86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren 3/2017 dekretua, apirilaren 6koa.
Alkatetza bertze baten esku uztea

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 3/2017 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:

“Eneko Larrarte Huguet hiri honetako alkate udalburua, oporrak direla eta, hiritik kanpo egonen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu Organikoaren 24. eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz, DEKRETATU DUT:

1.–Alkatetzari dagozkion eginkizunak lehen alkateorde José Ángel Andrés Gutiérrezen esku uztea, legeriak ezartzen dituen mugekin, 2017ko apirilaren 13tik 19ra bitartean, biak barne.

2.–Dekretu honen berri ematea Udalaren osoko bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziari jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra.”

Tuteran, 2017ko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1704368