2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
U3 sektoreko aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena
Azkoiengo Udalak, 2016-12-21ean egin osoko bilkuran, alegazioak ebatzi eta behin betiko onetsi du U3 sektoreko aldaketa, erabaki hau hartuta:
U3 sektoreko aldaketaren aurkako alegazioen ebazpena eta behin betiko onespena.
Azkoiengo Arau Subsidiarioen aldaketa aurkeztu da, Plan Partzialeko determinazioekin. Aldaketa hori U3 sektoreko lurren jabeen eskariz prestatu dute José Manuel Gutiérrez Cuesta eta Carmelo Astrain Ulibarrena arkitektoek, Iruñeko Remiro de Goñi kaleko 30. zenbakian baitute lanbiderako helbidea.
2016ko urriaren 26an hasiera batez onetsi zen U-3 sektoreko aldaketa, sektore horretako plan partzialeko determinazio xehakatuei buruzkoa, aurreikusitako antolamendua aldatzeko, eta espedientea jendaurrean paratu zen hilabeterako Azkoiengo Udalaren iragarki oholean, bai eta iragarkiak paratu ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan. Orobat, haren kopia bat igorri zen Lurraldearen Antolamendu Departamentura.
Jesús Martínez Garcíak eta María Teresa Villafranca Ostivarrek alegazio idazkia aurkeztu zuten behar den garaian eta moduan.
Ikusirik Udal Idazkaritzaren eta arkitekto aholkulariaren txostena, erabaki da:
1. Jesús Martínez Garcíak eta María Teresa Villafranca Ostivarrek aurkeztutako alegazioak ezestea.
2. Behin betiko onestea U-3 sektoreari buruzko Arau Subsidiarioen aldaketa.
3. Erabaki hau alegazio-egileei jakinaraztea.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hirigintzako araudiarekin batera, eta onetsitako dokumentua Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Departamentura igortzea.
Azkoienen, 2016ko abenduaren 23an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
ERANSKINA
Aldatutako araudiaren testua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1614773