2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Aldaketa xehakatua, Udal Planeko hirigintzako araudiaren
67. artikuluan
Allingo Udalak, 2016ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko aldaketa xehakatua, hirigintzako araudiaren 67. artikuluan, etxeko ukuiluei buruz. Sustatzailea Udala bera da eta aldaketa horrekin trabarik egiten ez duten animalia espezieen etxeko ukuiluak baimendu nahi dira eta ukuiluen azalera 50 m²-ra handitzea.
Argitaratzen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Amillaon, 2016ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.
Eranskina
Hirigintzako araudiaren 67. artikulua (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1614713