86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Egiturazko aldaketa Udal Plan Orokorrean, 9. poligonoko
4. lurzatian eta SK1 eta S-9an, 12. sektore berria eratzeko
(Kaxerna alderdia eta Bidasoa kalea)

Behin betiko onetsi da Berako Udal Plan Orokorra 9. poligonoko 4. lurzatian eta SK1 eta S-9an aldatzeko espedientea, 12. sektore berria eratzeko (Kaxerna alderdia eta Bidasoa kalea), Berako Udalak sustatua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak urtarrilaren 27an emandako 8E/2017 Foru Aginduaren bitartez. Onespen hori 2017ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an. Orain argitara ematen da Udal Plan Orokorreko aldaketaren testu osoa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 71/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Beran, 2017ko apirilaren 18an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

ERANSKINA

Aldaketaren testu arauemailea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1704886