84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

155/2017 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da ingurumen hezkuntzako proiektuetarako eta ingurumen arloko boluntariotza proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdia.

Ingurumen hezkuntza, sentsibilizazioa eta boluntariotza norbanakoen eta taldeen ardurakidetza garatzeko tresnak dira, ingurumenaren egoerari eta bilakaerari dagokienez, eta jarreren, balioen eta jokabideen aldaketa sustatzen dute jasangarritasunerantz aurrera egiteko.

Nafarroako Gobernuak ingurumen hezkuntzaren tratamendua zeharka indartu nahi du maila guztietan, eta ingurumeneko boluntariotza babestu. Helburu nagusia da herritarren sentsibilizazioa eta ezagutza handitzea ingurumen arloan, eta balioak eta trebetasunak bereganatzea, ingurumen arloko arazoen konponketan parte hartzeko gai izan daitezen, banaka zein taldeka.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioko proiektuetarako diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onestea.

2. Ingurumeneko boluntariotza proiektuetarako diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onestea.

3. Bi deialdien oinarri arautzaileak, ebazpen honen eranskinetan jasotzen direnak, onestea.

4. 30.000 euroko gastua egiteko baimena ematea, 2017ko gastuen aurrekontuetako “Lankidetza, ingurumen hezkuntzako ekintzak sustatzen dituzten entitateekin” izeneko 740007 74700 4809 456200 kontu-sailaren kargura, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei aurre egiteko, ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioko proiektuetarako diru-laguntzen deialdiekin loturik.

5. 10.819 euroko gastua egiteko baimena ematea, 2017ko gastuen aurrekontuetako ““PFEZaren %0,7ko Funtsa. Ingurumeneko boluntariotzaren bulegoa” izeneko 740007 74700 4809 456202 kontu-sailaren kargura, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei aurre egiteko, ingurumeneko boluntariotza proiektuetarako diru-laguntzen deialdiekin loturik.

6. Deialdi hauek Diru-laguntzen Datu Base Nazionalera bidaltzea, Diru-Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa betetzeko.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek hilabeteko epean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

8. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko martxoaren 30ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINAK

Oinarri arautzaileak, ingurumen hezkuntzako proiektuetarako eta ingurumen arloko boluntariotza proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdienak

1. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, ingurumen hezkuntzako proiektuen diru-laguntzen deialdiarena

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da araubide orokorra ezartzea entitate publikoei edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei laguntza ekonomikoak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioko proiektuetako jarduketen ondoriozko gastuak ordaintzeko.

2. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioko proiektuetako jarduketen ondoriozko gastuek jaso dezakete diru-laguntza, pertsonek ingurumenaren zaintza hobeki uler dezaten eta gai horretan kontzientzia handiagoa izan dezaten. Ekimenak ingurumen hezkuntzako tresna hauen bidez gauzatuko dira:

–Informazioa, komunikazioa eta sentsibilizazioa: informazio, dibulgazio eta gizarte sentsibilizazioko kanpainak egitea; erakusketak, debateak, hitzaldiak eta mahai-inguruak egitea; ingurumen arloko mundu egunak ospatzea; zine edo bideo zikloak eta saioak antolatzea; argitalpenak; antzezpen artistikoak, etab.

–Gizarteak ingurumenaren kudeaketan parte hartzea: ingurumena hobetzeko ekimenak antolatu eta gauzatzea, herritar taldeen parte-hartzearekin.

–Arautu gabeko prestakuntza ingurumen arloan: prestakuntza proiektuak, ikastaroen, jardunaldien, mintegien, sinposioen eta biltzarren bidez egin daitezkeenak.

–Natur baliabide jasangarriak kudeatzeko jarduerak: ildo horretan sustatutako ekimenak, esaterako modu jasangarrian kudeatzea basoko baliabideak, baliabide mikologikoak, zinegetikoak, arrainei dagozkienak, geologikoak, faunakoak eta florakoak.

Diruz laguntzen diren jarduketak egin behar dira eskaera egunaren eta 2017ko abenduaren 1aren artean, Nafarroako Foru Komunitatean.

Ingurumenarekin lotutako jarduketak izan behar dira: klima aldaketa, Nafarroako biodibertsitatearen ezagutza eta zaintza, kontsumo arduratsua, ingurumenaren kutsadura, ingurumen hezkuntza, hiri hondakin solidoen kudeaketa, Natura 2000 Sarea, uraren zentzuzko erabilera, energiaren zentzuzko erabilera, baliabide naturalen erabilerak eta aprobetxamenduak –natur ingurunea zaintzearekin bateragarriak–, etab.

Jarduketak jende ororentzat edo kolektibo zehatz batzuentzat izanen dira, eta ez bakarrik entitate sustatzaileen bazkideentzat.

Jarduera garatzen laguntzen duten gastuek jaso dezakete diru-laguntza, eta, bereziki, hauek:

–Material grafikoa, euskarri fisikoan edo elektronikoan.

–Ikastaroetan eta prestakuntzako eta sentsibilizazioko beste jarduera batzuetan, txostengileen, hizlarien eta irakasleen kontratazioa, ostatua, mantenua eta garraioa, baita jarduera gauzatzeko behar diren monitoreena edo pertsonena ere.

–Jarduera gauzatzeko behar den material suntsikorra eskuratzea.

–Ekintza gauzatzeko behar diren instalazioak edo materiala alokatzea, esaterako hitzaldi aretoa, proiektagailuak, tresnak, etab.

–Proiektuari lotutako informazioaren, gizartearen parte-hartzearen eta publizitatearen ondoriozko gastuak.

–Proiektuarekin lotutako beste gastu batzuk, baldin Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuak onartzen baditu.

Inbertsioak ez dira onartuko.

2. Entitateak aurkeztutako eta onartutako gastu guztien %80 izanen da diru-laguntza, eta proiektu bakoitzak 3.000 euroko diru-laguntza izanen du gehienez.

Lehentasun hurrenkera ezartzeko, 5. oinarrian ezarritako puntuazio-baremoa hartuko da kontuan.

Proiektu bakar bat onartuko da onuradun bakoitzeko. Entitate batek eskaera batzuk aurkezten baditu, aurrena erregistratu dena onartuko da bakarrik, salbu berariaz uko egiten badio eskaera horri.

Nolanahi ere, diru-laguntzak emateko, Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eta behar den adinako kreditua aurrekontuetan, eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Deialdi honetako laguntzen onuradunak izan daitezke ingurumen hezkuntza edo sentsibilizazioko proiektu bat aurkezten duten irabazi asmorik gabeko entitateak, betiere 2.1 oinarrian deskribatzen diren jarduketak biltzen baditu.

2. Laguntzen onuradun izateko, entitateak jardunekoak izanen dira, eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek egoki den erregistro publikoan izena emanik egon behar dute.

3. Onuraduna izateko, eskatzaileek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

4. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalera zuzenduko dira (González Tablas kalea, 9, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietatik edozeinetan.

2. Eskaera eskabide orokor baten bidez aurkeztuko da, eta dokumentazio hau eraman beharko du:

a) Proiektuaren edukia azaltzen duen memoria, gutxienez atal hauekin:

–Proiektuaren izena.

–Egin nahi diren jardueren deskribapena.

–Proiektuaren helburua.

–Ekimenaren interesa eta ingurumen arloko onura justifikatzea.

–Baliabide materialak eta proiektua edo jarduera garatzeko ardura duten langileak, adierazita ingurumen hezkuntzan duten prestakuntza eta esperientzia.

–Parte hartzen duten entitateak, bakoitzaren ekarpena deskribatuta.

–Xedeko publikoa.

–Jarduketaren datak.

–Proiektuaren aurrekontu orokorra eta ekintza bakoitzaren aurrekontua.

b) 3.2 oinarrian eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen direla dioena, 3. eranskineko ereduaren arabera.

d) Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo haiek kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, transferentzia bidez kobratzeko eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala beterik eta sinaturik.

e) 5.2 oinarrian ezarritako balorazio irizpideak frogatzeko behar diren agiriak.

Zenbait entitateren artean egin beharreko jarduketa baterako eskatzen bada laguntza, eskabide bakarra aurkezten ahalko da, eta ordezkari bat izendatuko da, eskabidea bere izenean eginen duena. Deialdiko betebeharrak entitate guztiek beteko dituzte, baina, onuradunaren ondorioetarako, ordezkaria hartuko da kontuan.

5. oinarria.–Diru-laguntzak emateko irizpideak.

1. Deialdi honen xede diren laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Eskaeren lehentasun hurrenkera ezartzeko, balorazio irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak erabiliko dira proiektuak baloratzeko:

a) Aurkeztutako ekimenaren interes maila: 0 puntutik 50 puntura.

–Ingurumen arloko onura: 0 puntutik 10 puntura.

–Bitarteko digitalak erabiltzea, eta hondakinak murrizteko beste neurri batzuk. 0 puntutik 8 puntura.

–Ondorioak edo eragina gizartean: 0 puntutik 8 puntura.

–Giza baliabideen edo baliabide materialen egokitasuna: 0 puntutik 8 puntura.

–Ekimenaren izaera berritzailea: 0 puntutik 8 puntura.

–Gizartearen parte-hartzea eta inplikazioa sustatzea: 0 puntutik 8 puntura.

a) Helburuak eta metodologia: 0 puntutik 10 puntura.

–Helburuen zehaztasuna: 0 puntutik 5 puntura.

–Aplikatu beharreko metodologiaren garapena: 0 puntutik 5 puntura.

b) Ekimenaren planteamendu ekonomikoa: 0 puntutik 15 puntura.

–Bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: 0 puntutik 5 puntura.

–Kostu ekonomikoak egin beharreko lanarekin eta lortu nahi diren helburuekin duen erlazioa: 0 puntutik 5 puntura.

–Zehaztasuna eta koherentzia aurkeztutako aurrekontua xehakatzean: 0 puntutik 5 puntura.

c) Entitatearen esperientzia ingurumen hezkuntzako jarduera eta proiektuetan: 0 puntutik 15 puntura.

–Azken hiru urteetan gauzatutako ekimenak baloratuko dira.

d) Generoaren perspektiba eta hizkuntzena: 0 puntutik 10 puntura.

–Generoaren perspektiba kontuan hartzea jarduera planifikatu eta gauzatzean: 0 puntutik 5 puntura.

–Ele bitan (gaztelaniaz eta euskaraz) garatzen diren proiektuak: 0 puntutik 5 puntura.

3. Eskaera bakoitzaren puntuazio osoa lortzeko, aipatutako irizpide bakoitzean lortutako puntuak batuko dira. Gutxienez 0 puntu lortuko dira, eta gehienez 100.

4. Gutxienez 40 puntu lortu beharko dira diru-laguntza jaso ahal izateko.

5. Bi eskaeraren edo gehiagoren artean berdinketarik bada, lehentasuna emanen zaio a, b, c, d eta e ataletan, hurrenkera horretan, puntuazio handiena lortu duen eskaerari.

6. Puntuazio altuena lortu duen proiektua izanen da abiapuntua, eta puntuazio handienetik txikienerako ordenari jarraituko zaio diru-laguntzak emateko, 30.000 euroko aurrekontua agortu arte. Azkeneko proiektuaren guztirako zenbatekoa sartzeko kreditu nahikorik ez badago, hark egoki den zatia jasoko du, aurrekontuko 30.000 euroak agortu arte.

7. Diru-laguntza duten ekintzak gauzatzen ez diren kasuan, onuradunak 4. oinarrian aurreikusitako edozein bitartekoren bidez haren berri emanik, laguntzak ematen dituzten ebazpenetan aldaketak egin ondoren askatzen diren zenbatekoak erabiltzen ahalko dira aurrekontuan dirurik ez egoteagatik diru-laguntza ukatu zaien proiektuei emateko, betiere unitate kudeatzaileak uste badu hala ahalbidetzen dutela deialdiko justifikazio-epeek.

6. oinarria.–Diru-laguntza ematea.

Eskaera hartuta, 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen egiaztatuko du Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuak. Eskaerak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena eman, eta jakinaraziko zaio.

Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalak 5. oinarrian ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko beharkizun guztiak betetzen dituztela.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia da organo eskuduna, diru-laguntza nori eman ebazteko. Aurrekontuko kreditu eskasiagatik diru-laguntzarik jasotzen ez duten onuradunen zerrenda berariaz agertuko da ebazpenean, lortutako puntuazioa eta eskatutako zenbatekoa adierazita. Ebazpena gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek, administrazio publikoak izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

7. oinarria.–Gastuen eta egindako ordainketen justifikazioa.

1. Diru-laguntzaren xede diren jarduketak bukatu ondoren, eta betiere 2017ko abenduaren 1a arte, hori barne, onuradunek egindako gastu eta ordainketak justifikatu beharko dituzte, eta, horretarako, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

–Egindako jardueraren memoria laburra.

–Egindako gastuen fakturak, jatorrizkoak edo fotokopiak izan, betiere onuradunaren izenean, eta gastu horiek egin direla frogatzen dituzten bankuko frogagiriak. 600 eurotik beherako fakturen kasuan, eskudiruzko ordainketa onartzen da, behar bezala frogatzen bada.

Aipatutako agiriak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Departamentuaren Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalera zuzenduko dira (González Tablas kalea, 9, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietatik edozeinetan.

Aipatutako informazioa osorik ez badago edo ez baditu baldintzak betetzen, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala, eta adieraziko zaizkio hurrengo atalean aurreikusitako inguruabarrak.

2. Agiri horiek epean aurkezten ez badira, diru-laguntza galduko da.

3. Baldin frogatutako zenbatekoa txikiagoa bada diru-laguntza ematea eragin zuen aurrekontua baino, diru-laguntzaren ordainketa murriztu eginen da, araberan.

8. oinarria.–Diru-laguntza ordaintzea.

Egiaztagiriak azterturik, Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak betetzen dituztela frogatzen duen memoria aurkeztuko da. Ordainketa bakarrean pagatuko da.

9. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

2. Diruz lagundu behar diren lanak egitea, baldintza teknikoei jarraikiz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko langileek eman ditzaketen jarraibideekin bat, eta Ingurumenari buruzko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalaren egiaztapenaren mende jartzea.

3. Lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza edo laguntza batzuen berri ematea organo emaileari.

4. Diru-laguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

5. Proiektuaren zabalkundea eta publizitatea egiten den guztietan diru-laguntza nork eman duen adieraztea.

Zabalkunde lana idatzia edo grafikoa baldin bada, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuak xedatzen duen moduan. Diru-laguntzaren onuradunen logotipoaren tamaina berean agertu beharko du, eta berdin ikusteko moduan.

Sinbolo ofiziala da Nafarroako armarria eta legenda hauek: “Nafarroako Gobernua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua” eta “Gobierno de Navarra. Departamento de Desarrollo Rural, Medio Ambiente y Administración Local”. Horretaz gain, armarriaren aurretik hitz hauek agertuko dira: “Laguntzen du” eta “Subvencionado por”.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak aldez aurretik baimendu beharko du Nafarroako Gobernuaren sinboloaren erabilera.

6. Onuradunek behar diren baimen guztiak izan beharko dituzte planteatutako jarduketak gauzatzeko.

10. oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluak aipatzen dituen pertsona juridikoek edo entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen dituztenean eta honako bi inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Emandako diru-laguntzaren zenbatekoa 20.000 euro baino gehiago izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo aurrekontua, urtekoa, honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala badagokio, diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

2. Diru-laguntzak jasotzen dituzten entitate guztiek oinarri arautzaile hauetako 4. eranskineko gardentasunari buruzko betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu behar dute, adierazten den informazioarekin batera.

3. Entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da dokumentazio hori, eta Ingurumenari buruzko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari igorriko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

4. Dokumentazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

5. Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, betetzen ez badira onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

11. oinarria.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen diru-laguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Aurreko lerroaldean ezarritako ondorioetarako, onuradunak helburu horrexetarako beste diru-laguntzaren bat jasotzen baldin badu, Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari jakinarazi beharko dio, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluko d) idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

12. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

13. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ingurumenari buruzko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren helburua.

2. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, ingurumen boluntariotzako proiektuen diru-laguntzen deialdiarenak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da araubide orokorra ezartzea entitate publikoei edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei laguntza ekonomikoak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean jasangarritasuna sustatzeko ingurumen boluntariotzako jarduketen ondoriozko gastuak ordaintzeko. Proiektuak ondasun publikoen gainean eginen dira eta Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legeak babestuko ditu.

2. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Ingurumen boluntariotzako proiektuek eragindako gastuek jaso ditzakete diru-laguntzak; proiektuak ekintza zehatzak izanen dira, jasangarritasuna sustatzeko helburua dutenak, hau da, “egungo belaunaldien beharrak asetzea etorkizuneko belaunaldien ahalmenari eragin gabe, eta, zentzu zabalean, aurrerakuntza ekonomiko eta soziala sustatzea natura ekosistemak eta ingurumen kalitatea errespetatuz”.

Diruz laguntzen diren jarduketak egin behar dira 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 1aren artean, Nafarroako Foru Komunitatean.

Jarduera garatzen laguntzen duten gastuek jaso dezakete diru-laguntza, eta, bereziki, hauek:

–Material grafikoa, euskarri fisikoan edo elektronikoan.

–Boluntarioen hezitzaileen kontratazioa, ostatu, mantenu eta garraio gastuak, bai eta monitoreenak, boluntarioenak eta jarduera betetzeko beharrezkoak direnenak ere.

–Entitateak istripuetako eta erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatua badu boluntarioen jardueretarako, aseguru horren gastuak aukeratzen ahalko dira, hartzen baditu boluntarioak eta monitoreak nahiz proiektuan parte hartzen duten hirugarrenak, baleude.

–Jarduera gauzatzeko behar den material suntsikorra eskuratzea.

–Proiektuari lotutako informazioaren, gizartearen parte-hartzearen eta publizitatearen ondoriozko gastuak.

–Ekintza gauzatzeko behar diren instalazioak edo materiala alokatzea, esaterako hitzaldi aretoa, proiektagailuak, tresnak, etab.

–Proiektuarekin lotutako beste gastu batzuk, baldin Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuak onartzen baditu.

Inbertsioak ez dira onartuko.

2. Entitateak aurkeztutako eta onartutako gastu guztien %80 izanen da diru-laguntza, eta proiektu edo entitate bakoitzak 1.000 euroko diru-laguntza izanen du gehienez.

Lehentasun hurrenkera ezartzeko, 5. oinarrian ezarritako puntuazio-baremoa hartuko da kontuan.

Entitate bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkezten ahalko ditu, baina onuradun bakoitzari emanen zaion gehieneko diru-laguntza 1.000 eurokoa izanen da.

Nolanahi ere, diru-laguntzak emateko, Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eta behar den adinako kreditua aurrekontuetan, eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Deialdi honetako laguntzen onuradunak izan daitezke ingurumen boluntariotzako proiektu bat aurkezten duten irabazi-asmorik gabeko entitateak, betiere jasangarritasuna sustatzeko helburua duten jarduketak biltzen baditu.

2. Laguntzen onuradun izateko, entitateak jardunekoak izanen dira, eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek egoki den erregistro publikoan izena emanik egon behar dute.

3. Onuraduna izateko, eskatzaileek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

4. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalera zuzenduko dira (González Tablas kalea, 9, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietatik edozeinetan.

2. Eskaera eskabide orokor baten bidez aurkeztuko da, eta dokumentazio hau eraman beharko du:

a) Proiektuaren edukia azaltzen duen memoria, gutxienez atal hauekin:

–Proiektuaren izena.

–Egin nahi diren jardueren deskribapena.

–Proiektuaren helburua.

–Ekimenaren interesa eta ingurumen arloko onura justifikatzea.

–Baliabide materialak.

–Parte hartzen duten entitateak eta pertsonak, bakoitzaren ekarpena deskribatuta.

–Jarduketaren datak.

–Boluntarioen trebakuntza egiteko moduaren deskribapena. Ikastaroak, mintegiak edo tailerrak egiten ahalko dira, beharrezkoa den informazioa jasotzeko zertarako eta: proiektuaren ardatza den ingurumen arloko arazoa ezagutzeko; boluntario lanerako trebakuntza jasotzeko; boluntariotzako proiektuaren gakoak aztertzeko, bereziki haren xedeak, eta boluntario lanean aritzean behar dituzten segurtasun printzipioak kontuan hartzeko, bai pertsonei bai ondasunei dagokienez.

–Boluntarioen ekipamenduaren deskribapena. Oinarrizko segurtasun arauak betetzeko, ekintza hiritik kanpoko espazioetan egitekoa denean, nahitaezkoa izanen da boluntario eta monitore guztiek jantzita eramatea ikusgarritasun handiko txaleko islatzaileak, UNE-EN-471 arauaren arabera homologatuak. Txaleko horren ordez helburu bereko beste sistema bat erabiltzen ahalko da, betiere modu egokian justifikatzen bada proiektuaren proposamenean eta segurtasun bermeak mantentzen baditu proiektuaren testuingurua zein den kontuan hartuta.

–Proiektuaren aurrekontu orokorra eta ekintza bakoitzaren aurrekontua.

b) 3.2 oinarrian eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen direla dioena, 3. eranskineko ereduaren arabera.

d) Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo haiek kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, transferentzia bidez kobratzeko eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala beterik eta sinaturik.

e) 5.2 oinarrian ezarritako balorazio irizpideak frogatzeko behar diren agiriak.

2. oinarrian ezarritakoa ukatu gabe, zenbait entitateren artean egin beharreko jarduketa baterako eskatzen bada laguntza, eskabide bakarra aurkezten ahalko da, eta ordezkari bat izendatuko da, eskabidea bere izenean eginen duena. Deialdiko betebeharrak denak batera frogatuko dira, baina, onuradunaren ondorioetarako, ordezkaria hartuko da kontuan.

5. oinarria.–Diru-laguntzak emateko irizpideak.

1. Deialdi honen xede diren laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Eskaeren lehentasun hurrenkera ezartzeko, balorazio irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak erabiliko dira proiektuak baloratzeko:

b) Aurkeztutako ekimenaren interesa: 0 puntutik 50 puntura.

–Ingurumen arloko onura: 0 puntutik 10 puntura.

–Bitarteko digitalak erabiltzea, eta hondakinak murrizteko beste neurri batzuk: 0 puntutik 8 puntura.

–Ondorioak edo eragina gizartean: 0 puntutik 8 puntura.

–Giza baliabideen edo baliabide materialen egokitasuna: 0 puntutik 8 puntura.

–Ekimenaren izaera berritzailea: 0 puntutik 8 puntura.

–Gizartearen parte-hartzea eta inplikazioa sustatzea: 0 puntutik 8 puntura.

c) Helburuak eta metodologia: 0 puntutik 10 puntura.

–Helburuen zehaztasuna: 0 puntutik 5 puntura.

–Aplikatu beharreko metodologiaren garapena: 0 puntutik 5 puntura.

d) Ekimenaren planteamendu ekonomikoa: 0 puntutik 15 puntura.

–Bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: 0 puntutik 5 puntura.

–Kostu ekonomikoak egin beharreko lanarekin eta lortu nahi diren helburuekin duen erlazioa: 0 puntutik 5 puntura.

–Zehaztasuna eta koherentzia aurkeztutako aurrekontua xehakatzean: 0 puntutik 5 puntura.

e) Entitatearen esperientzia ingurumen boluntariotzako jarduera eta proiektuetan: 0 puntutik 15 puntura.

–Azken hiru urteetan gauzatutako ekimenak baloratuko dira.

f) Generoaren perspektiba eta hizkuntzena: 0 puntutik 10 puntura.

–Generoaren perspektiba kontuan hartzea jarduera planifikatu eta gauzatzean: 0 puntutik 5 puntura.

–Ele bitan (gaztelaniaz eta euskaraz) garatzen diren proiektuak: 0 puntutik 5 puntura.

3. Eskaera bakoitzaren puntuazio osoa lortzeko, aipatutako irizpide bakoitzean lortutako puntuak batuko dira. Gutxienez 0 puntu lortuko dira, eta gehienez 100.

4. Gutxienez 40 puntu lortu beharko dira diru-laguntza jaso ahal izateko.

5. Bi eskaeraren edo gehiagoren artean berdinketarik bada, lehentasuna emanen zaio a, b, c, d eta e ataletan, hurrenkera horretan, puntuazio handiena lortu duen eskaerari.

6. Puntuazio altuena lortu duen proiektua izanen da abiapuntua, eta puntuazio handienetik txikienerako ordenari jarraituko zaio diru-laguntzak emateko, 10.819 euroko aurrekontua agortu arte. Azkeneko proiektuaren guztirako zenbatekoa sartzeko kreditu nahikorik ez badago, hark egoki den zatia jasoko du, aurrekontuko 10.819 euroak agortu arte.

7. Diru-laguntza duten ekintzak gauzatzen ez diren kasuan, onuradunak 4. oinarrian aurreikusitako edozein bitartekoren bidez haren berri emanik, laguntzak ematen dituzten ebazpenetan aldaketak egin ondoren askatzen diren zenbatekoak erabiltzen ahalko dira aurrekontuan dirurik ez egoteagatik diru-laguntza ukatu zaien proiektuei emateko, betiere unitate kudeatzaileak uste badu hala ahalbidetzen dutela deialdiko justifikazio-epeek.

6. oinarria.–Diru-laguntza ematea.

Eskaera hartuta, 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen egiaztatuko du Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuak. Eskaerak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena eman, eta jakinaraziko zaio.

Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalak 5. oinarrian ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko beharkizun guztiak betetzen dituztela.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia da organo eskuduna, diru-laguntza nori eman ebazteko. Aurrekontuko kreditu eskasiagatik diru-laguntzarik jasotzen ez duten onuradunen zerrenda berariaz agertuko da ebazpenean, lortutako puntuazioa eta eskatutako zenbatekoa adierazita. Ebazpena gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek, administrazio publikoak izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

7. oinarria.–Gastuen eta egindako ordainketen justifikazioa.

1. Diru-laguntzaren xede diren jarduketak bukatu ondoren, eta betiere 2017ko abenduaren 1a arte, hori barne, onuradunek egindako gastu eta ordainketak justifikatu beharko dituzte, eta, horretarako, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

–Egindako jardueraren memoria labur bat, gutxienez hau jasoko duena: lanen deskribapena eta parte-hartzaileen kopurua, eta argazki erreportaje bat, web orrian argitaratu beharrekoa, gutxienez 20 argazki biltzen dituena, gauzatutako ekintzaren une nagusienak, edo ekintzaren bideo bat, 5 minutukoa gutxienez.

–Egindako gastuen fakturak, jatorrizkoak edo fotokopiak izan, betiere onuradunaren izenean, eta gastu horiek egin direla frogatzen dituzten bankuko frogagiriak. 600 eurotik beherako fakturen kasuan, eskudiruzko ordainketa onartzen da, behar bezala frogatzen bada.

Aipatutako agiriak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Departamentuaren Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalera zuzenduko dira (González Tablas kalea, 9, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietatik edozeinetan.

Aipatutako informazioa osorik ez badago edo ez baditu baldintzak betetzen, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala, eta adieraziko zaizkio hurrengo atalean aurreikusitako inguruabarrak.

2. Agiri horiek epean aurkezten ez badira, diru-laguntza galduko da.

3. Baldin frogatutako zenbatekoa txikiagoa bada diru-laguntza ematea eragin zuen aurrekontua baino, diru-laguntzaren ordainketa murriztu eginen da, araberan.

8. oinarria.–Diru-laguntza ordaintzea.

Egiaztagiriak azterturik, Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak betetzen dituztela frogatzen duen memoria aurkeztuko da. Ordainketa bakarrean pagatuko da.

9. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

2. Diruz lagundu behar diren lanak egitea, baldintza teknikoei jarraikiz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko langileek eman ditzaketen jarraibideekin bat, eta Ingurumenari buruzko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalaren egiaztapenaren mende jartzea.

3. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Departamentuaren participación.ambiental@navarra.es/ingurune.partaidetza@navarra.es helbideetako batean jakinaraztea, hilabete lehenago, egin beharreko boluntariotzako jarduketak, aurretik haien publizitatea egiteko, web orriaren bitartez eta boluntarioen bulegoan, interesa duen edonork parte hartzeko aukera izan dezan.

3. Lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza edo laguntza batzuen berri ematea organo emaileari.

4. Diru-laguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

5. Proiektuaren zabalkundea eta publizitatea egiten den guztietan diru-laguntza nork eman duen adieraztea.

Zabalkunde lana idatzia edo grafikoa baldin bada, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuak xedatzen duen moduan. Diru-laguntzaren onuradunen logotipoaren tamaina berean agertu beharko du, eta berdin ikusteko moduan.

Sinbolo ofiziala da Nafarroako armarria eta legenda hauek: “Nafarroako Gobernua. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua” eta “Gobierno de Navarra. Departamento de Desarrollo Rural, Medio Ambiente y Administración Local”. Horretaz gain, armarriaren aurretik hitz hauek agertuko dira: “Laguntzen du” eta “Subvencionado por”.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak aldez aurretik baimendu beharko du Nafarroako Gobernuaren sinboloaren erabilera.

6. Onuradunek behar diren baimen guztiak izan beharko dituzte planteatutako jarduketak gauzatzeko.

10. oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluak aipatzen dituen pertsona juridikoek edo entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen dituztenean eta honako bi inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Emandako diru-laguntzaren zenbatekoa 20.000 euro baino gehiago izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo aurrekontua, urtekoa, honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala badagokio, diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

2. Diru-laguntzak jasotzen dituzten entitate guztiek oinarri arautzaile hauetako 4. eranskineko gardentasunari buruzko betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu behar dute, adierazten den informazioarekin batera.

3. Entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da dokumentazio hori, eta Ingurumenari buruzko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari igorriko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

4. Dokumentazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

5. Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, betetzen ez badira onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

11. oinarria.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen diru-laguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Aurreko lerroaldean ezarritako ondorioetarako, onuradunak helburu horrexetarako beste diru-laguntzaren bat jasotzen baldin badu, Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari jakinarazi beharko dio, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluko d) idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

12. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

13. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ingurumenari buruzko Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren helburua.

3. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpen eredua, diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak betetzeari buruz.

4. ERANSKINA

Gardentasunari buruzko betebeharraren gaineko aitorpena.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1704595