86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

494/2017 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 6 beka emateko deialdia onesten duena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko.

Irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Dekretu horren 31. artikuluak Ardogintza Sustatzeko Atala Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren barnean sailkatzen du eta 34. artikuluak zehazten du zein den Ardogintza Sustatzeko Atalaren eskumen esparrua.

Azaroaren 16ko 105/2016 Foru Dekretuaren bidez, irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua aldatu zen. Horren bosgarren xedapen gehigarriak, besteak beste, ezartzen du Ardogintza Sustatzeko Atalak Mahastizaintza eta Enologia Atala izena hartzen duela. Gainera, aipatutako 105/2016 Foru Dekretuak, 1-Bi artikuluan (78/2016 Foru Dekretuaren 31. artikulua aldatzen du), atal hori Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren barnean sailkatzen du, eta, 1-Hiru artikuluan (irailaren 21eko 78/206 Foru Dekreutaren 34. artikulua aldatzen du), berriz, ezartzen da zein diren Mahastizaintza eta Enologia Atalaren eskumenak, zehazten baita foru dekretu horretan ezarritako eskudantziak izanen dituela, honako arlo hauetan: ardogintzaren arloko esperimentazio eta ikerketa, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 22an eman 456/2016 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak onetsi dira, Enologia Bulegoa sortu da eta, 1-o) artikuluan ezartzen denez, Mahastizaintzako Bulegoa eta Enologia Bulegoa Mahastizaintza eta Enologia Atalari atxiki zaizkio.

Mahastizaintza eta Enologia Atalak, bi bulegoen bitartez, esperimentazio jarduerak eta ikerketa proiektuak egiten ditu, mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloan, sektoreko enpresekin eta Nafarroako ikerketa zentroekin (Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua) eta beste autonomia erkidegoetako beste batzuekin (ICVV Errioxan, IMIDRA Madrilen, etab.), Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, Nafarroako Unibertsitatearekin eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoarekin eta Nekazaritzako Ingeniarien Eskolarekin, eta abarrekin.

Esperimentaziorako eta ikerketarako ekintza horien ondorioz, sektoreari mahastizaintza eta ardogintzaren arloko teknologia transferitzeko prozesuetan parte hartzen ari da zuzenean, beste erakunde eta enpresa publikoekin elkarlanean: Nafarroako kontseilu arauemaileak, Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua, etab.

Eginkizun hauek ditu esleiturik: Nafarroako mahatsondo barietateak bildu, identifikatu eta ezaugarritzea, eta mahatsondo barietateen klon hautaketa egitea ekoizle-ugaltzailearen kategorian. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak berak du kategoria hori.

Atalak Nafarroako mahats produkzioaren neurketak egiten ditu eta laguntza ematen du Nafarroan mahatsaren izurriteei eta eritasunei buruzko abisua emateko estazioen sarearen mantentze-lanetan.

Atalaren barnean Upeltegi Esperimentala dago. Han, ardoak egiten dira, mahastizaintza eta ardogintzaren aldetik horretan parte hartzen duten esperientzia eta proiektu desberdinetatik. Upeltegi Esperimentala, gainera, Nafarroako Gobernuko Upeltegi Instituzionala da. Hartan, ardo instituzionalak egiten dira, Nafarroako upeltegietan erabiltzen diren ohiko irizpide teknikoei jarraituz.

Mahastizaintza eta Enologia Atalak, orobat, Europar Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudia aplikatzen parte hartzen du aktiboki, baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren barnean ardoen kalitate-deituren arloan (Nafarroa jatorrizko deitura, Errioxa jatorrizko deitura kalifikatua, lur eremuko ardoak, etab.) agintari eskudun gisa aritzen diren unitateei sostengua ematen ere.

Horregatik guztiagatik, Mahastizaintza eta Enologia Atala gune ezin egokiagoa da nekazaritzaren inguruko arloetako batean gradua edo lizentzia eskuratu duten gazteek, arlo horretan esperientzia teorikoa eta praktikoa eskuratzeko prozesu batean parte hartu nahi izanez gero, aukera izan dezaten atalaren lantalde teknikoaren barrenean sartzeko, horrela, beren prestakuntza akademikoa eta prestasuna eskainiko baitute atalak epe horretan aurreikusiak dituen jarduera garrantzitsuenak gauzatzen laguntzeko.

Eta hori guztia egituraturik dago erregelamenduz beka sistema baten bidez. Mahastizaintza eta Enologia Atalak esperientzia handia du sistema horretan, EVENA-Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroaren lanen ondorengoa baita mahastizaintza eta ardogintzaren alorretan.

Kontuan harturik beken sistemak emaitza bikainak eman dituela, alde batetik, bekadunak lan munduan sartzea dakarrelako, eta bestetik, haiek egindako lanak baliagarriak eta kalitatekoak izan direlako.

Kontuan harturik bekadunaren esku uzten diren lanak Mahastizaintza eta Enologia Atalarentzat eta Nafarroako mahastizaintza sektorearentzat oro har baliagarriak izan daitezkeela, baita bekadunarentzat berarentzat ere, horrela lan esperientzia interesgarria lortzeko aukera izanen baitu.

Komenigarritzat jo denez gero, diziplina anitza baitago mahastizaintza eta ardogintza arloetako prestakuntzan, batetik, teknikariak prestatzeko aurreko irizpideari eustea, non bereizten baitziren mahastizaintza eta enologia, nahiz eta oso maiz biak batera egon, eta, bestetik, batera parte hartzea esperimentazio eta ikerketa jarduera askotan.

Horrenbestez, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuak proposatu du Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusian aritzeko sei prestakuntza beka sortzea eta horien deialdia egitea.

Beka horietako hiruk mahastizaintzari daude loturik batik bat, eta esleipen-hartzaileak Mahastizaintzako Bulegoan arituko dira, eta beste hirurak, berriz, enologiari lotuak daude batik bat, eta Enologia Bulegoan arituko dira.

Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua aplikatuko zaizkio.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 9ko 68/2017 Foru Aginduaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz, izan ere, foru agindu horren bidez departamentuko zuzendari nagusien esku utzi zen 2017ko Gastuen Aurrekontuko “Bekak” izeneko 700000-70110-4809-411100 kontu-sailari (eta ondorengo ekitaldietako antzeko kontu-sailei) egotzitako gastuak eta ordainketak baimentzeko eskumena.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Graduatu ondokoentzako sei beka emateko deialdia onestea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko. Beka horietako hiru Mahastizaintzako Bulegoan aritzeko dira, eta horien oinarri arautzaileak ebazpen honen I. eranskinean jasotzen dira. Beste hirurak Enologia Bulegoan aritzeko dira, eta horien oinarri arautzaileak ebazpen honen II. eranskinean jasotzen dira.

2. 67.540,32 euroko gastua baimentzea ebazpen honen ondoriozko ordainketa-konpromisoei aurre egiteko. Horietatik 50.655,24 euro 2017ko gastuen aurrekontuko “Bekak” izeneko 700000-70110-4809-411100 partidaren kargura ordainduko dira, eta 16.885,08 euro, berriz, 2018ko ekitaldiko balio bereko partidaren kargura.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegora, Informazioa Kudeatzeko Atalera eta Langileria Bulegora igortzea.

5. Deialdi hau eta bere oinarri arautzaileak Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratzea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitalpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko apirilaren 19an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA - MAHASTIZAINTZA

Hiru beka emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Mahastizaintzako Bulegoa)

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da 3 beka sortzea graduatu ondokoentzat, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Mahastizaintzako Bulegoa), Erriberriko bulegoan, mahastizaintzako teknikarien prestakuntzarako.

Bigarrena.–Iraupena.

Bekek 12 hilabete arte iraunen dute, 2017ko apirilaren 1etik 2018ko martxoaren 31ra bitarte. Mahastizaintza eta Enologia Atalak eskatuz gero, bekak luza daitezke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Bekak 11.256,72 eurokoak izanen dira, urtebeterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 900 euro aldiro, edo dagokion zati proportzionala, gehi 38,06 euro hilabetero, Gizarte Segurantzaren kontzeptuan. Bekadunari dagokion hileroko zenbatekotik, 6,67 euroko atxikipena eginen da Gizarte Segurantzaren kontzeptuan.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Prestakuntza bekak hartzen ahalko dituzte baldintza hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.

e) Nekazaritzako ingeniari, Nekazaritzako ingeniari tekniko, Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradua edo Nekazaritzako Ingeniaritzako masterra izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua.

f) Eskatutako titulua prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.

g) Bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz dezakeen ezintasun fisikorik edo gaixotasunik ez izatea.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunean aurkeztuko dira.

2. Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea, 9, Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren edozein bulegotan (2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7koan, agertzen da zerrenda, baita http://www.gobiernoabierto.navarra.es/eu/content/nafarroako-gobernuaren-erregistro-orokorraren-erregistro-bulegoen-ordutegia-eta-kokapenaweb orrian ere), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Telematika bidez ere aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileen tramitazioa errazteko, Nafarroako Gobernuak erabiltzaileari arreta emateko Info 012 gunea jartzen du haien esku, Tuterako Foruen Plazako 5-6 zenbakietan. Han aholku emanen zaie eskaerak aurkezteko moduaz, baina hartarako, aurreko paragrafoan ezarri bezala, behar-beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea.

3. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabidea.

b) Curriculum vitae-a, egindako ikasketak, egindako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak eta aipatu nahi dituen merezimendu guztiak adierazten dituena.

c) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, kurtso bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioekin, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.

d) Seigarren oinarriko 2.II. puntuan adierazten diren merezimenduen egiaztagiriak.

e) Norberaren titulu eta diplomen fotokopia.

f) Jaiotze agiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

g) Nafarroan duela urtebete bizi dela frogatzen duen agiria (adibidez: kasuan kasuko udalak emandako ziurtagiria).

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4. Epe barrenean aurkeztutako eskabidean behar diren datu guztiak jasotzen ez badira, edo eskatutako agiriak eransten ez bazaizkio, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala edo agindutako agiriak aurkez ditzala. Halaber, jakinaraziko zaio, hori egiten ez badu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, interesdunari jakinaraziko zaiona. Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzenketarik egin.

5. Prestakuntza bekak jasotzeko eskaera aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

Seigarrena.–Eskaeren ebaluazioa.

1. Ebaluazio Batzorde batek baloratu eta hautatuko ditu deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskaerak. Honako hauek osatuko dute Batzordea:

Epaimahaiburua: Julián Suberviola Ripa, Mahastizaintza eta Enologia Ataleko burua.

Mahaikidea: Ana Sagües Sarasa, Mahastizaintza eta Enologia Ataleko burua.

Idazkaria: Victor Iraceburu Zazpe, Herritarren Arretarako Bulegoko administrari laguntzailea.

2. Ebaluazio batzordeak izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko ditu, balorazio hauen arabera:

I.–Ikasketa espedientea: honako eskala honi jarraikiz: ikasgai bakoitzeko kredituen batuketa bider lortutako nota; lortutako balioen batuketa titulazioaren guztirako kreditu kopuruarekin zatituko da, honela:

–Ohorezko matrikularekin eskuratutako kredituak bider 10 puntu.

–Bikainekin eskuratutako kredituak bider 9 puntu.

–Oso ongirekin eskuratutako kredituak bider 4 puntu.

–Nahikorekin eskuratutako kredituak bider 2 puntu.

–Gai kalifikazioa duten ikasgaiak eta konbalidazioak “nahiko” gisa zenbatuko dira bider 2 puntu.

–Karrera bukaerako lanek, beken jardueraren esparruarekin lotura zuzena badute, beste bi puntu emanen dizkiote izangaiari.

II.–Beken jardueraren esparruari lotutako arloetako prestakuntza:

–Graduatu-ondoko edo master ikastaroak, gutxienez 300 orduko iraupena badute: puntu bat ikastaro bakoitzeko.

–Argitalpen tekniko edo zientifikoak: 0,25 puntu bakoitzeko.

–20 ordu baino gehiagoko jardunaldi, ikastaro edo mintegietan parte hartzeagatik: 0,25 puntu bakoitzeko.

–Mahastizaintza praktikak zentro ofizial batean (30 egunean gutxienez): 0,50 puntu.

Honako atal honi gehienez ere 5 puntu emanen zaizkio.

III.–Hizkuntzak:

–Hizkuntzak: puntu bat arte.

Hizkuntzak baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiko zaio. Ebazpen horrek euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezarri zituen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Berdinketa izanez gero, egiaztatutako titulazioaren ikasketa espedientean nota altuena duenaren eskaera lehenetsiko da. Berdinketak badirau, hizkuntzetan puntuaziorik handiena duen eskaera.

3. Merezimenduak kalifikatzeko prozesua bukatuta, ebaluazio batzordeak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren iragarki oholean (González Tablas kalea, 9; Iruña) argitaratuko du aukeraturiko izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxan ere (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/),

4. Ebaluazio Batzordeak organo eskudunari igorriko dio bekak emateko proposamena, loteslea izanen dena.

5. Hautatutako gainerako eskatzaileekin ordezkapenetarako zerrenda bat osatuko da, guztira lortzen duten puntuazioaren araberako hurrenkerari jarraikiz; hurrenkera horri zorrotz jarraituko zaio sortzen ahal diren bajak betetzeko, onuradunak uko egiten duenean, ezinbesteko kasuetan, baldintzak betetzen ez dituenean edo behar den bezala arrazoitutako beste edozein kasutan.

Zazpigarrena.–Bekak emateko ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak bekak esleitzeko ebazpena emanen du.

2. Prozedura ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori bukatzen denerako berariazko ebazpena argitaratu edo jakinarazi ez bada, eskaerak administrazioaren isiltasunez ezetsitzat joko dira.

3. Beka onuradunei esleitu zaiela eta, kasua bada, gainerako eskaerak ukatu direla administrazio prozedura erkideari buruzko legedian agindu bezala jakinaraziko zaie interesdunei, eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren iragarki oholean argitaratuko da (González Tablas kalea, 9, Iruña), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Bekaren esleipenari buruzko jakinarazpenean, onuradunei ezarritako baldintzak zehaztuko dira.

Zortzigarrena.–Jabetza intelektuala.

Egiten diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarena izanen da, eta berak bakarrik izanen du haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea.

Bederatzigarrena.–Jardueren hasiera eta ukoak.

1. Prestakuntza bekak jasotzen dituztenek organo eskudunak agintzen dien egunean hasi beharko dute lanean edo, betiere, bekaren esleipena jakinarazi eta hamar eguneko epean, gehienez ere. Horrela egiten ez badu, onuradunak bekari behin betiko uko egiten diola ulertuko da, non ez den ezinbesteko arrazoirik edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera.

2. Emandako bekei edozein arrazoirengatik uko eginez gero, organo eskudunak zilegi izanen du beka horiek Ebaluazio Batzordeak ezarritako zerrendan hurrengo postuetan ageri direnei ematea, ezertan ukitu gabe onuradunak uko egin arte dituen betebeharrak.

Hamargarrena.–Betebeharrak eta bateraezintasunak.

1. Bekadunek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 16. eta 19. artikuluetan ezarritako bateraezintasun eta betebehar orokorren araubidea bete beharko dute.

2. Jarduerak hasten diren unean onuradunek ezin izanen dute bekarekin bateraezina den beste edozein laguntza publiko edo pribaturik jaso.

Hamaikagarrena.–Tutoretza eta jarduerak.

1. Bekadunei tutore bat esleituko zaie. Tutoreak eginkizun jakin batzuk ezarriko dizkio, ordutegiak finkatuko ditu eta bekadunaren betebeharrak eta jarduerak betetzen diren begiratuko du, haren ardura izanen baita bekaduna gainbegiratzea.

2. Beka emateak ez du inolaz ere sortuko lan, kontratu edo estatutu bidezko harremanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

3. Bekaldiaren hilabete bakoitzeko, 2,5 egun naturaleko atsedenaldia emanen zaio bekadun bakoitzari.

4. Zein unitate administratibotan egiten diren jarduerak, haren barne edo funtzionamendu araubideari jarraituko zaio eskubide horiek erabiltzeko.

5. Bekadunek prestakuntzarako beharrezkoak diren joan-etorriak egin beharko dituzte.

Hamabigarrena.–Kalte-ordainak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea du bekadunak.

Hamahirugarrena.–Kalteengatiko erantzukizuna.

Bekadunak bere prestakuntza jarduera bitartean hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzulea Administrazio Publikoa izanen da, baina administrazio horrek zilegi izanen du bekadunak, dolo, erru edo zabarkeria larriagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzea.

II. ERANSKINA - ENOLOGIA

Hiru beka emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Enologia Bulegoa)

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da 3 beka sortzea graduatu ondokoentzat, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mahastizaintza eta Enologia Atalean aritzeko (Enologia Bulegoa), Erriberriko bulegoan, enologiako teknikarien prestakuntzarako.

Bigarrena.–Iraupena.

Bekek 12 hilabete arte iraunen dute, 2017ko apirilaren 1etik 2018ko martxoaren 31ra bitarte. Mahastizaintza eta Enologia Atalak eskatuz gero, bekak luza daitezke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Bekak 11.256,72 eurokoak izanen dira, urtebeterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, 900 euro aldiro, edo dagokion zati proportzionala, gehi 38,06 euro hilabetero, Gizarte Segurantzaren kontzeptuan. Bekadunari dagokion hileroko zenbatekotik, 6,67 euroko atxikipena eginen da Gizarte Segurantzaren kontzeptuan.

Laugarrena.–Betebeharrak.

Prestakuntza bekak hartzen ahalko dituzte baldintza hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.

e) Hauetako tituluren bat edukitzea:

–Lizentziaduna, ingeniaria edo baliokidea.

–Diplomaduna edo ingeniari teknikoa, edo horiei dagokien graduko titulu bat, edo balio bereko besteren bat.

–Lanbide Heziketako teknikari titulua, edo balio bereko beste tituluren bat.

f) Eskatutako titulua prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.

g) Bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz dezakeen ezintasun fisikorik edo gaixotasunik ez izatea.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunean aurkeztuko dira.

2. Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea, 9, Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren edozein bulegotan (2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7koan, agertzen da zerrenda, baita http://www.gobiernoabierto.navarra.es/eu/content/nafarroako-gobernuaren-erregistro-orokorraren-erregistro-bulegoen-ordutegia-eta-kokapenaweb orrian ere), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Telematika bidez ere aurkez daitezke, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileen tramitazioa errazteko, Nafarroako Gobernuak erabiltzaileari arreta emateko Info 012 gunea jartzen du haien esku, Tuterako Foruen Plazako 5-6 zenbakietan. Han aholku emanen zaie eskaerak aurkezteko moduaz, baina hartarako, aurreko paragrafoan ezarri bezala, behar-beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea.

3. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskabidea.

b) Curriculum vitae-a, egindako ikasketak, egindako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak eta aipatu nahi dituen merezimendu guztiak adierazten dituena.

c) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, kurtso bakoitzeko irakasgai guztien kalifikazioekin, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.

d) Seigarren oinarriko 2.II. puntuan adierazten diren merezimenduen egiaztagiriak.

e) Norberaren titulu eta diplomen fotokopia.

f) Jaiotze agiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

g) Nafarroan duela urtebete bizi dela frogatzen duen agiria (adibidez: kasuan kasuko udalak emandako ziurtagiria).

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4. Epe barrenean aurkeztutako eskabidean behar diren datu guztiak jasotzen ez badira, edo eskatutako agiriak eransten ez bazaizkio, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala edo agindutako agiriak aurkez ditzala. Halaber, jakinaraziko zaio, hori egiten ez badu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, interesdunari jakinaraziko zaiona. Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzenketarik egin.

5. Prestakuntza bekak jasotzeko eskaera aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

Seigarrena.–Eskaeren ebaluazioa.

1. Ebaluazio Batzorde batek baloratu eta hautatuko ditu deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskaerak. Honako hauek osatuko dute Batzordea:

Epaimahaiburua: Julián Suberviola Ripa, Ardogintza Sustatzeko Ataleko burua.

Mahaikidea: Ana Sagües Sarasa, Enologia Bulegoko burua.

Idazkaria: Victor Iraceburu Zazpe, Herritarren Arretarako Bulegoko administrari laguntzailea.

2. Ebaluazio batzordeak izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko ditu, balorazio hauen arabera:

I.–Ikasketa espedientea:

–Lizentziaduna edo balio berekoa: 5 puntu.

–Diplomaduna edo balio berekoa: 3 puntu.

–LHko goi mailako teknikaria edo balio berekoa: 2 puntu.

–LHko teknikaria edo balio berekoa: 1,5 puntu.

II.–Beken jardueraren esparruari lotutako arloetako prestakuntza:

–Enologiako lizentziaduna: 3 puntu.

–Enologiako masterra: 1,5 puntu.

–Ardogintzako eta mahastizaintzako goi mailako teknikaria: puntu 1.

–Enologiari buruzko beste ikastaro batzuk (100 ordu, gutxienez): 0,5 puntu.

–Upeltegietan egindako lana (hilabete bat, gutxienez): 0,5 puntu.

–Enologiari buruzko ikastaroak (50 ordu, gutxienez): 0,25 puntu.

–Enologia praktikak zentro ofizial batean (30 egun, gutxienez): 0,50 puntu.

–Karrera bukaerako proiektua edo gradu bukaerako lana, enologiarekin lotua bada: 0,5 puntu.

–Enologiari buruzko artikuluak: 0,1 puntu erreferentzia bakoitzeko, eta gehienez ere 0,5 puntu.

III.–Hizkuntzak:

–Hizkuntzak: puntu bat arte.

Hizkuntzak baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiko zaio. Ebazpen horrek euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezarri zituen, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

Berdinketa izanez gero, egiaztatutako titulazioaren ikasketa espedientean nota altuena duenaren eskaera lehenetsiko da. Berdinketak badirau, hizkuntzetan puntuaziorik handiena duen eskaera.

3. Merezimenduak kalifikatzeko prozesua bukatuta, ebaluazio batzordeak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren iragarki oholean (González Tablas kalea, 9; Iruña) argitaratuko du aukeraturiko izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxan ere (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/).

4. Ebaluazio Batzordeak organo eskudunari igorriko dio bekak emateko proposamena, loteslea izanen dena.

5. Hautatutako gainerako eskatzaileekin ordezkapenetarako zerrenda bat osatuko da, guztira lortzen duten puntuazioaren araberako hurrenkerari jarraikiz; hurrenkera horri zorrotz jarraituko zaio sortzen ahal diren bajak betetzeko, onuradunak uko egiten duenean, ezinbesteko kasuetan, baldintzak betetzen ez dituenean edo behar den bezala arrazoitutako beste edozein kasutan.

Zazpigarrena.–Bekak emateko ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak bekak emateari buruzko ebazpena emanen du.

2. Prozedura ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori bukatzen denerako berariazko ebazpena argitaratu edo jakinarazi ez bada, eskaerak administrazioaren isiltasunez ezetsitzat joko dira.

3. Beka onuradunei esleitu zaiela eta, kasua bada, gainerako eskaerak ukatu direla administrazio prozedura erkideari buruzko legedian agindu bezala jakinaraziko zaie interesdunei, eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren iragarki oholean argitaratuko da (González Tablas kalea, 9, Iruña), baita Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxan ere (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Bekaren esleipenari buruzko jakinarazpenean, onuradunei ezarritako baldintzak zehaztuko dira.

Zortzigarrena.–Jabetza intelektuala.

Egiten diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuarena izanen da, eta berak bakarrik izanen du haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea.

Bederatzigarrena.–Jardueren hasiera eta ukoak.

1. Prestakuntza bekak jasotzen dituztenek organo eskudunak agintzen dien egunean hasi beharko dute lanean edo, betiere, bekaren esleipena jakinarazi eta hamar eguneko epean, gehienez ere. Horrela egiten ez badu, onuradunak bekari behin betiko uko egiten diola ulertuko da, non ez den ezinbesteko arrazoirik edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera.

2. Emandako bekei edozein arrazoirengatik uko eginez gero, organo eskudunak zilegi izanen du beka horiek Ebaluazio Batzordeak ezarritako zerrendan hurrengo postuetan ageri direnei ematea, ezertan ukitu gabe onuradunak uko egin arte dituen betebeharrak.

Hamargarrena.–Betebeharrak eta bateraezintasunak.

1. Bekadunek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 16. eta 19. artikuluetan ezarritako bateraezintasun eta betebehar orokorren araubidea bete beharko dute.

2. Jarduerak hasten diren unean onuradunek ezin izanen dute bekarekin bateraezina den beste edozein laguntza publiko edo pribaturik jaso.

Hamaikagarrena.–Tutoretza eta jarduerak.

1. Bekadunei tutore bat esleituko zaie. Tutoreak eginkizun jakin batzuk ezarriko dizkio, ordutegiak finkatuko ditu eta bekadunaren betebeharrak eta jarduerak betetzen diren begiratuko du, haren ardura izanen baita bekaduna gainbegiratzea.

2. Beka emateak ez du inolaz ere sortuko lan, kontratu edo estatutu bidezko harremanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

3. Bekaldiaren hilabete bakoitzeko, 2,5 egun naturaleko atsedenaldia emanen zaio bekadun bakoitzari.

4. Zein unitate administratibotan egiten diren jarduerak, haren barne edo funtzionamendu araubideari jarraituko zaio eskubide horiek erabiltzeko.

5. Bekadunek prestakuntzarako beharrezkoak diren joan-etorriak egin beharko dituzte.

Hamabigarrena.–Kalte-ordainak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritako kalte-ordainak jasotzeko eskubidea du bekadunak.

Hamahirugarrena.–Kalteengatiko erantzukizuna.

Bekadunak bere prestakuntza jarduera bitartean hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzulea Administrazio Publikoa izanen da, baina administrazio horrek zilegi izanen du bekadunak, dolo, erru edo zabarkeria larriagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzea.

Iragarkiaren kodea: F1704904