86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorrean.
Auzoak, monumentu megalitikoak
eta hirigintza arautegiko zenbait artikulu ukitzen dituena

Udal honek, 2015eko maiatzaren 22an ospatutako udal-bilkuran, hasiera batez onartu zuen, Udal Hirigintza Plan Orokorraren egiturazko aldaketa: “Hiritartu ezin den zoruan auzoen eransketa, monumentu megalitikoak eta arautegiko 73,77,84 eta 88 artikuluen aldaketa”, Goizuetako Udalak berak sustatua.

Udal honek, 2016ko uztailaren 26an ospatutako bilkuran, behin behinekoz onartu zuen, Udal Hirigintza Plan Orokorraren aipatutako egiturazko aldaketa, Lurraldearen Antolakuntza eta Hirigintza Zerbitzuak bere txosten orokorrean agindutakoa txertatuz.

Udal honek, 2017ko urtarrilaren 30ean ospatutako bilkuran, Udal Hirigintza Plan Orokorraren egiturazko aldaketa: “Hiritartu ezin den zoruan auzoen eransketa, monumentu megalitikoak eta arautegiko 73,77,84 eta 88 artikuluen aldaketa”, Testu Bateratu dokumentua onartu zuen.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Kontseilariaren 2017ko martxoaren 14ko 39E Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onartzen da, Goizuetako Hirigintza Plan Orokorraren aldaketa espedientea, Hiritartu ezin den zoruan auzoen eta monumentu megalitikoen eransketa, eta arautegiko 73,77,84 eta 88 artikuluen aldaketa, Goizuetako Udalak berak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81 artikuluan ezarritakoari jarraituz, aldatutako eta behin betikoz onartutako testua argitara ematen da.

Goizuetan, 2017ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

ERANSKINA

Behin betiko testu arautzailea (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1704977