9. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Informazio publikoaren iragarkia.

Ingurumen baimen integratua, instalazioaren funtsezko aldaketagatik, eta Ingurumen eraginaren ebaluazioa emateko espedientea, Jesús M.ª Sáinz Munárrizek sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente kodea

0001-0038-2016-000014

Instalazioa

Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa

Titularra

Sáinz Munárriz, Jesus M.ª

Tokia

17. poligonoa, 101., 193. eta 194. lurzatiak (Askarreta alderdia)

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N,

X: 578.926,000 eta Y: 4.729.848,000

Udalerria

Deierri

Proiektua

Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa (funtsezko aldaketa, 279.000 tokiraino handitzeagatik)

Iruñean, 2016ko abenduaren 9an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1613948