86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Hirigintza hitzarmena, 3. poligonoko 787, 788 eta 878. lurzatien
eta 2. poligonoko 190. lurzatiaren eremuan. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Deikazteluko Udalaren eta Biosasun SAren artean sinatu beharrekoa, 3. poligonoko 787, 788 eta 878. lurzatien eta 2. poligonoko 190. lurzatiaren eremuan bete dadin Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua diru ordain baten bidez lagatzeko legezko betebeharra.

Argitaratzen den egintzaren kontra aurkezten ahal dira: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean.

Deikaztelun, 2017ko apirilaren 7an.–Alkatea, Javier Oteiza Gurucharri.

Iragarkiaren kodea: L1704462