86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak eta/edo jarduerak garatzen dituzten parte-hartze sozialeko eta irabazi asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko 2017. urteko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 328156.

A) Onuradunek bete beharreko baldintzak:

Deialdi honetara bilduz gero, jendearen partaidetzarako entitateek baldintza hauek bete behar dituzte:

Legez eratuta eta Elkarteen Udal Erregistroan modu ofizialean inskribatuta egotea diru-laguntzaren eskabidea aurkezten den unean. Bermatu behar dute, halaber, beren lege ordezkariak baduela behar adinako ahalmena deialdi honetara biltzeko eta entitatearen izenean konpromisoak hartzeko.

Irabazteko asmorik ez izatea eta beren estatutuetan deialdi honetako 2. puntuan adierazi direnetariko bat agertzea.

Beren proiektuak Tuteran garatzea.

Ezin izanen dute deialdi honetan parte hartu talde profesionalek eta/edo erdiprofesionalek, ez eta deialdi hau dela bide onura ekonomikoa lortzeko asmoz berariaz antolatzen direnek ere.

Tuterako Udalarekiko zerga betebeharrak beteak izatea.

Aurreko deialdietan ezarritako baldintzak bete ez dituztenei diru-laguntza ukatuko zaie.

Laguntza hartzen duten proiektuak gauzatzeko epea ez da urtebete baino luzeagoa izanen eta deialdiko urtean burutuko dira (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).

Pertsona eta entitate hauek diru-laguntza eskatzen ahal dute proiektuak gauzatzeko:

1. Entitate eta elkarte irabazi asmorik gabeak, Tuteran helbidea izanik Udalaren intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.

2. Entitate eta elkarte irabazi asmorik gabeak, Tuteran helbidea ez izanik ere, Udalaren intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.

3. Ordezkaritza sindikalean ari diren erakunde, entitate edo taldeek ez dute deialdi honetan parte hartzen ahal.

Tuteran, 2017ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1705011