9. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA. Ondasun higiezin bat enkantean jartzeko iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du: Asarja SLren aurka (IFZ: B31880446) instruitzen den premiamendu espediente administratiboa dela eta, 2016ko azaroaren 16an Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuen enkantean saltzea enbargatutako ondasun higiezina, eta enkantea egitea.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2017ko otsailaren 9an eginen da, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan (Nafarroako Gorteen kaletik sartuta).

2. Enkantea bertan behera geldituko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak behar bezala ordaindu direla frogatzen bada.

3. Enkantera aterako den ondasuna:

Lote bakarra.

Erregistrokoa:

Antsoaingo 5453. finka, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 4240. liburukia, 88. liburua, 141. orria. Hiri finka: Aparkaleku-plaza, bat zenbakiaz markatua, orubeko sotoan, ST exekuzio unitateko birzatiketa proiektuaren ondoriozko 8. lurzatian.

Katastrokoa:

Aparkalekua Antsoaingo Larrazko kaleko 91-APan. 881. lurzatia, 22. poligonoa, 3. azpiarea, 1. hiri-unitatea. 17 metro koadrokoa.

Titulartasuna:

Asarja Sociedad Limitadaren izenean ageri da, jabari osoaren %100ean, erosketaren eta hipoteka-subrogazioaren ondorioz.

Tasazio balioa: 8.601,00 euro.

Lehentasunezko kargak:

–Antsoaingo Udala: 15,20 euro.

Enkanteak bi lizitazio izanen ditu, eta hauek izanen dira zenbatekoak:

1. LIZITAZIOA

%20ko GORDAILUA

%10eko ESKAINTZA TARTEAK

8.585,80 euro

1.717,16 euro

858,58 euro

2. LIZITAZIOA

%20ko GORDAILUA

%10eko ESKAINTZA TARTEAK

6.439,35

1.287,87

643,93 euro

Eskaintzak mugatzen dituzten tarteak enkanteko hasierako prezioaren %10ekoak izanen dira, lehen nahiz bigarren lizitazioan.

Bete beharreko karga: enbargo idazpena, A letrakoa, 2013ko otsailaren 20koa, Iruñeko 3. Jabetza Erregistrokoa, 2012ko apirilaren 2ko enbargo eginbidearen ondoriozkoa.

Enkanteko ondasunak erregistro publikoetan inskribatzekoak direnean, lizitatzaileek ez dute, espedientean agertutako jabetza tituluez gain, beste deus eskatuko, ez baitute horretarako eskubiderik.

Enkantean ateratzen den ondasunak lehen aipatu diren zamak eta kargak ditu bere gain, baldin badaude. Espedientean ere jasota daude, eta ez dira iraungiko. Ulertuko da erremategileak onartzen dituela eta haren gaineko erantzukizunean subrogatuko dela, eta ez da zilegi errematearen prezioa horretarako ematea. Iragan den denbora kontuan hartuz, entitate bakoitzak ziurtatutako zenbatekoak aldaketak izaten ahal ditu.

Orobat, ohartarazten da espedienteak ez duela aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezina zordunak ez beste inork okupatzen duenik.

4. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, norbait ordezkatuz gero, ordezkaritza hori frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.

5. Lizitatzaileek honela har dezakete parte enkantean:

–Gutun-azal itxien bidez parte hartzea: Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan aurkez daitezke, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4. zenbakiko 6. solairuan (Nafarroako Gorteen kaletik sartzen da), enkantea iragartzen denetik 2017ko otsailaren 8ko 14:30 arte. Gutun-azal itxiaren barnean honakoak izanen dira:

  • Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazioa, IFZ/IFK adierazita, eta zer ahalorderen bidez diharduen, halakorik badu.
  • Eskaintza zer ondasunetarako den adieraztea.
  • Eskaintzen den zenbatekoa.
  • Bermearen gordailua, gutxienez enkantearen hasierako prezioaren %20 adinakoa, Nafarroako Foru Komunitatearen alde, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez.

Eskaintzetan gehieneko zenbatekoa jasoko da.

Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin parte hartzea enkantean bertan.

–Bertan parte hartzea: enkantea egiten den egunean, lizitatzaileak Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuan agertzen ahal dira, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4. zenbakiko 2. solairuan (Nafarroako Gorteen kaletik sartuta). Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gutxienez, hasierako prezioaren %20koa izanen da; horrekin batera, NAN/IFZren edo pasaportearen bidez eta, ahalordea izanez gero, hori frogatzen duen agiriaren bidez identifikatuko dira.

Azaldutako parte-hartze mota bakar batean ere ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Komunitateko Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak. Lizitatzaileei ohartarazten zaie gordailua eratzeak berarekin dakarrela aukeratutako lizitazioarentzako eskaintza aurkeztea.

6. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

7. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, egoki baderitzo, eta prezio berria lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, eta, horretarako ordu erdiko epea irekiko da lizitazioan parte hartu nahi dutenek kasuko gordailuak egin ditzaten; bestela, zuzenean esleitzeko tramitearen hasiera iragarriko du, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat egiteko.

8. Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasiera, gehienez ere sei hilabeteko eperako, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta, hala, behin eta berriz, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 2. solairua, Iruña).

9. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluan ezartzen denari jarraikiz.

10. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua tramitatzeak eta Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, eta lurren balio-gehikuntzaren gaineko udal zergak (plusbalioa) eta gastuak esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira esleituko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

11. Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki hau argitaratuta enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.

12. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2016ko abenduaren 30ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F1700032