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Aginduari jarraituko zaio, betiere, aurrekontuan diru nahikoa eta egokia badago. Foru agindu horren bidez, herri-lurretan edo parekatuetan presiozko sareen bidezko barne-banaketarako inbertsioen finantzaketa arautu zen, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtu edo ureztatzea modernizatzen denean.
2. 2015eko ekainaren 17aren ondotik foru agindu honek indarra hartu arte aurkeztutako eskaerak ebazteko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Aginduari jarraituko zaio, baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 15eko 187/2015 Foru Aginduaren bidez foru agindu horri egindako aldaketei ere, betiere, aurrekontuan diru nahikoa eta egokia badago.
3. 521.543 euroko gastua baimentzen da, Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorretako “Ureztalur berriak. Nafarroako Ubidea. Lurzatiko instalazioa. I. sektoretik X.era” izeneko 720000 71510 7700 414102 kontu-sailaren kargura, 1. eta 2. puntuetako eskariei heltzeko.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.
Iragarkiaren kodea: F1700042