84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 134/2017 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 134/2017 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Persylux Mieles, Sociedad Limitada Justizia Administrazioaren letraduaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta, hala badagokio, epaile magistratuaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta judiziora agertzeko legezko zitazio gisa balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da Justizia Administrazioaren letraduaren aurreko adiskidetze-ekitaldia 2017ko maiatzaren 11ko 11:55ean eginen dela epaitegi honetako Justizia Administrazioaren letraduaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, 2017ko maiatzaren 11ko 12:00etan adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Bi ekitaldi horiek deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1703625