84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1 eta 2. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Zarrakaztelu aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko apirilaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1 eta 2. aldaketak, 2016ko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egin aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Zarrakaztelun, 2017ko apirilaren 7an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Ezpeleta Lines.

Iragarkiaren kodea: L1704503