86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONTUEN AUZITEGIA
AUZIPETZE ATALA. 2. DEPARTAMENTUA

Ediktua. B-55/2017 prozedura

Alkantzeagatiko B-55/17 itzulketa-prozeduraren barnean (Sektore Publiko Lokalaren arloa, “Eguesibarko Udalaren sozietate publikoen kudeaketa, 2004-2013” fiskalizazio-txostena) kontuen kontseilari andreak 2017ko apirilaren 4an eman duen probidentziaren bidez erabakitakoa betetzeko, honen bidez aditzera ematen da itzulketa-prozedura bideratzen ari dela auzitegi honetan, kontabilitate-erantzukizunak izan daitezkeelako, Nafarroako Kontuen Ganberak bidalitako idazkian agerian jartzen den bezala. Ganberak egindako txostenaren kopia, “Eguesibarko Udaleko sozietate publikoen kudeaketaren gaineko txostena, 2004-2013 ekitaldiak” izenekoa, atxiki zitzaion idazki horri.

Aditzera ematen da, kontabilitate-erantzukizunaren uziari eusteko edo aurka egiteko legez gaituta daudenak autoetan agertu ahal izan daitezen, behar den eran pertsonatuz, ediktu hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

Madrilen, 2017ko apirilaren 4an.–Idazkaria, Jaime Vegas Torres.

Iragarkiaren kodea: J1705012