1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2528E/2016 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta izateko 16 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 21ean emandako 2894E/2016 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta izateko 16 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi zen.
Deialdi hori 2016ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an.
Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea eta ebazpen honen eranskinean argitaratzea, deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta izateko 16 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.
2. Izangaiek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Profesionalen zuzendaria ez dagoenez, urriaren 9ko 181/2015 Ebazpenaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuko burua, María José Díaz Zalduendo.
I. ERANSKINA
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak
Fisioterapeuta izateko 16 lanpostu huts.
O-NOZko lekualdatze txanda.
–Onartuak:
ECHEVERRIA LASA, AINHITZE
GARAIKOETXEA ARANBURU, JOSUNE
JIMENEZ IRIBARREN, MARIA JOSE
LATASA LASA, MARIA
LATORRE GONZALEZ, RAQUEL
MACHAIN MARTIARENA, MARTA
PINILLA BAIGORRI, SARA
SÁNCHEZ FONTANAS, MARGARITA
SANZ LASAGA, LOREA
TELLERIA ARANBURU, IRANTZU
VELASCO GARNICA, SARA
VILLANUEVA SANZ, AMAIA
YABAR LABAT, ANA MARIA
–Baztertuak:
Bat ere ez.
Lekualdatze nazionaleko txanda.
–Onartuak:
LEON LEON, MARIA ROSARIO
–Baztertuak:
GAMERO CASADO, FRANCISCO JAVIER (1, 2, 3)
RUIZ CARRASCOSA, ANA (1, 2)
Baztertzeko arrazoiak.
(1) 2.1.2.A) oinarrian eskatutako baldintzak betetzen dituela ez frogatzea.
(2) 2.1.2.B) oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.
(3) Izendapena ez frogatzea.
Iragarkiaren kodea: F1615010