86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa xehakatua, Ezkabarteko Udal Planean
(Hiri Jarduerako Plan Berezia). Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2017ko apirilaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa puntuala Ezkabarteko Udal Planeko determinazio xehakatuetan (Hiri Jarduerako Plan Berezia), Orikaingo 12. poligonoko 74 eta 929. lurzatietarako, Bacaicoa Industrias Plásticas SAk sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen dira behin betiko onespena eta haren hirigintzako araudia.

Ezkabarten, 2017ko apirilaren 12an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

ERANSKINA

Aldaketaren araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1704913