84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an, aurrekontuko aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1.–Kreditu berezia.

2. kapitulua.–Zenbatekoa: 300,00 euro.

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 2.500,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Zenbatekoa: 2.800,00 euro

Garraldan, 2017ko apirilaren 4an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Juampérez Huarte.

Iragarkiaren kodea: L1704504