86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 148/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarean sartzeko deialdia arautzen da, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeentzat, 2017-2018 ikasturterako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 345049.

Lehena.–Onuradunak.

Hona hemen deialdi honen hartzaileak:

a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak.

b) Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak.

c) Lanbide Heziketako ikastetxeak.

d) Araubide bereziko ikastetxeak.

e) Hezkuntza bereziko ikastetxeak.

f) Helduen hezkuntzako ikastetxeak.

Bigarrena.–Xedea.

Dei egiten zaie Nafarroako Foru Komunitatearen funts publikoak jasotzen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeei, araubide orokorrekoak edo araubide berezikoak izan, garapenerako hezkuntza proiektuak aurkez ditzaten, Elkartasunaren aldeko Eskolen Sarean sartzeko 2017-2018 ikasturtean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskura daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5837/Integracion-en-la-Red-de-Escuelas-Solidarias-de-Navarra

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Aurrekontu erabilgarriaren arabera, Elkartasunaren aldeko Eskolen Nafarroako Sarean parte hartzen duten ikastetxeetako bakoitzak 500 euroko laguntza jaso dezake gehienez. Laguntzen zenbatekoa proportzionalki banatuko da Sarean parte hartzen duten ikastetxeen artean.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Elkartasunaren aldeko Eskolen Nafarroako Sarean sartu nahi duten ikastetxeek deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dute eskatutako dokumentazioa.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1705322