86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun azterlana, Perguita industrialdeko
1.10 eta 1.11 lurzatietan. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen: 2017ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 26an, eman zen argitara Recubrimientos Plásticos SA (REPLASA) enpresak sustatu xehetasun azterlanari buruzko proiektua, Estellerriko jarduera ekonomikoen eremuko 1.10 eta 1.11 lurzatietakoa (Perguita industrialdea, Los Arcos, Nafarroa). Harrezkeroztik 20 egun baliodun igaro dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta indarra duten arloko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, Udalak aho batez erabaki du behin betikoz onestea Recubrimientos Plásticos SA (Replasa) enpresak Estellerriko jarduera ekonomikoen eremuko 1.10 eta 1.11 lurzatietan (Perguita industrialdea) sustatu duen xehetasun azterlana.

Los Arcosen, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

ERANSKINA

Estellerriko Udalez gaindiko Plan Sektoriala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1704985