84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 422/2016 prozedura

Amparo Esparza Irigoyen andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen du: Ana María Irisarri Rodrigok eskaturik epaitegi honetan Angel María Irisarri Rodrigoren kontra hitzezko judizioaren autoak (jabetzaren gaineko erreklamazioa, 250.1.4 artikulua) bideratzen ari dira, eta horietan ebazpena eman da 2017ko martxoaren 15ean. Hona hemen hitzez hitz:

Autoa:

Epaile magistratua, M.ª Carmen González Echegaray de Yarto andrea.

Tafallan, 2017ko martxoaren 15ean.

Xedapen zatia.

Erabaki dut:

1. Jaime Ubillos Minondo prokuradore jaunak, Ana María Irisarri Rodrigok eskatuta eta haren izenean, eskatutako jabetza egilestea, Fidela Rodrigo Vicuña kausatzailearen jaraunsle gisa, ondasun honen gainean: Azkoiengo etxe bat, Ángel Dabán kaleko 48an, 4.066 erregistro-finka. Horrek ez dio kalterik egingo eskubide hobeari.

2. Ebazpen hau ediktuen bidez argitaratzea epaitegi honen egoitzako toki ikusgarri batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien saltzen diren egunkarietako batean, demandatzailearen kontura. Interesdunek berrogei eguneko epea izanen dute agertzeko eta erreklamatzeko, uste badute demandatzaileak baino eskubide hobea dutela.

Beraz, auto honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tafallan, 2017ko martxoaren 15ean.–Amparo Esparza Irigoyen andrea, Justizia Administrazioaren letradua.

Iragarkiaren kodea: J1704765