84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1017/2016 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 1017/2016 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Bertan erabaki da ondoriorik gabe uztea 2016ko urtarrilaren 26ko ebazpenean ezarritako deialdia, eta bertan behera utzi da 2017ko maiatzaren 19rako deitutako judizio ekitaldia, eta beste egun baterako ezarri da: 2017ko maiatzaren 15ean, 10:40an, 103. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Eta Nalomal Servihostel SLri (Concorde) zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da 2017ko maiatzaren 15eko 10:40an ager dadin 103. judizio aretoan. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2017ko apirilaren 4an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1704377