89. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GORZA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Gorzako Kontzejuak herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatua aplikatzeko.

Argitara ematen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikulua aplikatu beharrez, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Gorzako, Izizeko eta Galozeko kontzejuak.

Gorzan, 2017ko apirilaren 6an.–Alkatea, Luis Iriarte Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1704777