84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 158/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, kluster eta enpresek elkarlanean egiten dituzten jarduketetarako diru-laguntzak emateko deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index): BDNS (Identifikazioa): 342131.

Lehena.–Onuradunak.

Nafarroako klusterrak eta enpresak.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntza honen helburua Nafarroako enpresen elkarlanerako ekintza sustatzea da, bai eta klusterrei lotutako proiektuetan parte har dezaten sustatzea ere, haien lehiakortasuna hobetzearren.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6763/Convocatoria-de-2017-de-subvenciones-a-actuaciones-colaborativas-de-clusteres-y-empresas

Laugarrena.–Zenbatekoa.

335.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabete bat, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta mugaegunaren hilabetea argitaratzen den egun berean bukatuko da.

Iruñean, 2017ko apirilaren 7an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1704576