1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 1568/2016 Ebazpenarena. Haren bidez onesten dira Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuan prestakuntzarako hiru bekaren deialdia eta oinarri arautzaileak eta baimentzen da horietarako gastua.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/eu/index): BDNS (identifikazioa): 327264.
Xedea:
Deialdi honen xedea da prestakuntzako hiru beka ematea, norgehiagokako araubidean, Ekonomian, Enpresen Administrazioan eta Enpresen Zuzendaritzan gradudun edo tituludun direnentzat edo Enpresa Zientzietan diplomadun direnentzat, haien prestakuntza sustatzeko, nazioartekotzearen eremurako eta eskualde politikak dakartzan betebeharrek ekarritako funts europarrak kudeatzeko eta kontrolatzeko eremurako.
Oinarri arautzaileak:
Abenduaren 27ko 1568/2016 Ebazpena.
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6690/Becas-de-formacion-para-graduados-o-titulados-en-Economia-Administracion-y-Direccion-de-Empresas-o-Diplomados-en-Empresariales-2017.
Zenbatekoa: deialdi honetara bideratu den zenbatekoa 67.337,28 eurokoa da, guztira.
Eskaerak aurkezteko epea: hamabost egun baliodun, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko abenduaren 27an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1614846