86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

138/2017 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Osasunerako Eskolen Europako Sarean sartzeko deialdia arautzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeentzat, 2017-2018 ikasturterako.

OMEko Europako Eskualde Bulegoak, Europar Batasuneko Batzordeak eta Europako Kontseiluak sustatu dute osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapen proiektuak garatzen dituzten Europako ikastetxeak biltzeko sare bat osatzeko proiektua. Horren helburua ikastetxe osasungarriak lortzea da, hezkuntzako komunitate osoari bizimodu osasungarriak izaten laguntzeko, osasuna sustatzeko giroan.

Hezkuntza Departamentuak eta Osasun Departamentuak, 1994an, lankidetzarako esparru hitzarmen bat sinatu zuten, eskolaren eremuan Osasun-hezkuntza eta Osasunaren Sustapena garatzeko, eta sinadura haren ondorioz garatzen ari da aipatu den proiektua Nafarroako Foru Komunitatean. Urte hartan sinatutako proiektuaren lehentasunezko xedea zen “ikastetxeei Osasuna Sustatzen duten Eskolen zeregina betetzen laguntzea, Osasunaren Mundu Erakundeak, UNESCOk eta nazioarteko beste erakunde batzuek bultzatutako ildoan”.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeak SHE sarean (Schools for Health in Europe network) sartzeko deialdia arautzen duten urteko deialdien bidez eratzen joan da Osasuna Sustatzen duten Eskolen Nafarroako Sarea.

Bestalde, kontuan harturik gaitasun sozioemozionala esparru guztietan lantzeko interes eta premia gero eta handiagoak, eta osasunarekin hain loturik egonik, deialdi honen bidez, Osasunerako Eskolen Europako Sarean hartuko dira hezkuntza sozioemozionala sustatzeko proiektuak aurkezten dituzten ikastetxeak.

Gainera, Osasunerako Eskolen Europako Sarean sartuko dira, deialdi honen bidez, mugigarritasun osasungarri eta segurua sustatzera bideratutako hezkuntza prozesu jarraituak abiarazteko proiektuak aurkezten dituzten ikastetxeak.

EBATZI DUT:

1. Osasunerako Eskolen Europako Sarean sartzeko deialdia onestea, 2017-2018 ikasturterako. Ebazpen honen I. II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. eranskinetako oinarriei jarraituko zaie.

2. 25.000 euroko gehieneko gastua baimentzea, ikastetxe publikoetan osasunaren hezkuntza eta sustapen jarduketak garatzeko, 2017ko aurrekontuko “Prestakuntza programak” izeneko 420004 42730 -2269 321102 partidaren kargura.

3. 10.000 euroko gehieneko gastua baimentzea, ikastetxe itunduetan osasunaren hezkuntza eta sustapen jarduketak garatzeko, 2017ko aurrekontuko “Prestakuntza programak ikastetxe itunduetan” izeneko 420004 42730 4811 321100 partidaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuari, Prestakuntza Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

I. ERANSKINA

Osasunerako Eskolen Europako Sarean (SHE sarea) sartzeko deialdiaren oinarriak, 2017-2018 ikasturterako

Lehena.–Xedea.

Dei egiten zaie Nafarroako Foru Komunitatearen funts publikoak jasotzen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeei, araubide orokorrekoak edo araubide berezikoak izan, Osasun-hezkuntza eta Osasunaren Sustapena garatzeko proiektuak aurkez ditzaten, Osasunerako Eskolen Europako Sarean (SHE sarea) sartzeko, 2017-2018 ikasturterako.

Bigarrena.–Hartzaileak.

Hauek dira deialdi honen hartzaileak:

a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak.

b) Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak.

c) Lanbide Heziketako ikastetxeak.

d) Araubide bereziko ikastetxeak.

e) Hezkuntza Bereziko ikastetxeak.

f) Helduen Hezkuntzako ikastetxeak.

Deialdi honetan parte hartzeko, eskaera aurkezten denean eta proiektua egiten den bitartean, irakasleak jarduneko zerbitzuan egon behar du lehenago aipatutako ikastetxeetako batean.

Hirugarrena.–Proiektuetan bete beharrekoak.

Ikastetxe bat SHE sarean sartzeko proposatua izan dadin, osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena garatzeko hiru urteko proiektu bat aurkeztu behar du, III. eranskinaren arabera, eta baldintza hauek bete behar ditu:

a) SHE sarea bultzatzen duten erakundeek gomendatutako printzipio orokorrak kontuan hartzea:

–Osasunerako Heziketari buruzko edukiak sartzea zeharka urteko programazio orokorrean eta ikastetxeko programazio didaktikoetan, hala nola: elikadura, ariketa fisikoa egitea, gorputzaren eta jarreraren higienea, segurtasuna eta istripuen prebentzioa, mugigarritasun osasungarria eta jasangarria, drogen mendekotasunaren prebentzioa, heziketa inklusiboa, heziketa afektibo-sexuala, osasun emozionala, etab...

–Bizimodu osasungarriak eta oreka fisiko, psikologiko eta soziala izaten laguntzen duten ohiturak, jarrerak eta balioak sortzea.

–Ikasleen gaitasuna handitzea, beren osasunaren inguruan egokienak diren erabakiak har ditzaten.

–Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen, inguruko zentro soziosanitarioen, familien eta komunitatearen artean lankidetza harremanak ezartzea, osasun-hezkuntzarako programa koherenteak presta daitezen.

–Irakasleei osasun kontuetarako funtsezko eginkizunak eman eta Osasun-Hezkuntzan dagokien ardura handitzea, osasuna sustatzeko prestakuntza egokia emanez.

–Osasun zerbitzuek Osasun-hezkuntza eta Osasunaren Sustapena garatzeko proiektuetan laguntza emateko duten hezkuntza ahalmenaz baliatzea, eta hezkuntza zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen erantzukizun partekatua eta lankidetza estua bultzatzea.

–Berdintasuna zeharka sartzea ohitura osasungarrien ikasketan.

–Egin beharreko ekintzen artean kontuan izatea bide segurtasunari eta ikastetxean arriskuei aurrea hartzeari lotutako alderdiak.

Ikastetxeek beste irizpideren bat sartzen ahalko dute beren hezkuntza proiektuan jasotako berariazko beharrei edo osasun arloko lehentasunei buruz.

b) Eskola Kontseiluak eta ikastetxeko irakasleen klaustroak onetsia izatea, eta proiektuko jarduketetan irakasleen eta ikasleen %25 gutxienez inplikatuko dela agertzea.

Laugarrena.–Eskolako Osasunaren Proiektua koordinatzea ikastetxean.

Irakasle taldeko pertsona bat arduratuko da proiektua ikastetxe bakoitzean koordinatzeaz. Ikastetxeko zuzendaritzak hautatuko du eta Eskolako Osasunaren koordinatzailea izena hartuko du. Honako hau izanen du hautatua izateko: konpromisoa, ezagutzak, kudeatzeko ahalmena eta gaitasunak hezkuntzako komunitate osoa motibatzeko eta ingurune osasungarrian osasun arloko ohiturak sustatzeko.

Ikastetxeak ordu erabilgarririk izanez gero, ikastetxean proiektua koordinatzen duen arduradunari bi ordu osagarri bitarte kontatzen ahalko zaizkio bere zereginetarako.

Ikastetxeko zuzendaritzak izendatu eta babestuko du Eskolako Osasunaren koordinatzailea. Horrek beharrezko laguntza jasoko du talde bat osatzeko, gehienez ere lau irakasle laguntzailerekin, helburua izanik proiektua martxan jartzea, ebaluatzea eta bideratzea. Eskolako Osasunaren koordinatzaileak eta irakasle laguntzaileek Talde Eragilea osatuko dute. Hortaz, bost kidek osatuko dute, gehienez, Talde Eragilea.

Talde Eragilearen eginkizun nagusia izanen da ardura eta motibazioa ematea ikasleei, irakasleei, gurasoei eta osasun arloko langileei eta komunitate-zerbitzuetako beste batzuei, proiektuan aurreikusitako jarduketak egiteko.

Eskolako Osasunaren koordinatzaileak eta Talde Eragileak eginkizun hauek beteko dituzte ikastetxeko zuzendaritza-taldearen laguntzarekin eta lankidetzarekin.

a) Eskolako Osasunaren koordinatzailearen eginkizunak:

–Talde Eragilearen lana koordinatzea.

–Osasun Proiektuaren Urteko Plana aurkeztea urte bakoitzeko azaroaren 15a baino lehenago.

–Osasun Proiektuaren urteko memoria aurkeztea 2018ko ekainaren 30a baino lehenago, 2017-2018 ikasturtean egindako jarduketen berri izateko.

–Osasun Proiektuaren urteko memoria aurkeztea 2019ko ekainaren 30a baino lehenago, 2018-2019 ikasturtean egindako jarduketen berri izateko.

–Osasun Proiektuaren hiru urteko memoria aurkeztea 2020ko maiatzaren 30a baino lehenago, aplikazio epe guztian lortutako helburuak ebaluatzeko.

–Ikasturte bakoitzeko azaroaren 10a baino lehenago aurkeztea urteko proiektuarekin lotura duten fakturak.

–Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen urteko topaketetan parte hartzea, beharrezkoa izanez gero.

b) Talde Eragilearen eginkizunak:

–Abiapuntua aztertzea.

–Elkartasuna bilatzea entitate laguntzaileekin.

–Osasun Proiektuaren Urteko Plana prestatzea (ikus IV. eranskina).

–Proiektuaren jarduketak antolatu eta piztea.

–Ikasleak eta hezkuntza komunitatea inplikatzea.

–Prestakuntza jardueretan parte hartzea, bere jarduketa eremuarekin lotura badute.

–Ebaluazio prozesuan parte hartzea.

–Urteko memoria prestatzea 17-18 eta 18-19 ikasturteen bukaeran (ikus V. eranskina).

–Hiru urteko memoria prestatzea 19-20 ikasturtearen bukaeran (ikus VI. eranskina).

–Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen urteko topaketetan parte hartzea, beharrezkoa izanez gero.

Arrazoi justifikatuengatik soilik ordezten ahal dira Talde Eragilea osatzen duten irakasleak, Eskolako Osasunaren koordinatzailea barne. Halakoetan, ikastetxeko zuzendaritzari dagokio Prestakuntza Atalari horren berri ematea eta kide berriak izendatzea.

Bosgarrena.–Sarea osatzen duten ikastetxeen konpromisoak.

Osasunerako Eskolen Europako Sarean sartzeko proposatzen diren ikastetxeek ondokoetarako konpromisoa hartuko dute:

a) Eskolako Osasunaren koordinatzailea izendatzea.

b) Talde Eragilea osatuko duten kideak izendatzea. Gehienez ere ikastetxeko bost irakasle izanen dira kideak, eta horietako bat Eskolako Osasunaren koordinatzailea izanen da.

c) Aurkeztutako hiru urteko lan proiektua garatzea.

d) Talde Eragilearekin lankidetzan aritzea urteko lan planak prestatzeko.

e) Urteko lan plan bakoitzean aurreikusitako jarduketak egitea.

f) Parte hartzea Sareko eskolek urtero segimendurako eta esperientzia trukaketarako egiten dituzten topaketetan.

Konpromiso horiek bete ezean, SHE saretik baztertuko da.

Seigarrena.–Sareari laguntza eman eta jarraipena egitea.

SHE sareko eskolek laguntza hauek izanen dituzte:

–Osasun Batzorde Teknikoaren aholkularitza eta segimendua.

–Irakasleek lehentasunez parte hartzea prestakuntza jardueretan, aurkeztutako hiru urteko lan proiektuarekin lotura zuzena izanez gero. Prestakuntza jarduera horien deialdietan, lehentasunezko parte-hartze hori jasota egonen da “Onartzeko irizpideak” atalean.

–Baliabideak eta material didaktikoak.

–Laguntza ekonomikoa urteko lan planean aurreikusitako jarduerak egiteko (500 euro gehienez ikastetxe bakoitzeko, urtero eskura dagoen aurrekontuaren arabera).

–Osasuna Sustatzen duen Eskolaren egiaztagiria, konpromisoaren eta egindako lanaren aitortza gisa, Osasun Publikoaren Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak emana, hirugarren urtea bukatutakoan.

Osasuna Sustatzen duen Eskolaren aitortza lortu ondoren, ikastetxeek SHE sareko kideak izaten jarraitzen ahalko dute, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Talde Eragilea eraturik egotea, eta ikastetxeko Eskolako Osasunaren koordinatzailea izendatua.

b) Osasunaren urteko lan plan bat aurkeztea ikasturte bakoitzeko azaroaren 15a baino lehenago, posta elektronikoaren helbide honetara igorrita: sf.programas@educacion.navarra.es.

c) Urteko lan plan bakoitzean aurreikusitako jarduketak egitea.

d) Osasunaren urteko lan planaren memoria aurkeztea, jakiteko zer jarduketa egin den ikasturte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehenago, posta elektronikoaren helbide honetara igorrita: sf.programas@educacion.navarra.es.

e) Sarearen barnean berariaz garatzen diren prestakuntza eta jarraipeneko jardueretan parte hartzea.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea eta hori egiteko epeak.

Osasunaren koordinatzaileak dokumentazio hau aurkeztu behar du:

Parte hartzeko eskaera, II. eranskinaren araberakoa.

  • Koordinatzailearen datuak.
  • Talde Eragilea osatzen duten irakasleen datuak (lau irakasle gehienez).
  • Ikastetxearen datuak.
  • Proiektuaren datuak.
  • Ikastetxeko zuzendaritzaren txostena.

Hiru urteko lan proiektua, III. eranskinaren araberakoa.

Osasunerako Eskolen Europako Sarean sartu nahi duten ikastetxeek deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dute eskatutako dokumentazioa.

Dokumentazioa Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein bulegotan, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan ezarri bezala. Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren Atalari zuzenduko zaio.

Edonola ere, behin eskaera aurkeztuta, proiektuaren kopia bat helbide honetara bidaliko da formatu elektronikoan: sf.programas@educacion.navarra.es.

Zortzigarrena.–Hautapen Batzordea.

Osasuna Sustatzen duten Eskolen sarearen Batzorde Teknikoak eginen du hiru urteko lan proiektuen balorazioa, VII. eranskineko irizpideak aplikatuz.

Honako kide hauek osatuko dute Osasuna Sustatzen duten Eskolen sarearen Batzorde Tekniko hori, zein 1994ko apirilaren 19ko esparru-hitzarmenaren 6. oinarrian jasotzen baita:

–Osasun Departamentuko hiru teknikari:

  • Bi teknikari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak izendatuak.
  • Teknikari bat, Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Ataleko buruak izendatua.

–Hezkuntza Departamentuko hiru teknikari:

  • Prestakuntza Ataleko Prestakuntza Programen Bulegoko burua.
  • Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoko burua.
  • Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko aholkulari bat.

Bederatzigarrena.–Deialdiaren ebazpena.

a) Osasun Batzorde Teknikoak aurkeztutako proiektuak aztertuko ditu, eta onartu direnen zerrenda Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko du (www.educacion.navarra.es). Eskaeraren bat akatsekin aurkeztuz gero, akatsen arrazoia azaldu beharko da espresuki.

b) Argitaratu eta hamar egun naturaleko epean, atzemandako akatsak zuzentzen ahalko dira. Epe horretan ere, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte, edo berariazko ukoa.

c) Behin alegazioak aztertuta, Osasun Batzorde Teknikoak behin betiko zerrenda eginen du, Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko dena (www.educacion.navarra.es), eta laguntza emateko proposamena igorriko dio organo eskudunari.

d) Hezkuntzako zuzendari nagusiak, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendariaren proposamena ikusita eta SHE sarearen Batzorde Teknikoak prestatutako txostena ikusita, ebazpen bat emanen du, Osasunerako Eskolen Europako Sarean (SHE) parte hartuko duten Nafarroako ikastetxeen zerrenda onesteko, aurreko deialdietan sartu diren gainerako ikastetxeekin batera. Egun sarean sartuta dauden ikastetxeen zerrenda deialdi honetan jasotzen da (ikus VIII. eranskina).

Hamargarrena.–Laguntzen zenbatekoa.

a) Aurrekontu erabilgarriaren arabera, Osasunerako Eskolen Europako Sarean (SHE) parte hartzen duten ikastetxeetako bakoitzak 500 euroko laguntza jaso dezake gehienez. Laguntzen zenbatekoa proportzionalki banatuko da Sarean parte hartzen duten ikastetxeen artean.

b) Honako hauek jotzen dira gastu justifikagarritzat: material bibliografikoa, beharrezko beste material batzuk eta antzeko beste gastu arrunt batzuk, proiektua garatzeko beharrezkoak direnak.

Proiektuarekin lotuta dauden irakasleen soldatak eta eskersariak ez dira inolaz ere laguntza honen kargura ordainduko.

Hamaikagarrena.–Laguntzak ordaintzea.

Ikastetxe bakoitzeko Osasun koordinatzaileek urte bakoitzeko azaroaren 10a baino lehenago aurkeztu behar dituzte Prestakuntza Atalean hezkuntzaren eta osasuna sustatzearen arloko proiektuetan egindako gastua justifikatzeko fakturak.

Fakturak aurkezteko epea bukatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Hamabigarrena.–Parte hartzen duten irakasleen egiaztagiria.

Osasuna Sustatzen duten Eskolen Sarearen Batzorde Teknikoak proposatuta, urteko memoria positiboki ebaluatu ondoren, ikastetxe bakoitzeko Osasuna Sustatzen duten Eskoletako Talde Eragileko irakasleei proiektuan parte hartu izanaren ziurtagiria emanen zaie, berrikuntzaren 35 ordukoa gehienez, egindako lana aitortzeko. Proiektuaren koordinatzaileari lan hori aintzat hartuko zaio, gehienez ere berrikuntzaren 50 orduz.

Hamahirugarrena.–Argitalpena eta hedapena.

Aukeratutako lanak argitaratzen ahalko ditu Hezkuntza Departamentuak. Argitalpenean memoria osoa edo zati bat ager daiteke. Ekimen horiek, bestalde, egoki iruditzen zaizkion beste bide batzuen bitartez zabal ditzake, baita Interneten ere, baina horrelakoetan beti memoriaren egileak nor diren aipatu beharko du. Deialdi honetan aurkezteak beharrezko eskubideak lagatzea ekartzen du berarekin.

II. ERANSKINA

Osasunerako eskolen Europako sarean (SHE Sarea) sartzeko eskaeraren eredua (PDFa).

III. ERANSKINA

Hiru urteko lan proiektua prestatzeko gidoia
(gehienez ere 8 orri bi aldeetan)

1. Proiektuaren izenburua.

2. Ikastetxearen izena.

3. Osasunaren koordinatzailearen datuak: izen-deiturak eta posta elektronikoa.

4. Hitz gakoak (3tik 5era bitarte).

5. Proiektuaren deskripzio laburra (30-40 hitz).

6. Justifikazioa eta testuingurua.

7. Helburuak.

8. Eduki orokorrak, hiru ikasturtean landu beharrekoak.

9. Hezkuntza komunitatearen parte-hartzea.

a) Inplikatutako irakasleak.

b) Ikasleak.

c) Hezkuntza komunitateko beste eragile batzuk: familiak, irakasle ez diren langileak...

10. Elkarlanean aritzea osasun arloko langileekin, gizarte zerbitzuetakoekin, Barne Ministeriokoekin, DGTkoekin, toki entitateetakoekin edo beste batzuekin.

11. Hiru urteko proiektua ebaluatzeko irizpide orokorrak.

IV. ERANSKINA

Ikasturteko lan proiektua prestatzeko gidoia
(gehienez ere 8 orri bi aldeetan)

1. Proiektuaren izenburua.

2. Ikastetxearen izena.

3. Koordinatzailearen datuak: izen-deiturak eta posta elektronikoa.

4. Hitz gakoak (3tik 5era bitarte).

5. Proiektuaren deskripzio laburra (30-40 hitz).

6. Helburuak.

Helburuak eta jarduerak.

a) Metodologia.

b) Garatutako gako-gaitasunak.

c) Haiekin lotura duten materiak, irakasgaiak edo moduluak.

d) Faseak eta tenporalizazioa.

7. Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea.

a) Inplikatutako irakasleak.

b) Inplikatutako ikasleak.

c) Hezkuntza komunitateko beste eragile batzuk: familiak, irakasle ez diren langileak, udalak...

8. Elkarlanean aritzea osasun arloko langileekin, gizarte zerbitzuetakoekin, Barne Ministeriokoekin, DGTkoekin, toki entitateetakoekin edo beste batzuekin.

9. Baliabideak.

10. Urteko proiektua ebaluatzeko prozedura eta irizpideak.

11. Aurrekontua.

V. ERANSKINA

Urteko memoria prestatzeko gidoia
(gehienez ere 8 orri bi aldeetan)

Memoriek honako atal hauek hartu beharko dituzte kontuan:

1. Berrikuntza proiektuaren fitxa.

a) Proiektuaren izenburua.

b) Osasunaren koordinatzailea.

c) Talde Eragilea.

d) Sinopsia.

e) Ezarritako helburuak.

f) Jardueraren deskribapena.

g) Proiektuaren balorazio orokorra.

2. Proiektuaren garapena.

a) Ezarritako helburuak eta noraino bete diren.

b) Proiektuaren eragina.

i. Irakasleen gainean.

ii. Ikasleen gainean.

iii. Eskolako komunitatearen beste esparru batzuetan.

c) Jardueren eta edukien zerrenda zehatza.

d) Tenporalizazioa. Proiektua garatzeko faseak.

e) Erabilitako baliabideak.

f) Proiektuaren ebaluazioa.

VI. ERANSKINA

Osasun proiektuaren hiru urteko memoria prestatzeko gidoia
(gehienez ere 8 orri bi aldeetan)

Memoriek honako atal hauek hartu beharko dituzte kontuan:

1. Proiektuaren fitxa.

a) Proiektuaren izenburua.

b) Osasunaren koordinatzailea (2019-2020 ikasturtekoa).

c) Talde Eragilea (2019-2020 ikasturtekoa).

d) Hiru urteko proiektuaren sinopsia.

e) Hiru urteko proiektuan ezarritako helburuak.

f) Hiru urteko proiektuko jardueraren deskribapena.

g) Hiru urteko proiektuaren balorazio orokorra.

2. Proiektuaren garapena.

a) Ezarritako helburuak eta noraino bete diren:

i. 2019-2020ko urteko proiektuari dagokionez.

ii. Hiru urteko proiektuari dagokionez.

b) Proiektuaren eragina hiru urteko proiektuari dagokionez.

i. Irakasleen gainean.

ii. Ikasleen gainean.

iii. Eskolako komunitatearen beste esparru batzuetan.

c) 2019-2020 urteko proiektuko jardueren eta edukien zerrenda zehatza.

d) Tenporalizazioa. 2019-2020 urteko proiektua garatzeko faseak.

e) Urteko proiektuan erabilitako baliabideak.

f) Hiru urteko proiektuaren ebaluazioa.

VII. ERANSKINA

Hiru urteko lan proiektua baloratzeko irizpideak

Ikastetxeak sarean sartzeko, irizpide hauei jarraituz baloratuko dira proiektuak, ondoren ematen den baremoarekin batera:

a) Hiru ikasturtean landu beharreko eduki eta helburu orokorrak zehaztea. Ikasleen gaineko eragina eta bideragarritasuna. (20 puntu gehienez).

b) Proiektua SHE Sarea bultzatzen duten erakundeek gomendatutako printzipio orokorretara egokitzea. (20 puntu gehienez).

c) Ikasleek gako-gaitasunak (bizitzarako ikaskuntza) garatzea oinarri duen proiektua. (10 puntu gehienez) Oharra: Lanbide Heziketako proiektuen kasuan, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak garatzea oinarri duena.

d) Ikasketa prozesu aktiboak sustatzea: ikaslea da protagonista, proiektuak testuingurua du eta azken produktu bat sortzen du. Ikasketa esperientzia proposatzen du, bizia, egiazkoa, testuinguruan txertatua eta gizartean garrantzia duena. (10 puntu gehienez).

e) Ikasleen eta irakasleen parte-hartzea eta inplikazioa proiektuan. Talde kopurua eta etapak, diziplina anitzeko irakasleen taldeak... (20 puntu gehienez).

f) Hezkuntza komunitatearen parte-hartzea. (10 puntu gehienez).

g) Irizpide orokorrak proiektua ebaluatzeko (10 puntu gehienez).

Guztira: 100 puntu.

Proiektuak, onartua izateko, gutxienez 50 puntu lortu beharko ditu.

VIII. ERANSKINA

Osasunerako Eskolen Europako Nafar Sarea (SHE sarea) osatzen duten ikastetxeak eta haien urteko planaren izenburua

–Ribera del Arga BHI. Azkoien. –“Educación y Promoción de la Salud. Tu salud sí que vale”.

–Marqués de Villena BHI. Martzilla - “Adquisición y mantenimiento de hábitos saludables”.

–María Inmaculada LH. Iruña. - “Escuela Saludable”.

–Ega BHI. San Adrián - “Taller de Salud”.

–Iturrama HLHI. Iruña. - “Prevención de la obesidad infantil”.

–Navarro Villoslada BHI. Iruña - “Nuestro puzzle de salud”.

–Cuatrovientos MIT. Iruña - “Consumo responsable”.

–Joaquín Romera DBHI. Mendavia - “Actividades educativas para la Promoción de la Salud”.

–El Molino HBI. Iruña - “Educación para la salud por la calidad de vida de las personas con discapacidad”.

–Ángel Martínez Baigorri HLHIP. Lodosa - “Desarrollo de actitudes saludables, capacidad de toma de decisiones y resolución positiva de conflictos”.

–Virgen de la Cerca HLHIP. Andosilla - “Aprendiendo a relacionarnos”.

–Pitillas HLHIP - “Todos iguales en salud”.

–Toki Ona BHI. Bera - “Convivencia saludable”.

–“Isterria” HBI. Ibero - “La salud está en tus manos”.

–“Monte San Julián” HLHIP. Tudela - “Convivir saludablemente”.

–Azpilagaña HLHIP. Iruña - “Salud, cinco letras que cambian todo”.

–Andrés Muñóz Garde HBI. Iruña - “La educación afectivo-sexual de las personas con discapacidad psíquica”.

–Calasanz Escolapios ikastetxea. Iruña - “Educación para una vida saludable”.

–Padre Moret-Irubide BHI. Iruña - “Hábitos saludables, salud física y mental”.

–Pedro de Atarrabia DBHI. Atarrabia - “Escuelas promotoras de salud. Trabajo en red”.

–“Julián Gayarre” DBHI. Erronkari - “Salud integral e integradora”.

–Compañía de María ikastetxea. Tutera - “Hábitos saludables en educación primaria”.

–Elortzibar DBHI. Noain - “Entorno saludable”.

–Alfonso X el Sabio HLHIP. San Adrián - “La Estrella de la Salud”.

–Nafarroako Eskola Politeknikoa - “Prevenir educando”.

–Hijas de Jesús ikastetxea. Iruña - “El juego: un eje conductor hacia la salud”.

–Hegoalde ikastola. Iruña - “Osasuntsu Hezi Osasuntsu Bizi / Educar en salud, vivir en salud”.

–Camino DBHI. Viana - “Aprendemos a cuidarnos. El IESO del Camino por la senda de la salud”.

–Ricardo Campano IP - “Promovemos la salud en nuestro centro escolar”.

–San Bartolomé IP. Ribaforada - “Sentirse bien con uno mismo”.

–Pablo Sarasate BHI. Lodosa - “Saluda la vida con una vida saludable”.

–Eskola Jainkotiarrak. Tafalla - “Hacia una escuela saludable”.

–Irain IP. Lesaka - “Proyecto de salud integral”.

–La Milagrosa ikastetxea. Lodosa - “Educación y promoción de la salud”.

–Ermitaberri HLHIP. Burlada - “Educación emocional”.

–Marqués de la Real Defensa HLHIP. Tafalla - “El ejercicio y su importancia para estar activos y sentirnos bien”.

–La Compasión ikastetxea. Iruña - “Promoviendo hábitos de vida saludable”.

–Torre Monreal HBI. Tutera - “Aquí jugamos todos”.

–Sierra de Leyre BHI. Zangoza - “Bienestar físico y salud emocional”.

–Martín de Azpilcueta HLHIP. Barasoain - “Trabajando en red por la salud”.

–San Ignacio ikastetxea. Iruña - “Proyecto Red de Escuelas para la salud”.

–Basoko BHI. Iruña - “Conócete, quiérete, cuídate”.

–Zizur Mayor BHI. Zizur Nagusia - “Trabajando la salud desde la transversalidad”.

–San Francisco Javier HLHIP. Mendavia - “Proyecto Escuelas Saludables”.

–Santos Justo y Pastor HLHIP. Fustiñana - “Viviendo la salud”.

–ETI ikastetxe bateratu politeknikoa. Tutera - “Proyecto para la salud trianual bucodental”.

–Mendillorri HLHIP. Iruña - “Proyecto Red de Escuelas para la Salud”.

Iragarkiaren kodea: F1704842