84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-gehigarriaren eta kreditu bereziaren espedientea. Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak 2017ko martxoaren 9an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zen kreditu-gehigarriaren eta kreditu bereziaren espediente bat, 1.250.000 eurokoa bata, eta 5.200.000 eurokoa bestea, honako inbertsio hauei aurre egiteko: “Goi horniduraren hodi nagusia La Pedreratik (1. fasea)”, “Goi horniduraren hodi nagusia La Pedreratik (2. fasea)” eta “Azkoiengo adarra”.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2017ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 22an, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, aurrekontuko aldaketa, behin betiko onetsitakoa, argitara ematen da kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 6.450.000 euro.

SARRERAK:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 5.646.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 804.000 euro.

Tafallan, 2017ko apirilaren 18an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1704923