9. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2530E/2016 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (emagin) izateko 6 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 18ko 1768E/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialisten (emaginen) 6 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zen.

Deialdi hori 2016ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea eta ebazpen honen eranskinean argitaratzea, deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (emagin) izateko 6 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.

2. Izangaiek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Profesionalen zuzendaria ez dagoenez, urriaren 9ko 181/2015 Ebazpenaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuko burua, María José Díaz Zalduendo.

I. ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak

Erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (emagin) izateko 6 lanpostu huts.

O-NOZko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

ACHOTEGUI AZPITARTE, MARIA TERESA (P)

ALEMAN IRUNGARAI, ISABEL

MENDIVE EQUIZA, MARIA CARMEN

ORTIZ DE LANDAZURI INCHAURRONDO, BLANCA M

–Baztertuak:

GARCIA BOSQUE, RAQUEL (1)

ORAYEN GOÑI, MARIA NIEVES (1)

Lekualdatze nazionaleko txanda.

–Onartuak:

ALZUART ZALDAIN, NEREA

ARISTU BUENO, IZASKUN

LANDA GIL, ALICIA

ZUBIRI RAMIREZ, MARIA CRISTINA

–Baztertuak:

Bat ere ez.

Baztertzeko arrazoiak.

(1) 2.1.1.B) oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

Oharra: P letrak euskara proba egin nahi duela adierazten du.

Iragarkiaren kodea: F1615002