9. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2529E/2016 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan psikologo kliniko espezialista izateko 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 19ko 1883E/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan psikologo kliniko espezialista izateko 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zen.

Deialdi hori 2016ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Izangai onartuen behin-betiko zerrenda onestea eta ebazpen honen eranskinean argitaratzea, deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan psikologo kliniko espezialista izateko 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Profesionalen zuzendaria ez dagoenez, urriaren 9ko 181/2015 Ebazpenaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuko burua, María José Díaz Zalduendo.

I. ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak

Psikologo kliniko espezialista izateko 4 lanpostu huts.

O-NOZko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

AIBAR LUIS, MARIA JOSE

ECHAGUE ALCALDE, JOSE IGNACIO (IÑAKI)

ZUBIZARRETA MARTURET, BEATRIZ

–Baztertuak:

Bat ere ez.

Iragarkiaren kodea: F1615006