2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Aldaketa 17. ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2016ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herriko jabari publikoko zoru, zorupe eta hegalkinaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen 17. ordenantza fiskalean.
Aditzera ematen da, legeak eskatutako jendaurreko epearen tramitea gauzatzeko eta, hogeita hamar eguneko epean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta ez bada halakorik aurkezten.
Atarrabian, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1614955