84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren apirilaren 6ko 24E/2017 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez, I+G+B finantzatzen duten Estatuko, nazioarteko eta Europar Batasuneko programetarako proiektuak prestatu eta aurkezteko laguntzen 2017ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 341711.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdiaren xedeko I+G+B finantzatzeko programetan parte hartzen duten enpresak, zentro teknologikoak, ikerketa erakundeak eta unibertsitateak izaten ahalko dira laguntza hauen onuradun.

Bigarrena.–Xedea.

Laguntza hauen xedea da Nafarroako entitateek, batez ere ETEek, ikerketa zientifikoa, garapen teknologikoa eta berrikuntza (I+G+B) finantzatzen duten nazioarteko eta Europar Batasuneko programetan duten parte-hartzea bultzatzea.

Diru-laguntza jaso dezakete honako programa hauetan I+G+B proiektuak definitu, prestatu eta haietarako laguntza deialdietan aurkezteko jarduketek: Horizonte 2020 programa, Europako beste finantza-programa batzuk eta teknologia arloko lankidetzarako nazioarteko programak (alde anitzekoak, aldebikoak, era-net gisakoak, etab.).

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

24E/2017 Ebazpena, apirilaren 6koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6875/Ayudas-para-la-elaboracion-y-presentacion-de-proyectos-a-los-programas-internacionales-y-comunitarios-a-traves-de-los-que-se-financia-la-I-D-i-para-el-ano-2017-(Bonos-SIC-2017)

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 200.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta 2017ko abenduaren 15ean bukatuko da, egun hori barne, salbu eta deialdi honetarako aurrekontu-kreditua lehenago agortzen bada.

Iruñean, 2017ko apirilaren 6an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1704574