84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-gehigarriaren espedientea. Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak 2017ko martxoaren 9an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zen kreditu-gehigarri baten espedientea, 5.261 eurokoa. Mairagako Mankomunitateko bulegoen errentamendu kontratuarengatik egindako gastuak ordaintzeko da zenbateko hori. Bulegoak Tafallako San Salbatore kalea, 11-behean daude, eta Tafallako Udalaren jabetzakoak dira.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2017ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 22an, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aurrekontuko aldaketa, behin betiko onetsitakoa, argitara ematen da kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasunen erosketak eta zerbitzuak: 5.261 euro.

SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.261 euro.

Tafallan, 2017ko apirilaren 18an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1704924