86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Zarrakaztelu, Melida, Murillo el Fruto, Santakara
eta Figarolgo Kontzejuko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko etxeko laguntza zerbitzua arautzen duena

Zarrakaztelu aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko apirilaren 4ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zarrakaztelu, Melida, Murillo el Fruto, Santakara eta Figarolgo Kontzejuko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zarrakaztelun, 2017ko apirilaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Eduardo Ezpeleta Linés.

Iragarkiaren kodea: L1704411