86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1113/2017 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emana. Honen bidez, epaimahaiaren osaera aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko 18 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 279/2017 Ebazpenaren bitartez deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko 18 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2017ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 27an emandako 833/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen zuzenean, ez baitzen izangairik baztertu.

Epaimahaiko kide batek abstenitzeko kausa bat duenez gero, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren babesean, bidezkoa da 6.2 oinarria aldatzea eta Jesús Zazpe Garde jauna epaimahaiko kide izendatzea, iraungi den Nafarroako Larrialdietako Agentziaren esparruan eratutako langile batzordea ordezkatuz, Javier Martínez Laparte jaunaren ordez.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Suhiltzaile-kabo izateko 18 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 6.1 oinarria aldatzea eta Jesús Zazpe Garde jauna epaimahaiko kide izendatzea, iraungi den Nafarroako Larrialdietako Agentziaren esparruan eratutako langile batzordea ordezkatuz, Javier Martínez Laparte jaunaren ordez.

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2017ko apirilaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1705093