86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Datu pertsonalen fitxategia sortzeko erabakia

Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2017ko martxoaren 22an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.–Fitxategi hau sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Delituen ziurtagiriak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiriak kontrolatzea, Adingabeen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoan ezarritako helburuetarako.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo erregistro publikoek emanda, ziurtagiriaren bidez.

Norbanako edo talde ukituak: enplegatuak, profesional autonomoak, boluntarioak eta Mankomunitateko kanpoko laguntzaileak, adingabeekin lan egin ohi dutenak.

Fitxategiari emandako segurtasun maila: ertaina.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak:

a) Izen-deiturak.

b) IFZ.

Arau-hauste administratibo eta penalen gaineko datuak.

Datuak tratatzeko sitema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Cintruenigoko eta Fiteroko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cintruenigoko eta Fiteroko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea zehaztutako fitxategia dagokion erregistroan inskriba dadila Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Cintruenigon, 2017ko martxoaren 23an.–Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.

Iragarkiaren kodea: L1704529