9. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 30ean hartua, jakitun dela adierazi, ikur frankisten behin-behineko zentsua berretsi eta ikur horiek kentzeko gomendioak, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak prestatuak, onartzen dituena.

Nafarroako Ikurrei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legeak xedapen iragankor bakarrean ezartzen du erregimen frankistako ikurrak urtebetean kendu eta ordezteko betebeharra.

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legeak, 5. artikuluan, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoa sortu zuen, gaian eskuduna den departamentuaren menpe; gaur egun, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren menpe.

Artikulu horrek, besteak beste, “Memoria Historikoaren arloko gomendio egokiak onestea” esleitzen dio Batzordeari.

Orobat, azaroaren 26ko 33/2013 Foru Lege horrek 10.1 artikuluan ezartzen du “Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak ikur, idazkun eta aipamen frankisten zentsua prestatu eta Nafarroako Gobernuari igorriko diola”.

Martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuaren bidez, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera zehaztu zen.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren maiatzaren 2ko 17/2016 Foru Aginduaren bidez, aipatu batzordeko kideak izendatu dira.

Azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legearen 11. artikuluak honako hau ezartzen du: “Nafarroako Gobernuak, bere eskumenez baliatuz, behar diren neurriak hartuko ditu altxamendu militarra, Gerra Zibila eta diktadurako errepresioa pertsonalki nahiz kolektiboki goratzeko armarriak, intsigniak, plakak eta gainerako objektu edo aipamenak kentzeko. Neurri horien artean, diru-laguntzak edo laguntza publikoak kentzea ere sartu ahalko da”.

Bestetik, foru lege horren 12. artikuluak honako hau ezartzen du: “Nafarroako administrazio publikoek, foru lege hau argitaratu eta urtebeteko epean, berraztertu eta baliogabetu eginen dituzte erregimen frankistarekin zerikusia izandako pertsonek jasotako sariak, izendapenak, ohorezko tituluak eta gainerako goraipamenak, eta, urtebeteko epe horretan, behar diren zuzemenak eginen dituzte aurreko horiei buruzko ziurtagiriak egiteko. Ziurtagiri horiek publiko eginen dituzte administrazio desberdinek, eta Espainiako Gobernuari igorriko dizkiete”.

Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak, 2016ko azaroaren 25ean egindako bilkuran, ikur frankisten behin-behineko zentsua eta ikur horiek kentzeko gomendioak onetsi zituen, eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendariaren esku utzi zuen zentsu hori Nafarroako Gobernuari igortzea, zeinek erabakitakoa igorri duen.

Azaldutakoa ikusita, Nafarroako Gobernuaren nahia da Batzorde Teknikoaren komunikazioaren jakitun dela adieraztea, ikur frankisten behin-behineko zentsua berrestea eta ikur horiek kentzeko gomendioak onartzea, Nafarroan memoria demokratikoa berreskuratzea helburu, bai eta bakearen, bizikidetzaren, askatasunaren eta demokraziaren balioak erasotzen dituzten ikurrak gure espazio publikotik kentzeko ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legeak 10.etik 12. artikulura bitarte aurreikusitakoari jarraituz, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak Ikur frankisten behin-behineko zentsuari buruz eta Ikur frankistak kentzeko gomendioei buruz igorritako dokumentuen jakitun dela adieraztea. Haiek erabaki honen eranskin bisa ageri dira.

2. Ikur frankisten behin-behineko zentsua berrestea eta ikur horiek kentzeko gomendioak onartzea.

3. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen esku jartzea beharrezkoak diren jarduketa eta proposamen guztiak, behin-behinekoz berretsitako zentsua eguneratuta egon dadin, bai eta ikur frankistak kentzeko egin diren gomendioak gauzatzeko ere, onartuak izan baitira.

4. Erabaki hau eranskinekin batera argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

5. Erabaki hau Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko azaroaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

I. ERANSKINA

Ikur frankisten zentsua

Zentsuan, udalez udal, sartutako elementuen kopurua, tipologiaren arabera sailkaturik.

UDALERRIA / TIPOLOGIA OROKORRA ETA BERARIAZKOA

KOPURUA

Allin

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Araitz

2

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZAK)

2

Arakil

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Artazu

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Atetz

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Azagra

12

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

12

Azuelo

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Basaburua

6

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZAK)

6

Baztan

2

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZAK)

2

Beraskoain

1

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

Bera

3

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

3

Berriogoiti

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Berriozar

2

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

2

Bertizarana

1

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

Buñuel

1

Monumentuak eta monumentu multzoak (ERORITAKOEN OHOREZKO GURUTZEA)

1

Burlata

4

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

4

Cabredo

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Castejón

12

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

12

Oltza Zendea

2

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

1

Zirauki

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Ziritza

1

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

Corella

2

Monumentuak eta monumentu multzoak (ERORITAKOEN MONUMENTUA)

1

Espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Faltzes

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

1

Fitero

1

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

Fustiñana

7

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZAK)

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

4

3

Garralda

1

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

Gesalatz

2

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

2

Izaba

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Itza

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Xabier

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Larraun

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Leitza

9

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

8

1

Leotz

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Lerín

7

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

6

1

Lesaka

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

1

Ledea

2

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

2

Lodosa

9

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

9

Marañón

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Mendabia

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKA)

1

Mendigorria

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Metauten

1

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

Elo

2

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZAK)

2

Odieta

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Olaibar

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Erriberri

6

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

6

Orbaizeta

1

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

Oteitza

1

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

Iruña

12

Monumentuak eta monumentu multzoak (ERORITAKOEN MONUMENTUA)

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZAK/KOADROA)

1

11

Petilla Aragoi

1

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

Jaitz

1

Monumentuak eta monumentu multzoak (ERORITAKOEN GURUTZEA)

1

Tafalla

17

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

16

1

Tebas-Muru Artederreta

4

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

1

3

Tutera

50

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

50

Uharte Arakil

14

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (ETXEBIZITZETAKO PLAKAK)

14

Uxue

1

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

1

Untzitibar

2

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak (EREINOTZA)

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

1

Zabaltza

1

Espazio publikoetako ikurrak (ERORITAKOEN PLAKA ELIZAN)

1

GUZTIRA

224

Iturria: Nafarroako Memoria Historikoaren dokumentu-funtsa. Nafarroako ikur frankistei buruzko txostena (2016).

II. ERANSKINA

Pertsonei lotutako izendegia

Zentsuan, udalez udal, sartutako elementuen kopurua, tipologiaren arabera sailkaturik.

UDALERRIA / TIPOLOGIA OROKORRA

KOPURUA

Caparroso

1

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (VALERO kalea)

1

Zarrakaztelu

1

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (RUIZ DE ALDA kalea)

1

Castejón

1

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (RUIZ DE ALDA kalea)

1

Corella

4

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (ARRESE kalea)

1

Ikastetxeak (ARRESE)

1

Eskulturak eremu publikoan (ARRESE)

1

Museoak / Erakusketa gelak (ARRESE)

1

Cortes

2

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (RUIZ DE ALDA kalea)

1

Izen oroigarria (MÁRTIRES DE LA PATRIA)

1

Lizarra

1

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (RUIZ DE ALDA kalea)

1

Ezkaroze

1

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (RUIZ DE ALDA kalea)

1

Fustiñana

1

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (VALERO kalea)

1

Los Arcos

1

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (RUIZ DE ALDA kalea)

1

Milagro

1

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (RUIZ DE ALDA kalea)

1

Iruña

7

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (EUSA, PASCUAL, RUIZ DE ALDA, LOS ARCOS kaleak)

4

Eskulturak eremu publikoan (SANJURJO MONUMENTUAREN OINARRIA)

1

Museoak / Erakusketa gelak (CONDE RODEZNO)

1

Pitillas

2

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (ELOLA, SAGARDOY kaleak)

2

Zangoza

3

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (LOS ARCOS kalea)

1

Seme kutunak (FRANCO / PRIMO DE RIVERA)

2

Santakara

1

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (RUIZ DE ALDA kalea)

1

Tutera

50

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (LOURDES auzoa)

Kaleak, etorbideak, plaza, parkeak (MANRESA kalea)

49

1

GUZTIRA

78

III. ERANSKINA

Frankismoari lotutako pertsonen zerrenda

1. FRANCO BAHAMONDE, FRANCISCO

2. MOLA VIDAL, EMILIO

3. SANJURJO SACANELL, JOSÉ

4. PRIMO DE RIVERA, JOSÉ ANTONIO

5. DOMÍNGUEZ ARÉVALO, TOMÁS (CONDE DE RODEZNO)

6. LUIS ORGAZ Y YOLDI

7. JOSÉ SOLCHAGA

8. JOSÉ IRURETAGOYENA

9. FRANCISCO GARCÍA ESCAMEZ

10. RAFAEL GARCIA VALIÑO

11. RICARDO RADA

12. JOSÉ ARELLANO DIHINX

13. JESÚS CLEMOS

14. FÉLIX MARSAL

15. LOS ARCOS FERNÁNDEZ, JOSÉ

16. SAGARDOY ALLO, MATÍAS

17. VALERO BERMEJO, LUIS

18. ARRESE MAGRA, JOSÉ LUIS

19. ELOLA OLASO IDIACAÍZ, JOSÉ ANTONIO

20. PASCUAL VISCOR, ÁNGEL MARÍA

21. RUIZ DE ALDA MIQUELEIZ, JULIO

22. EUSA RAZQUIN, VÍCTOR

FRANCO BAHAMONDE, FRANCISCO

Jaiotza: El Ferrolen, 1892ko abenduaren 4an.

Heriotza: Madrilen, 1975eko azaroaren 20an.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Estatu burua (1936ko urriaren 1etik 1975eko azaroaren 20a arte).

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Diktadurako kargu publikoa.

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Nafarroako domina (1975eko apirilaren 23an).

–Zangozako seme kutuna.

Informazio iturriak:

–Preston, Paul (1998), Franco: Caudillo de España. Bartzelona, Mondadori.

–Suárez Fernández, Luis (2009), “Franco Bahamonde, Francisco”, Diccionario biográfico español, Madril, Real Academia de la Historia. XX. liburukia, 607-612 orriak.

–Nafarroako Gobernua (2015), Nafarroako seme kutunak eta adopziokoak. Nafarroako Gobernuak NMHDFri 2015eko otsailean igorritako informazioa.

MOLA VIDAL, EMILIO

Jaiotza: Villa Claran (Kuba), 1887ko uztailaren 9an.

Heriotza: Alcoceron (Burgos), 1937ko ekainaren 3an.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Armadako jenerala.

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Gerrako merezimenduak.

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Ohorezko ehorzketa Eroritakoen monumentuko kriptan.

Informazio iturriak:

–Aróstegui, Julio (1986), “El carlismo, la conspiración y la insurrección antirrepublicana de 1936”, Arbor aldizkarian: zientzia, pentsamendua eta kultura, 491-492 zenbakiak, 27-66 orriak.

–Cardona, Gabriel (2008): “Emilio Mola Vidal, el Director”, G. Cardonaren A golpes de sable. Los grandes militares que han marcado la historia de España liburuan, Bartzelona, Ariel.

–Lizarza, Antonio (1953), Memorias de la Conspiración. Iruña, Gomez argitaletxea.

–Mikelarena, Fernando (2015), Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936. Responsables, colaboradores y ejecutores. Iruña, Pamiela.

–Ugarte Tellería, Javier (1998), La nueva Covadonga insurgente. Orígenes sociales y culturales de la sublevación de 1936 en Navarra y el País Vasco. Madril, Biblioteca Nueva.

SANJURJO SACANELL, JOSÉ

Jaiotza: Iruñean, 1872ko martxoaren 28an.

Heriotza: Estorilen (Portugal), 1936ko uztailaren 20an.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Armadako jenerala

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Gerrako merezimenduak.

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Ohorezko ehorzketa Eroritakoen monumentuko kriptan.

–Iruñean duen monumentuaren oinarria (haren bustoa kendu ondoren), haren jaiotzaren eta heriotzaren urteak aipatzen dituena.

Informazio iturriak:

–Aróstegui, Julio (1986), “El carlismo, la conspiración y la insurrección antirrepublicana de 1936”, Arbor aldizkarian: zientzia, pentsamendua eta kultura, 491-492 zenbakiak, 27-66 orriak.

–Cardona, Gabriel (2008): “José Sanjurjo Sacanell, el León del Rif”, G. Cardonaren A golpes de sable. Los grandes militares que han marcado la historia de España liburuan, Bartzelona, Ariel.

–Lizarza, Antonio (1953), Memorias de la Conspiración. Iruña, Gomez argitaletxea.

–Ugarte Tellería, Javier (1998), La nueva Covadonga insurgente. Orígenes sociales y culturales de la sublevación de 1936 en Navarra y el País Vasco. Madril, Biblioteca Nueva.

PRIMO DE RIVERA, JOSÉ ANTONIO

Jaiotza: Madrilen, 1903ko apirilaren 24an.

Heriotza: Alacanten, 1936ko azaroaren 20an.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Falange Españolaren fundatzaileetako bat, 1931n, eta gero Falange Española y de las JONSeko buruzagietako bat, Julio Ruiz de Alda Miqueleizekin batera.

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Errepresioaren biktima alde errepublikanoan

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Zangozako seme kutuna

Informazio iturriak:

–Gil Pecharromán, Julio (1996), José Antonio Primo de Rivera. Retrato de un visionario. Madril, Temas de Hoy argitalpenak.

–Payne, Stanley G. (1997), Franco y José Antonio. El extraño caso del fascismo español. Planeta.

DOMÍNGUEZ ARÉVALO, TOMÁS (RODEZNO KONDEA).

Jaiotza: Madrilen, 1882ko irailaren 26an.

Heriotza: Alesbesen (Nafarroa), 1952ko abuztuaren 10ean.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Justizia ministroa (1938/01/31-1939/08/09).

–Hezkuntza Nazionaleko bitarteko ministroa (1939/04/28-1939/08/09).

–Nafarroako Foru Diputazioko lehendakariordea (1940-1948).

–Gorteetako prokuradorea (1943-1946).

–Eginkizun nagusia 193ko uztailaren 18ko estatu kolpearen prestakuntzan.

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Diktadurako kargu publikoa.

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Iruñeko Udaletxeko erakusketa gela

Informazio iturriak:

–Aróstegui, Julio (1986), “El carlismo, la conspiración y la insurrección antirrepublicana de 1936”, Arbor aldizkarian: zientzia, pentsamendua eta kultura, 491-492 zenbakiak, 27-66 orriak.

–Oroimenaren Autobusa (2009), Conde de Rodezno, la justicia al revés. Iruña, Autobús de la Memoria-Pamiela.

–Estatuko Aldizkari Ofiziala: [1938/02/01eko EAO] / [1939/08/10eko EAO] / [1939/04/29ko EAO]

–Lizarza, Antonio (1953), Memorias de la Conspiración. Iruña, Gómez argitaletxea.

–Tavera, Susana (2009), “Domínguez Arévalo, Tomás”, Diccionario biográfico español, Madril, Real Academia de la Historia. XVI. liburukia, 486 -489 orriak.

–Ugarte Tellería, Javier (1998), La nueva Covadonga insurgente. Orígenes sociales y culturales de la sublevación de 1936 en Navarra y el País Vasco. Madril, Biblioteca Nueva.

–Urquijo Goitia, José Ramón (2001), Gobiernos y ministros españoles (1808-2000). Madril, CSIC.

–Villanueva, Aurora (1998), El Carlismo Navarro Durante el Primer Franquismo. San Sebastián de los Reyes (Madril), Actas.

NAFARROAKO SEME ADOPTIBOAK EDO KUTUNAK, NAFARROAKO GOBERNUAREN ERABAKIZ EZEZTATUAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko otsailaren 11n hartua. Haren bidez ezeztatzen dira Nafarroako Diputazioak hartutako erabaki hauek: 1939ko maiatzaren 12koa, 1939ko uztailaren 14koa, 1969ko maiatzaren 27koa eta 1974ko abenduaren 27koa. Horiek guztiak Nafarroako herritar kutun edo ohorezkoen izendapenei buruzkoak dira.

DOMÍNGUEZ ARÉVALO, Rodezko kondea

FRANCISCO FRANCO BAHAMONDE jenerala

LUIS ORGAZ Y YOLDI jenerala

JOSÉ SOLCHAGA jenerala

JOSÉ IRURETAGOYENA jenerala

FRANCISCO GARCÍA ESCAMEZ jenerala

RAFAEL GARCIA VALIÑO jenerala

RICARDO RADA jenerala

JOSÉ ARELLANO DIHINX

Zerrenda sartu dira, toki entitateek egiazta dezaten beren eskumenaren esparruan pertsona horiei buruzko goresmenik ote den.

LOS ARCOS FERNÁNDEZ, JOSÉ

Jaiotza: Madrilen, 1885eko martxoaren 22an.

Heriotza: Valladoliden, 1945eko urtarrilaren 24an.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–45. Dibisioko komandantea Espainiako gerra zibilean.

–Bergara eta Soraluze 1936ko irailean okupatu zuten tropetako teniente koronela.

–Nafarroako gobernadore militarra (1939-1944).

–Armadako jenerala

–Teniente jeneral bilakatua 1944ko apirilaren 10ean.

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Gerrako merezimenduak

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Kalea Iruñean.

–Kalea Zangozan.

Informazio iturriak:

–ABC, 1946ko urtarrilaren 25ekoa, 19. eta 20. orriak.

–Gran Enciclopedia Navarra: Gobierno Militar (http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=10550).

SAGARDOY ALLO, MATÍAS

Jaiotza: Pitillasen (Nafarroa), 1901eko abuztuaren 3an.

Heriotza.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Dibisio Urdineko II. batailoiko (262. erregimentua) komandante burua.

–Armadako jenerala

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Kalea Pitillasen

Informazio iturriak:

–Altamira Ramos, Alvaro (2011), Diario de un General. Visión Libros argitaletxea.

–Egilerik gabe (2016), “Biografía del Comandante Sagardoy Allo”, en Memoria Blau Foro Memoria Histórica de la División Azul (http://memoriablau.es/viewtopic.php?f=37&t=7024).

VALERO BERMEJO, LUIS

Jaiotza: Zaragozan, 1917an.

Heriotza: Madrilen, 1995eko martxoaren 16an.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Nafarroako gobernadore zibila (1949-1954), Iruñean diktaduran egin zen lehendabiziko greban (1951).

–Ávilako gobernadore zibila

–Ogasuneko idazkariordea (1965-1967).

–Instituto Nacional de la Vivienda y de la Obra Sindical del Hogar delakoaren zuzendari nagusia

–Mugimenduko kontseilari nazionala

–Gorteetako prokuradorea

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Diktadurako kargu publikoa.

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Kalea Fustiñanan

–Kalea Caparroson

Informazio iturriak:

–Diputatuen Kongresua (2016) Histórico de Diputados (http://www.congreso.es/portal/page/portal/Congreso/Congreso/SDocum/ArchCon/SDHistoDipu).

–Díaz Monreal, José Luis (2013), La huelga de 1951 y otros conflictos en Navarra durante los años cincuenta. Iruña, Pamiela.

–Villanueva, Aurora (1998), «La Sorpresa navarra: mayo de 1951», Mito y realidad en la historia de Navarra: Nafarroako Historiari buruzko IV. Biltzarreko txostenak, Nafarroako Historiari buruzko Biltzarra, v. II: Iruña, Nafarroako Azterlan Historikoen Elkartea.

ARRESE MAGRA, JOSÉ LUIS

Jaiotza: Bilbon, 1905eko apirilaren 14an.

Heriotza: Corellan, 1986ko apirilaren 6an.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Málagako gobernadore zibila (1939-1941).

–FET y de las JONSeko ministro idazkari nagusia (1941/05/19 - 1945/07/20).

–FET y de las JONSeko ministro idazkari nagusia (1956/02/15 - 1957/02/25).

–Etxebizitzako ministroa (1957/02/25-1960/03/17).

–Gorteetako prokuradorea (1943-1977).

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Diktadurako kargu publikoa

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Corellako José Luis Arrese ikastetxe publikoa.

–Museoa Corellan.

–Kalea Corellan.

–Bustoa Corellan.

Informazio iturriak:

–Aparisi Laporta, Luis Miguel (2009), “Arrese y Murga, José Luis”, Diccionario biográfico español, Madril, Real Academia de la Historia. V. liburukia, 578 -579 orriak.

–Estatuko Aldizkari Ofiziala: [1941/05/20ko EAO] / [1945/07/21eko EAO] / [1956/02/16ko EAO] / [1957/02/26ko EAO] / [1957/02/26ko EAO] / [1960/03/18ko EAO]

–Diputatuen Kongresua (2016) Histórico de Diputados (http://www.congreso.es/portal/page/portal/Congreso/Congreso/SDocum/ArchCon/SDHistoDipu).

–Urquijo Goitia, José Ramón (2001), Gobiernos y ministros españoles (1808-2000). Madril, CSIC.

ELOLA OLASO IDIACAÍZ, JOSÉ ANTONIO

Jaiotza: Tandilen (Argentina), 1909an.

Heriotza: Madrilen, 1976ko apirilaren 23an.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Ciudad Real probintziako gobernadore zibila (1939-1940).

–Sevillako gobernadore zibila (1940-1941).

–Gorteetako prokuradorea (1943-1976).

–Frente de Juventudesko delegatu nazionala (1943-1955).

–Gorputz eta Kirol Hezkuntzako delegatu nazionala (1956-1967).

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Diktadurako kargu publikoa.

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Kalea Pitillasen.

Informazio iturriak:

–Argaya Roca, Miguel (2009), “Elola Olaso Idiacaíz, José Antonio”, Diccionario biográfico español, Madril, Real Academia de la Historia. XVII. liburukia, 183 -184 orriak.

–Diputatuen Kongresua (2016) Histórico de Diputados (http://www.congreso.es/portal/page/portal/Congreso/Congreso/SDocum/ArchCon/SDHistoDipu).

–Fundación Nacional Francisco Franco (2016), “José Antonio Elola-Olaso, Delegado Nacional del Frente de Juventudes y gran español”. (http://www.fnff.es/Jose_Antonio_ElolaOlaso_Delegado_Nacional_del_Frente_de_Juventudes_y_gran_espanol_1427_c.htm).

EUSA RAZQUIN, VÍCTOR

Jaiotza: Iruñean, 1894ko martxoaren 6an.

Heriotza: Iruñean, 1990ean.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Nafarroako Gerrako Batzorde Karlista Zentraleko kidea.

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Kultura: arkitektura.

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Kalea Iruñean

Informazio iturriak:

–Cortes Sádaba, María José (2009), “Eusa Razquin, Víctor”, Diccionario biográfico español, Madril, Real Academia de la Historia. XVIII. liburukia, 169. orria.

–Docal Ortega, Carlos (1998), “La arquitectura navarra entre los años cuarenta y cincuenta”, Actas del Congreso Internacional de Roma a Nueva York, itinerarios de la nueva arquitectura española 1950/1965, Iruña, Nafarroako Unibertsitatea.

–Mikelarena, Fernando (2015), Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936. Responsables, colaboradores y ejecutores. Iruña, Pamiela.

–Ugarte Tellería, Javier (1998), La nueva Covadonga insurgente. Orígenes sociales y culturales de la sublevación de 1936 en Navarra y el País Vasco. Madril, Biblioteca Nueva.

PASCUAL VISCOR, ÁNGEL MARÍA

Jaiotza: Iruñean, 1911n.

Heriotza: Iruñean, 1947an.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin

–Arriba España egunkari falangistaren fundatzaileetako bat eta zuzendaria; 1936ko abuztuaren 1ean fundatu zuen La Voz de Navarra egunkariari konfiskatutako errotatibarekin, Zapateria kalean.

–Honako hau dio egunkariaren lehen aleak: “Burkide! Behartua zaude judaismoa, masoneria, marxismoa eta separatismoa jazartzera. Desegin eta erre haien egunkari, liburu, aldizkari eta propagandak. Burkide! Jainkoaren eta Aberriaren alde!”. (Domínguez Arribasek aipatua, 2009: 181).

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Kultur merezimenduak (Poesia).

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Plaza Iruñean.

Informazio iturriak:

–Ayarga Roca, Miguel (2009), “Pascual Viscor, Angel María”, Diccionario biográfico español, Madril, Real Academia de la Historia. XL. liburukia, 224. orria.

–Domínguez Arribas, Javier (2009), El enemigo judeo-masónico en la propaganda franquista, 1936-1945. Madril: Marcial Pons Historia.

–Estornés Lasa, Bernardo, “Ángel María Pascual Viscor”, Auñamendi Eusko Entziklopedia: http://www.euskomedia.org/aunamendi/122789

–Iribarren, Manuel (1970), Escritores Navarros de ayer y de hoy, Gómez argitaletxea, Iruña, 1970, (111-112 orriak).

–Lecea Yábar, Juan María (1998), “Ángel María Pascual (1911-1947)”, Príncipe de Viana, LIX, 215. zenbakia, 859-874 orriak.

RUIZ DE ALDA MIQUELEIZ, JULIO

Jaiotza: Lizarran, 1897an.

Heriotza: Madrilen, 1936an.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Falange Españolaren fundatzaileetako bat, 1931n, eta gero Falange Española y de las JONSeko buruzagietako bat, José Antonio Primo de Riverarekin batera.

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Errepresioaren biktima alde errepublikanoan

Lortutako izendapen edo aipamenak

–Kalea Zarrakaztelun

–Kalea Castejonen

–Kalea Cortesen

–Kalea Lizarran

–Kalea Ezkarozen

–Kalea Los Arcosen

–Kalea Milagron

–Zeharkalea Santakaran

–Etxebizitza multzoa, Grupo Ruiz de Alda izenekoa, Iruñean

Informazio iturriak:

–Estornés, Idoia, “Julio Ruiz de Alda Miqueleiz”, Auñamendi Eusko Entziklopedia (http://www.euskomedia.org/aunamendi/122397).

–Lázaro, Carlos (2009), “Ruiz de Alda Miqueleiz, Julio”, Diccionario biográfico español, Madril, Real Academia de la Historia. XLIV. liburukia, 657-660 orriak.

–Payne, Stanley (1965), Falange, Historia del fascismo español. París, Ruedo Ibérico argitalpenak

LOURDES AUZOA (TUTERA)

Auzo honek gerra zibilean lerro kolpistetan borrokatuz hil ziren 49 lagunen izenak ditu. Talde bati egindako izendapena da, II Errepubliko gobernuaren aurka matxinatutako tropetako borrokalariak goresteko helburuz, diktadurak “Gurutzadan hildakoak” deitzen baititu.

Loturaren kategoria 1936ko estatu kolpearekin eta erregimen frankistarekin:

–Borrokan hildakoak armada frankistaren lerroetan

–Errepresioan parte hartutakoak: Jesús Clemos Burgaleta eta Félix Marsal Moracho (Mikelarena, 2015 / FDMHN).

Kasu berezia da 1931n Tuterako Udaleko zinegotzia zen Francisco Sarasa Moranena, frontean eraila bere ideia errepublikazaleengatik (FDMHN, E. Majuelo).

Zer arrazoi edo merezimendurengatik izendatua:

–Gerrako merezimenduak

Lortutako izendapen edo aipamenak:

–Kaleak: Alejandro Lasala Arriazu / Alfredo Casajús de Martín / Ángel Pérez Francés / Benito Caparroso Paños / Bernardino Lacarra Calavía / Bernardo Escos Catalán / Bienvenido Sánchez Alfaro / Bonifacio Olleta Martínez / Cándido Santos Jaime / Carmelo Baquero Jacoste / Cecilio Benito García / Cenón Amigot Munilla / Esteban Álava Garasa / Felipe Gaytán de Ayala y de Benito / Felipe Pérez Jiménez / Félix Bailo Baquin / Félix Marsal Moracho / Fermín Ochoa Gracia / Francisco Álava Serrano / Francisco Sarasa Morán / Francisco Úcar Goldesmit / Francisco Javier Añón Baigorri / Hermanos Pérez Nievas / Hermanos Segura Golmayo / Javier Garijo Satrústegui / Jesús Clemos Burgaleta / Jesús Gorrindo Abadía / José Álava Matute / Juan Salvatierra Puertas / Julián Arcos Escribano / Lucio Bordonaba Bordonaba / Luis Lacarra Munilla / Luis Moracho Ciria / Manuel Jiménez Romé / Manuel Moneo Fernández / Manuel Robles Pintado / Pedro Inaga Moreno / Pedro Jacoste Garde / Pedro Labarga Gascón / Perfecto Malo Munilla / Rafael Delgado Garcés / Ramón Dachary Jusué / Ricardo Enériz Ochoa / Santiago Fernández Portoles / Santos Coloma Avizcuren / Santos Nevot Moracho / Serafín Azcona Gamen / Tomás Osta Francés / Victoriano Bordonaba Gil.

Informazio iturriak:

Auzo osoari buruz:

–Pérez Sánchez, Beatriz (2016), Tuterako Lourdes auzoko 49 kaleen izenak jartzeko inguruabarrei buruzko txosten teknikoa. Dokumenu argitaragabea. Tuterako Udala.

–Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu-funtsa (Emilio Majuelo funtsa).

–Mikelarena, Fernando (2013) “Un primer argumento a favor de la eliminación del callejero franquista de Tudela.” (http://elblogdefernandomikelarena.blogspot.com.es/2013/01/un-primer-argumento-favor-de-la.html).

–Mikelarena, Fernando (2013) “El segundo argumento a favor de la eliminación del callejero franquista de Tudela.” (http://elblogdefernandomikelarena.blogspot.com.es/2013/01/el-segundo-argumento-favor-de-la.html).

Jesús Clemos Burgaletari eta Félix Marsal Morachori buruz:

–Mikelarena, Fernando (2015), Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936. Responsables, colaboradores y ejecutores. Iruña, Pamiela.

–Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu-funtsa (Emilio Majuelo funtsa).

Francisco Sarasa Moráni buruz:

–Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu-funtsa (Emilio Majuelo funtsa).

–Majuelo Gil, Emilio; Mendiola Gonzalo, Fernando; Garmendia Amutxastegi, Gotzon, Pérez Ibarrola, Nerea; García Funes, Juan Carlos (2016) “Cargos públicos navarros asesinados como consecuencia de la sublevación militar de 1936”, Memoria paperak. Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu-funtseko laneko dokumentuak, 1. zenbakia.

IKUR FRANKISTAK KENTZEKO GOMENDIOAK

1. Sarrera.

Ikur frankistak kentzeko programaren bitartez Nafarroako espazio publikoa demokratizatzea da Nafarroako Gobernuak lehenetsita dituen ildoetako bat memoria historikoaren arloan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez. Legezko agindua da, baina bai eta memoriaren betebeharra ere, eta betebehar etiko bat gure orainarekin eta gure etorkizunarekin.

Iraganaz mintzatzen garenean, ezinbestekoa da historia eta memoria bereiztea. Memoriak ez du historia ukatzen. Memoriak iraganari begiratzen dio ikusmolde kritiko batetik, demokratikoki adosteko gure historiaren zein elementuk merezi duten aintzatespen publikoa gaur egun. Horixe da ikur frankistak eta gerra zibilekoak kentzeko programaren helburua. Horrela, ikurrak kendu edo kaleen izenak aldatzen badira edo giza eskubideak urratzen parte hartu edo 1936ko kolpe militarra antolatzen, horren ondorengo indarkerian edo ondoko diktaduran nabarmen lagundu zuten pertsonei emandako goresmen sariak kentzen badira, bizikidetza hobea eraikitzeko egiten da, ikur eta aintzatespen publiko horiek ez ditzaten biktimak iraindu. Azken finean, Nafarroaren memoria demokratikoa berreskuratzeko egiten da, eta bakearen, bizikidetzaren, askatasunaren eta demokraziaren balioak urratzen dituzten ikurrak gure espazio publikotik kentzeko.

2. Ikur frankistei buruzko lege esparrua.

2003. urtetik bada Nafarroan araudi bat, oraindik ugari diren ikur frankistak gure espazio publikotik kentzea bultzatu behar zukeena.

2.1. Arauaren baliorik ez badu ere, oso garrantzitsua izan zen Nafarroako Parlamentuaren 2003ko martxoaren 10eko adierazpena, Nafarroako erakundeei beharrezko baldintzak ezartzeko eskatu ziena “askatasunaren aurkakoak eta gainditu gogo dugun iraganaren (kolpe militarraren eta diktadura frankistaren) adierazgarri diren ikurrak kentzeko”.

2.2. 24/2003 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Sinboloei buruzkoa.

Sinboloei buruzko Legeak xedapen iragankor bat sartu zuen Parlamentuaren eztabaidan, urtebeteko epea ezarri zuena ikur frankistak kentzeko:

“Xedapen iragankor bakarra. Sinbolo frankistak kentzea.

Foru lege honek indarra hartu eta urtebeteko epean, bertan aipatutako agintariek Francoren erregimenaren sinbologia kendu eta ordeztu eginen dute. Eraikin historiko artistiko deklaraturikoetan dauden sinboloak kendu eta Vianako Printzea Erakundera bidaliko dira, haren zaintzapean uzteko, kentzea ezinezkoa denean salbu”.

2.3. Abenduaren 26ko 52/2007 Legea, gerra zibilean eta diktadura garaian jazarpena edo indarkeria jasan zutenen eskubideak aitortu eta hedatzen dituena:

“15. artikulua. Ikur eta monumentu publikoak.

1. Administrazio publikoek, beren eskumenez baliatuz, behar diren neurriak hartuko dituzte altxamendu militarra, Gerra Zibila eta diktadurako errepresioa pertsonalki nahiz kolektiboki goratzen dituzten armarriak, intsigniak, plakak eta gainerako objektu edo aipamenak kentzeko. Neurri horien artean, diru-laguntza edo laguntza publikoak kentzea ere sartzen ahalko da.

2. Aurreko atalean aurreikusitakoa ez da aplikatuko aipamenak oroitzapen pribatu soilak direnean, aurkariak goresten ez direnean, edo legeak babestutako arte, arkitektura edo arte eta erlijioko arrazoiak daudenean.

3. Gobernuak autonomia erkidegoekin eta toki entitateekin eginen du lan Gerra Zibilari eta Diktadurari buruzko aztarnen katalogoa prestatzen, aurreko idatz-zatian aurreikusitako ondorioetarako.

4. Administrazio publikoek diru-laguntzak edo laguntzak kentzen ahalko dizkiete artikulu honen 1. idatz-zatian aurreikusitako moduan jokatzen ez duten jabe pribatuei”.

2.4. 33/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoa:

“10. artikulua. Sinbolo, idazkun eta aipamen frankisten errolda.

Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak sinbolo, idazkun eta aipamen frankistei buruzko zentsua prestatuko du, eta Nafarroako Gobernuari aurkeztuko dio.

11. artikulua. Sinbolo, idazkun eta aipamen frankistak kentzea.

Nafarroako Gobernuak, bere eskumenez baliatuz, behar diren neurriak hartuko ditu altxamendu militarra, Gerra Zibila eta diktadurako errepresioa pertsonalki nahiz kolektiboki goratzeko armarriak, intsigniak, plakak eta gainerako objektu edo aipamenak kentzeko. Neurri horien artean, diru-laguntza edo laguntza publikoak kentzea ere sartzen ahalko da.

12. artikulua. Sari, izendapen, titulu eta ohore instituzionalen baliogabetzea.

Nafarroako administrazio publikoek, foru lege hau argitaratu eta urtebeteko epean, berraztertu eta baliogabetu eginen dituzte erregimen frankistarekin zerikusia izandako pertsonek jasotako sariak, izendapenak, ohorezko tituluak eta gainerako goraipamenak, eta, urtebeteko epe horretan, behar diren zuzemenak eginen dituzte aurreko horiei buruzko ziurtagiriak egiteko. Ziurtagiri horiek publiko eginen dituzte administrazio desberdinek, eta Espainiako Gobernuari igorriko dizkiete”.

3. Ikur frankistak kentzeko programa.

Azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak ikur frankistak kentzeko programa bat bultzatu zuen. Jakinaren gainean izanik toki entitateek funtsezko eginkizuna dutela haren garapenean, eta Zuzendaritza Nagusiak hartutako jarduketa irizpidetik abiatuta, hau da, toki entitateen eta erakundeen lankidetza eta inplikazioa beti bilatzearena, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera aurkeztu zen programa.

Hortaz, lehenik eta behin, Nafarroako toki entitate guztien lankidetza eskatu genuen. Haien erantzunak kontuan hartuta, gure espazioa publikoan egon zitezkeen ikur frankisten lehen zerrenda egin zen, eta Zuzendaritza Nagusian genuen informazioa erantsi zitzaion. Orobat, txosten bat eskatu zitzaion Unibertsitate Publikoak duen Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu-funtsari, bildutako informazioa historia aldetik aztertzeko. Dokumentazio horretatik abiatuta prestatu da Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoari aurkezten diogun ikurren zentsuari buruzko proposamen hau.

Izan ere, 33/2013 Foru Legearen 10. artikuluaren ondorioz, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoak prestatu beharko du ikur, idazkun eta aipamen frankistei buruzko zentsu bat, Nafarroako Gobernuari aurkezteko. Ezinbestekotzat jo dugu, ikurren zentsua onestearekin batera, Batzordeak hainbat gomendio planteatzea ere ikur bakoitzarekin nola jokatu jakiteko, bai hura kentzea edo beste esanahi bat ematea aholkatuz. Zentsua eta gomendioak onetsirik, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak bi dokumentuak igorriko dizkio Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, bai eta ukitutako toki entitate bakoitzari ere, neurri egokiak har ditzaten.

Espainiaren kasuan, erreferentziako lege esparrua, jakina, 52/2007 Legea izan da, 15.1 artikuluan ezartzen baitu autonomia erkidegoek katalogoak prestatu beharko dituztela haien lurraldeetan dituzten ikur frankistekin. Dena dela, gaur egun, bederatzi urte iragan ondoren, gutxi dira egin diren zentsuak. Kataluniak eta Euskal Autonomia Erkidegoak bakarrik bete dute ikur frankisten arloan indarra duen legedia. Lehenak 2010ean argitaratu zuen, eta bigarrenak 2012an.

4. Nafarroako ikurren zentsua.

Ikur frankistei buruzko zentsuak hainbat ikur, idazkun, aipamen, goresmen sari, izendapen, ohorezko titulu eta erregimen frankistari lotutako pertsonak goraipatzeko gainerako moduak hartzen ditu kontuan.

1. taula: aztertutako udalerrien kopurua eta zerrenden ordezkagarritasuna.

NAFARROA

Egilea

Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu-funtsa

Aztertutako udalerrien kopurua

141

Udalerrien %

51.6

Herritarren %

76,5

Iturria: Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu-funtsa Nafarroako ikur frankistei buruzko txostena. (2016).

Ikur frankistei buruz proposatu den zentsua irekia da eta ez da behin betikoa hainbat arrazoirengatik. Lehenik, gaur egun Nafarroako espazio publikoari buruz dugun argazki partzial bat, nahiz garrantzitsua, da eta ezagutzen ez ditugun beste ikur batzuk agertzearekin aldatzen ahal da. Zenbait udalek, 1. taulan ageri den moduan, ez diote gure lankidetza eskaerari erantzun, eta ezinezkoa izan da (zegoen denboragatik) Nafarroako kaleen izendegi guztia aztertzea, bai eta udalen Osoko Bilkuretako akta liburu guztiak ere, kolpe militarrean, ondoko errepresioan eta indarkerian edo diktaduran parte hartutakoak seme adoptibo edo kutun eginak izan ditzaketen erabakiak aztertzeko. Aldi berean, ez dago gaur egun ikerlan historiko behar bezain sakonik zehaztu ahal izateko zenbaterainoko laguntza edo parte-hartzea izan zuten pertsona batzuek 1936. urtetik aurrera eta erregimen frankistan giza eskubideak urratzen. Arazo asko daude oraindik artxiboetan eta dokumentu iturrietan sartzeko, gertatutakoaren ezagutza xehakatuagoa eta zehatzagoa izateko. Horrela, Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu-funtsak prestatutako txostenean behin baino gehiagotan adierazten da zenbait kasutan “beste ikerlan batzuk egin beharko direla argiago zehazteko zer lotura duten pertsona hauetako batzuek erregimen frankistarekin [ ... ] ziurtasun handiagoz erabaki bat hartzeko”.

Bigarrenik, aipatu txostenean islatzen den moduan “bildu ezin izan diren aspektu batzuk daude [ ... ], ikur frankisten azterlan integral batean heldu beharko liratekeenak. Besteak beste, hilerriei dagokien guztia nabarmentzen da [ ... ], ikerlan monografikoa beharko lukeena; lege tratamendu berezitua ere beharko luke, eremu horretan publikoaren eta pribatuaren arteko konbinazioa bereziki zaila delako”.

Horregatik guztiagatik, zentsu hau eta, hortaz, bertan bildutako ikurrekin jokatzeko gomendioak, lehen urratsa dira Nafarroako espazio publikoak beharrezkoa duen demokratizazio horretan. Garrantzitsutzat jotzen dugun lehen urratsa, aurrera egin behar duena 36ko indarkeriaren biktimekiko erreparazioaren bidean, Nafarroan memoria demokratikoa irekitzeko eta azpian dituen oinarrien eta bizikidetza indartzeko bidean; oinarri horiek, ezinbestean, etika politikoa eta demokrazia dira.

5. Ikurren sailkapena eta gomendio orokorrak

Gaur egun dugun zentsutik abiatuta, hainbat gomendio prestatu ditugu nola jokatu behako litzatekeen jakiteko, jakinik eskumena gehienbat toki entitateena dela. Haiek erabakiko dute zein den modurik egokiena ikur frankistak kentzeko, eta batzuetan haruntzago egin beharko dute ikurrak kentzeko prozesuetan; betiere, erabakiak txosten teknikoek babesturik.

IKUR BEREZIAK

2. taula: Ikur frankistak. Zentsuko elementuen kopurua.

TIPOLOGIA

KOPURUA

%

Eraikin publikoetako eta espazio publikoetako ikurrak

220

%98,21

Etxebizitza-eraikinetako plakak edo lauzak

152

%69,09

Ereinotzak

53

%24,09

Eroritakoen plaka elizen fatxadetan

14

%6,36

Erregimenari lotutako eszenen koadroak

1

%0,45

Monumentuak eta monumentu multzoak

4

%1,79

Eroritakoen ohorezko gurutzeak espazio publikoetan

2

%50,00

Eroritakoen monumentua

2

%50,00

GUZTIRA

224

Iturria: Nafarroako Memoria Historikoaren dokumentu-funtsa. Nafarroako ikur frankistei buruzko txostena. (2016).

Horrela izanik, hauexek dira proposatzen ditugun gomendioak:

A) Armarria, San Fernandoren Gurutze Ereinoztuna.

Francisco Franco diktadoreak 1937an eman zion Nafarroari San Fernandoren Gurutze Ereinoztuna eta armarrian ezarri zen 1936ko kolpe militarrean lagundu zioten boluntario nafarren omenez eta aintzaz. Nafarroako armarriko gurutze ereinoztunak bidezko egiten du indarkeria ideia politiko batzuk defendatzeko eta gerran gizon emakumeak hiltzea goresten du.

Gomendioa. San Fernandoren Gurutze Ereinoztuna Nafarroako armarri guztietatik kentzea, lehen aipatu 24/2003 Foru Legean eta 33/2013 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

B) Martirien eta eroritakoen kulturako plakak eta eskultura elementuak.

Harrizko edo marmolezko plakak dira, bai eta eraikuntza handiak ere, eskulturan edo arkitekturan. Kolpe militar baten ondorioz gerra zibilean hildakoen memoria goresteko egindako elementuak dira. Aurretik azaldu den moduan, horrelako elementuak indarkeria eta gerra goretsi eta justifikatzen dute ideia batzuk defendatzeko tresna gisa. Gainera, matxinatutako aldean hildakoen izenak jasotzen dira elementu horietan, eta bizikidetzan aurrera egitea galarazten duten elementuak dira, gure gizartearen haustura, indarkeria eta gerra gogorarazten baitizkigute.

Gomendioa. Lehen neurri gisa, multzoa kentzea proposatzen da, eta Vianako Printzea Erakundearen esku uzten da haren kontserbazioa, ondare historikoaren elementu gisa, gertatutakoaren oroitzapenenari eusteko. Hori ezinezkoa bada, erregimen frankistaren garaipena goresten duten zati sinbolikoak plakatik edo eskulturazko edo arkitekturazko elementutik kentzea proposatzen da, hau da: armarriak, uztarriak eta geziak, Gurutzadari, Jeneralisimoari, Primo de Riverari egiten zaizkien aipamenak, edo idazkun goresgarriak, hala nola, Jainkoaren eta Espainiaren alde eroriak...

C) Instituto Nacional de la Vivienda y de la Obra Sindical del Hogar delakoaren plakak

Erregimen frankistak Etxebizitzaren Institutu Nazionala sortu zuen, hirien hazkunde fisikoa kontrolatzeko helburuz eta, horrela, gizartea garatzeko eredu jakin bat bultzatzeko, FET y de las JONSen menpe. Horrela, diktaduraren urteetan etxebizitza multzoak eraiki ziren, eta haietan kartel handiak ezarri, Sindikatuen Delegazio Nazionalaren eta Etxebizitza Institutu Nazionalaren ikur gisa. Modu berean, ikur frankistak daramatzaten plaka txikiak ere ezarri ziren etxebizitza askotan, eta hala jarraitzen dute.

Gomendioa. Elementu horiek guztiak kentzea.

D) Seme adoptiboak edo kutunak izendatzea.

Diktaduran maiz ematen zitzaion seme adoptiboaren edo kutunaren titulua Francisco Francori eta erregimen frankistari lotutako beste pertsonaia batzuei, haien lana aintzat hartuta; alegia, berriz ere gerra eta erregimen bera aintzatetsiz.

Gomendioa. Edozein erakundek bultzaturik, tokikoa edo probintziakoa izan, giza eskubideak urratzeko prozesuetan erantzukizunen bat duten pertsonak seme adoptibo eta kutun izendatzeko hartutako erabakiak ezeztatzea.

E) Gerraren aintzatespen kolektiboa egiten den auzoa.

Jainkoaren eta Espainiaren alde hildakoak aberriaren martiri bihurtu ziren eta ikur frankisten ardatzean ezarri ziren. Zenbait kasutan kolektiboki ere erabiltzen dira, hala nola, Tuterako Lourdes auzoan (edo Iruñeko Txantreakoan egin zen bezala), indarkeria ideia politiko batzuen defentsan aintzatetsi, justifikatu eta balioesteko elementu gisa: erregimen frankistaren hirigintzako lorpenak eta edozein eratakoak gerran alde irabazlean hildakoen sakrifizioari, gerra zibilean hildako gizon eta emakumeen sakrifizioari, eskertu beharreko arrakasta gisa aurkeztu zitzaizkion gizarteari 40.eko eta 50.eko hamarkadetan. Kasu honetan kontua ez da gerra zibilean hildakoen izen jakin batzuen balio sinbolikoa (edo ez kasu guztietan bederen), baizik eta konkretua gainditu eta kontuan hartzea sinbolismoa eta indarkeriaren gorespena, horregatik aukeratu baitziren izen horiek.

Gomendioa. Izen guztiak kentzea.

Kaleen eta beste espazio publiko batzuen (kirol, kultura edo hezkuntza arlokoak) izenak kentzea.

Irizpidea: giza eskubideak urratzeko prozesuetan eta errepresioa eta indarkeria instituzionalizatzen zuzeneko erantzukizuna duten pertsonak

1936ko uztailaren 18an izan zen armadaren zati baten altxamendua Errepublikako gobernu legitimoaren aurka. Altxamenduan eta ondoko errepresioan giza eskubideak urratu zituzten ezin konta ahala prozesu gertatu ziren, eta haietan zuzeneko erantzukizuna izan zuten estamentu militarreko zein gizarte zibileko kideek. Altxatutako militarrek, gainerako sektore konspiratzaileekin batera, gobernu egitura politiko bat antolatu zuten –Defentsa Nazionaleko Batzordea, Estatuko Batzorde Teknikoa, Nazioaren Gobernua eta gobernadore zibilak–eta hark, gerra zuzentzeaz gain, indarkeria instituzionalizatu zuen erregimen frankistaren aurkakoen kontra.

Gomendioa. Izen guztiak kentzea. Zenbait kasutan, justifikazioa aldez aurretik arrazoituta, kultur merezimenduak edo bestelakoak kontuan izanda, erabakia hartu liteke beste esanahi bat emateko izen batzuei, baldin eta egiaztatua ez badago ekintza bortitzetan edo giza eskubideen urraketan parte hartu zutela. Erabaki hori bat heldu da Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu-funtsaren txostenak planteatzen duenarekin, non esaten baita zenbait kasutan “izendatzeko merezimenduak diktaduratik kanpoko aferak direla; esate baterako, literatur merezimenduen kasua”.

Iragarkiaren kodea: F1613817