2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGOA
Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko.
Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz, argitara ematen da Larragoako Udalean Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzaren testu osoa. Ordenantza hasiera batean onetsi zen 2015eko uztailaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Legearekin bat, eta iragarki oholean eta 2015eko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 31n, argitaratu ondoan, ez baita inoren erreklamaziorik jaso haren kontra, behin-behineko onespena behin betikoa bilakatu da, aipatu erabakiari jarraikiz.
Larragoan, 2016ko azaroaren 30ean.–Alkatea, María Flor Gaviria Andueza.
ORDENANTZA, LARRAGOAKO UDALEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO
Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez etorri da gure herrira (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, esan nahi baita, Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatzea eta babestea, bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra, datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.
Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOn arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.
Alde horretatik, DBLOren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, “datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere’’.
Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Larragoako Udalak.
Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.
Halaber, legeriaren berrikuntzek eta fitxategiak erabiltzen dituzten informazio sistemetako aldaketek behartu dute ondotik zehazten diren fitxategiak kentzera.
Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:
Ura
–Xede eta erabilera aurreikusiak: edateko ur horniduraren zerbitzua eskatu edo jasotzen dutenen datu pertsonalak biltzea. Emandako ur zerbitzua kudeatu eta hura kobratzeko erabiliko dira datuak.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte idatziz eskabidean.
–Ukitutako pertsonak edo taldeak: edateko ur horniduraren zerbitzua jaso edo onuragarri zaien duten edo hargunea edo eskuragarritasuna eskatzen duten pertsonei edo taldeei dagozkie datuak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Katastroa
–Xede eta erabilera aurreikusiak: katastroa mantentzea: kontsulta eta ziurtagiriak ematea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.
–Norbanako edo talde ukituak: katastroko ondasunen titularrak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Inguruabar sozialen datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.
–Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua), herriaren defendatzaileari, Gizarte Segurantzaren erakundeei, bertze toki entitateei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei, Estatuko Administrazio Orokorrari, Kontuen Ganberari, epaile eta epaitegiei, 12/2006 Foru Lege horren 43 eta 44. artikuluetan araututakoari jarraikiz.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Hilerria
–Xede eta erabilera aurreikusiak: hilerria kudeatzea: hilobien kontzesioak, hobitik ateratzeak eta berrehorzketak eta hilerriko lanak egiteko tasen kobrantza kontrolatzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, eskaera bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: hilobien titularrak eta ehortziak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZa.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Zirkulazioa
–Xede eta erabilera aurreikusiak: ibilgailuen errolda mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafiko Zuzendaritza Nagusitik, euskarri informatikoen bidez, eta gestorietatik, posta arruntaren bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: udalerrian erregistratuta dauden ibilgailuen titularrak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.
–Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Herrilurrak
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Larragoako Udalaren herrilurren aprobetxamenduen gaineko esleipena, mantentzea eta diru-bilketa.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: esleipenean interesaturik daudenek berek ematen dituzte datuak, onuradun izateko behar diren baldintzen ziurtagiriak aurkezturik.
–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herrilurretako aprobetxamenduen onuradunak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Udalaren iragarki oholean argitaratuta.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Kontabilitate publikoa
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalarekin harreman ekonomiko eta fiskalak izan dituzten horien datu pertsonalak bildu eta altxatzea. Kontabilitate publikoa eramateko erabiliko dira datuak.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Comptos Ganberari.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
JEZ
–Xede eta erabilera aurreikusiak: JEZa ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga idatziz jasotzeko, kobratzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, behar den inprimakiaren bidez.
–Norbanako eta talde ukituak: JEZa ordaindu behar duten enpresetako profesional, titular edo ordezkarien datu pertsonalak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NANa/IFZ.
- Merkataritza arloko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Bestelako datuak: alta eta baja datak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Lizentziak, baimenak eta kontzesioak
–Xede eta erabilera aurreikusiak: lizentziak, baimenak eta kontzesioak eskatzen dituztenen datuak biltzea. Obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta Administrazioaren bertze baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea, eta horiei dagozkien tasak edo zergak kobratzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, behar den eskaeraren bidez.
–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NANa/IFZ, irudia.
- Inguruabar sozialen datuak.
- Merkataritza arloko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Biztanleen errolda
–Xede eta erabilera aurreikusiak: biztanleen erroldako datu pertsonalak biltzea eta eguneratzea. Datuak eguneratzeko, ziurtagiriak luzatzeko eta estatistikak prestatzeko erabiliko da.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, erroldan sartzeko edo bertako datuak aldatzeko inprimakien bidez.
–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herritarrak eta Larragoako Udalean helbideraturik daudenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ, telefonoa, pasaportea, egoitza-txartela.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Ikasketa eta lanbide datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
–Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionalari, Nafarroako Gobernuari, bertzelako toki korporazioei eta Segurtasun Indar eta Kidegoei.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Langileak
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udaleko langileen datu pertsonalak biltzea. Langileriaren kudeaketarako erabiliko da: kontratuak, nominak, aseguruak, senda-agiriak eta ezgai-agiriak eta laneko arriskuen prebentzioa.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo ziurtagiriak aurkeztuz.
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Larragoako Udalaren zerbitzuko langileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
- Osasun arloko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Gainbalioak
–Xede eta erabilera aurreikusiak: gainbalioaren gaineko zerga ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Zerga hori kobratzeko erabiliko da.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: zerga ordaindu beharra dakarren kontratuaren egileek eta notaritzek emanen dituzte.
–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera beharturik dauden subjektuak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa/IFZ.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Sarrera-irteeren erregistroa
–Xede eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, eskaeren bidez, agiriak eskura emanez edo postaz...
–Norbanako edo talde ukituak: Udalera idazki bidez jotzen dutenak eta jakinarazpen ofizialen hartzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.
–Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Interesen erregistroa
–Xede eta erabilera aurreikusiak: interesen erregistroa eratu eta kontrolatzea, indarra duen legeriari jarraikiz. Udalbatzako kideen aseguruak.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dizkiote Udaleko idazkariari.
–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Larragoako Udalbatzako kideak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
- Inguruabar sozialen datuak.
- Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
- Merkataritza arloko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendu sistema: paperezko euskarrian.
–Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenak.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udaleko Idazkaritza.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Herritarren karpeta
–Xede eta erabilera aurreikusiak: erraztasunak ematea administrazio elektronikoko zerbitzuak egiteko eta Udalak webean eskura jartzen dituen tramiteak sarearen bidez egitea, baita informazio eskaera kudeatzea ere.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, horretarako prestatutako inprimakiaren bidez.
–Norbanako eta talde ukituak: herritarren karpeta zerbitzuaren erabiltzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, helbidea.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Larragoako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatu diren fitxategiak ezabatu edo dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Iragarkiaren kodea: L1613608