2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Itzako Udal Plan Orokorra aldatzeko espedientea, Saratsako
12. poligonoko 75, 100, 228, 233 eta 283. lurzatiei buruzkoa.
Behin betiko onespena
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak azaroaren 15ean emandako 117E/2016 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Itzako Udal Plan Orokorra aldatzeko espedientea, Saratsako 12. poligonoko 75, 100, 228, 233 eta 283. lurzatiei buruzkoa, José Fermín eta Ignacio Ibero Baquedanok sustatuta. Foru agindu hori 2016ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira ezarritako determinazioak.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.
Eritzebeitin, 2016ko abenduaren 22an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Eranskina
Aldaketa, Saratsako 12. poligonoko 75, 100, 228, 233 eta 283. lurzatien eremuan (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1614683