86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 138/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Osasunerako Eskolen Europako Sarean sartzeko deialdia arautu da, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeentzat, 2017-2018 ikasturterako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 345070.

Lehena.–Onuradunak.

Hona hemen deialdi honen hartzaileak:

a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak.

b) Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak.

c) Lanbide Heziketako ikastetxeak.

d) Araubide bereziko ikastetxeak.

e) Hezkuntza bereziko ikastetxeak.

f) Helduen hezkuntzako ikastetxeak.

Bigarrena.–Xedea.

Dei egiten zaie Nafarroako Foru Komunitatearen funts publikoak jasotzen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeei, araubide orokorrekoak edo araubide berezikoak izan, Osasun-hezkuntza eta Osasunaren Sustapena garatzeko proiektuak aurkez ditzaten, Osasunerako Eskolen Europako Sarean (SHE sarea) sartzeko, 2017-2018 ikasturterako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskura daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6929/Integracion-en-la-Red-de-Escuelas-para-la-Salud-en-Europa

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Aurrekontu erabilgarriaren arabera, Osasunerako Eskolen Europako Sarean (SHE) parte hartzen duten ikastetxeetako bakoitzak 500 euroko laguntza jaso dezake gehienez. Laguntzen zenbatekoa proportzionalki banatuko da Sarean parte hartzen duten ikastetxeen artean.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Osasunerako Eskolen Europako Sarean sartu nahi duten ikastetxeek deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dute eskatutako dokumentazioa.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1705320