2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
2016ko aurrekontuko aldaketen espedienteak. Hasierako onespena Zahar Etxea erakunde autonomoa
Martzillako Udalak, 2016ko abenduaren 29ko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen Martzillako San Bartolome Zahar Etxea erakunde autonomoaren aurrekontua aldatzeko 02 eta 03. espedienteak, 2016ko ekitaldiko Martzillako Udalaren aurrekontu orokorraren barnean.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Martzillan, 2016ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1614956