86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Larraungo Udal Planeko egiturazko aldaketa, arautegi urbanistikoaren 28. artikuluari dagokiona. Behin betiko onespena

Larraungo Udalak, 2016ko abuztuaren 2an eginiko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen erabateko gehiengoa zuela, Larraungo Udal Planeko aldaketa behin behingoz onestea erabaki zuen, Arautegi Urbanistikoaren 28. Artikulua aldatzearren.

Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazio Departamentuari behin betiko onesteko, espedientea igorririk -2016ko abuztuaren 31ako datarekin-, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.c) artikuluan adierazitako legezko epean aipatu departamentuko kontseilariak ez du ezer ebatzi; beraz, aipatu 35/2002 Foru Legearen 70.11 artikuluan xedatutakoari jarraituz, administrazioaren isiltasuna dela medio, behin betiko onetsitzat jo behar da aurreko aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da administrazioaren isiltasunaren bidezko behin betiko onespenaren iragarki hau, onetsi berri den araudiarekin batera.

Lekunberrin, 2017ko apirilaren 20an.–Alkatea, Javier Barberena Etxarri.

ERANSKINA

Hirigintza arautegiko 28. artikulua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1704891